Euskal Administrazioko langileen "itzuleran hutsuneak" salatu ditu ELAk
Prebentziorako "gabezia ugari" salatu ditu ELA sindikatuak EAEko administrazioaren zentroetan, aurrez aurreko lanari "inposatutako" laneratzearen ostean. Gainera, bere langileen artean egindako inkesta baten arabera, % 85ek ez dela egokia Eusko Jaurlaritzak diseinatutako prozesua adierazi dute.
Azaldu duenez, ELAko langileen ordezkariak EAEko Administrazio Orokorreko eraikinak bisitatzen ari dira egunotan, "inposatutako birlaneratze honetan segurtasun baldintzak" betetzen ari diren egiaztatzeko. Bisita horietan, deitoratu duenez, "Gobernuaren propagandatik haratago, langileen osasuna arriskuan jar dezaketen gabezia ugarirekin egin dugu topo" hiru lurralde historikoetako hainbat eraikinetan.
Hain zuzen ere, "prebentzio-distantziei, korridoreei, garbiketa-gelen garbiketari edo gel desinfektatzailerik ez egoteari buruzko ez-betetzeak", besteak beste, atzeman ditu ELAk hainbat lantokitan.
Sindikatuak ziurtatu duenez, Lanbideko bulego batzuetan "babes pantailarik gabe ari dira lanean, distantziak ez dira betetzen, eta jendearen harrera gunea kezkaz estua da, baldintza horietan gutxieneko segurtasun neurri batzuk gordetzea bideraezina bilakatuz".
"Garbiketa zerbitzuak ez dira indartu", kritikatu du ELAk, nahiz eta hori bai sindikatuek, bai garbiketako langileek eskatu duten. Azaldu duenez, "ez dira segurtasun baldintzak hobetu, ez da langile kopurua indartu kontratazio berriekin, komunak behin bakarrik garbitzen dira, horrek dakarren kutsatze arriskuarekin".
Halaber, Lakuako jantokia itxita egon arren, "maiatzaren 11n langileei lanera itzultzera eta ez dagozkien lanak egitera behartu zitzaien", salatu du.
Ildo horretan, ELAk Jaurlaritzari eskatu dio Jarraipen Batzorde bat sortzeko, telelanaren praktika zabaltzeko eta langileen itzulera atzeratzeko, "beharrezko segurtasun neurriak bermatu arte". Hala ere, "beste behin ere, agerian geratu da Gobernuak ez diela oinarrizko eskaerei erantzuten", gaitzetsi du.
Sindikatuak inkesta bat egin du aste honetan aurrez aurreko lanera itzuli diren langileen artean, eta horren arabera, "% 91,6k Eusko Jaurlaritzak ez duela aintzat hartu langileen iritzia adierazi dute".
ELAren inkestako datuen arabera, % 85,6ri "desegokia" iruditzen zaio itzulera prozesua. 10 langiletik zortzik nahiago du telelanean jarraitu egungo osasun krisi egoeran, eta "gehienek prebentzio neurriak eskasak direla uste dute". % 81,5ak langileei testak egin behar zaizkiela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.