Lanbide
2016/04/20 - 16:04
Blascoren dimisioa eskatu dute, Lanbideri buruz esandakoengatik
Lanbideren eraginkortasuna ezbaian utzi zuen atzo Enplegu saiburuordeak. Esan zuenez, bere semeei ez omen zaie burutik pasa ere egiten lana aurkitzeko Lanbidera jotzea.
2016/04/20 - 13:25
Lanbideren erabilgarritasuna zalantzan jarri du Enplegu sailburuordeak
Jose Andres Blasco Enplegu sailburuordeak Lanbideren erabilgarritasuna zalantzan jarri du. Enpleguari buruz Bilbon egin den jardunaldi batzuetan egin ditu adierazpenak.
2016/03/27 - 20:02
Ia 15.000 lan-kontratu sortu dira Aste Santuan EAEn
Igoera nabarmena sumatu da, iazko Aste Santuko datuekin alderatuta. Guztira, % 3 igo da kontratazioen kopurua.
2016/03/16 - 18:58
Gizon bat atxilotu dute gizarte laguntzak iruzur bidez kobratzeagatik
Atxilotuak 37.115 euroko iruzurra egin omen du. Ertzaintzak ostegunean identifikatu zuen, Lanbidek Basaurin duen bulegoan, eta astelehen berriz identifatu ondoren atxilotu dute.
2016/03/11 - 11:30
Bi atxilotu Bilbon Lanbideri 45.800 euroko iruzurra egitea egotzita
Atxilotuetako batek herrikidearen pasaportea erabili zuen diru-laguntzak kobratzeko. Herrikidea legez kanpo heldu zen Espainiara 2014an.
2016/03/02 - 10:39
254 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian, otsailean
2015eko otsaileko datuekin alderatuta, 16.340 pertsona gutxiago zeuden joan den hilean langabezian. Nafarroan, berriz, 3.953 gutxiago.
2016/02/02 - 10:47
Langabeziak gora egin du berriro Hego Euskal Herrian
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 4.775 langabe gehiago zenbatu dituzte urtarrilean, eta, Foru Erkidegoan, 1.970ekoa izan da hazkundea. Estatuan, abenduan baino 57.000 langabe gehiago zenbatu dituzte.
2016/01/22 - 12:16
Langabezia tasa bi puntu jaitsi da EAEn, % 14,5era
Eustatek gaur kaleratutako datuen arabera, 2015eko azken hiruhilekoan bi puntu egin zuen behera langabeziak, eta epe horretan, 4.300 pertsona gehiago zeuden lanean.
2015/12/29 - 16:57
Jaurlaritzak ia 17 milioi bideratuko ditu etengabeko heziketara
Bestalde, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jarriko dute, auzitegiaren ebazpenak urratzen dituztenak zigortzeko PPk eman zion gaitasunaren aurka.
2015/10/01 - 21:32
ELAk ez du babestuko Lanbiden sinatutako akordioa
CCOO, UGT eta LAB sindikatuak akordio batera iritsi ziren Jaurlaritzarekin, baina, dokumentua aztertu ostean, ELAk erabaki du itunarekin bat ez egitea, “gatazka behin betiko konpontzen ez duelako”.
2015/09/30 - 17:12
UGTk, CCOOk eta LABek Lanbideko langileei buruzko akordioa sinatu dute
Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioarekin, Lanbidek 918 langile izango ditu. ELAk oraingoz ez du bat egin itunarekin.
2015/09/08 - 16:29
Lanbidek 918 egiturazko langile izango ditu, lehen baino 104 gehiago
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du urriaren 1ean indarrean sartuko den Lanbideren lanpostu-zerrenda.
2015/09/08 - 15:39
104 lanpostu sortuko dira Lanbiden
Lanbiden, lanpostuen zerrenda onartu du Jaurlaritzak. Guztira, 918 laguneko plantilla izango du Euskal Enplegu Zerbitzuak, egun baino 104 gehiago.
2015/08/19 - 13:58
Lanbideri 20.000 euroko iruzurra egiteagatik atxilotu dute Bilbon
Guztira 20.455 euro jaso zituen iruzur bidez diru-laguntzetan. Laguntza horiek Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari (EGPO) zegozkien.
2015/07/09 - 20:22
Lanbideko sindikatuen proposamenak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Bilera egin dute ostegun honetan, Lakuan. Exekutiboa aieru onarekin atera da batzarretik, baina sindikatuak ez. ELAk, LABek eta UGTk Jaurlaritza kritikatu dute.
2015/07/07 - 14:35
Jaurlaritzak Lanbideren gainean egindako proposamena baztertu du ELAk
Sindikatuak salatu duenez, proposamenak "soldata-maila bikoitza" dakar eta "190 langile kaleratzea ahalbideratzen du".
2015/05/20 - 19:56
Ostegun honetako greba bertan behera utzi dute Lanbideko langileek
Lanpostu zerrendaren inguruko desadostasunei irtenbide bat emateko batzorde bat osatzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
2015/05/14 - 16:27
375.000 euroko iruzurra atzeman du Ertzaintzak oinarrizko errentan
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan iruzur egiten zuen sare bat desegin du Ertzaintzak Araban eta Gipuzkoan. Sei atxilotuei 375.000 euroko iruzurra egitea egotzi die.
2015/04/12 - 15:13
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: %0,3 iruzurgilea, Lanbideren arabera
Adolfo Alustiza Lanbideren zuzendariak adierazi duenez, une honetan 66.000 lagunek jasotzen dute laguntza hori, "baina 130.000 pertsonengan eragiten du familiei ematen baitzaie".
2015/03/18 - 14:40
Jaurlaritzak 43 milioi euro erabiliko ditu enplegua sustatzeko
Behar gehien duten taldeei zuzenduta egongo dira diru-laguntzak, eta batez ere ezgaitasunen bat dutenak eta gazteak izango dira Lanbidek emango dituen laguntzen jomuga.