Lanbide
2015/03/16 - 17:42
Lanbidek 51 hizkuntza erabiliko ditu
Itzulpen sistema berria jarri du martxan Lanbidek, atzerritarrei zerbitzu egokia eman ahal izateko. Helburua, lan bila edo diru-laguntza eske doazenenen artean, desberdintasunik ez izatea da.
2015/03/16 - 12:01
Martxoaren 25, 26 eta 27rako lanuzteak deitu dituzte Lanbiden
Sindikatuek salatu dutenez, Jaurlaritzarekin "bilera amaigabeak" egin badituzte ere, negoziazioan ez atzera ez aurrera daude.
2015/03/11 - 20:26
Lanbideren bulego bateko zaindariari eraso egin diote Bilbon
Erasotzaileak ukabilkada eman dio segurtasuneko langileari. Zaindariak aurpegian kolpea du eta anbulantzian mutualitate batera eraman behar izan dute.
2015/03/06 - 14:06
'Lanbidek tratu txarren biktimei laguntzak ematea oztopatzen du'
Bizkaiko hainbat emakumeen taldek protesta egin dute Emakunderen egoitzaren aurrean, erakundeak Lanbideren jarreraren aurrean duen "pasibotasuna" salatzeko.
2015/03/02 - 15:06
Lanbideko lanpostu zerrenda erretiratzeko eskatu dute sindikatuek
LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuen arabera, langileen % 70ek egin dute bat lanuztearekin. Jaurlaritzaren arabera, berriz, jarraipena % 45,55ekoa izan da.
2015/03/02 - 13:26
Lanbideko langileen protesta Gasteizen
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta manifestazioa egin dute Lanbideko langileek lanpostuen zerrenda bertan behera uztea eskatzeko.
2015/03/01 - 18:34
Lanbiden lanuzteak egingo dituzte astelehen honetan
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute lanpostuen zerrenda bertan behera uztea eskatzeko.
2015/01/15 - 11:25
Indarrean sartu da iraupen luzeko langabeentzako laguntza berria
Programa berri honetarako sarbidea dutenek hilean 426 euroko diru-laguntza izango dute, eta gainera laguntza hori bateragarria izango da lan batekin.
2014/12/29 - 11:58
Lanbidek dio langabeen laguntza berriak eskumenak urratzen dituela
Horregatik, Adolfo Alustiza zuzendariak aitortu du "helegitea" jarriko dutela "ziurrenik". Bestalde, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin "elektoralismoa" egitea salatu du.
2014/12/29 - 11:51
'Diru-sarrerak bermatzeko errentaren polemikak kutsu elektoralista du'
Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendariak gaur Radio Euskadin adierazi duenez, 'diru-sarrerak bermatzeko errentaren polemikak kutsu oso elektoralista du'.
2014/10/14 - 13:40
Lanbidek milaka pertsonari laguntzak itzultzea eskatzen jarraituko du
Hogei bat familiak Arartekoaren "babes falta" salatu dute, Bilbon duen bulegoaren atarian, "Pobreziaren kriminalizazioari ez" zioen pankarta bat eskuetan zutela.
2014/09/30 - 16:43
Etorkizuneko lanbide gehinak oraindik ez dira existitzen
Gaur egungo haurrek ez dakite zein lanbide izango duten, oraindik ez direlako existitzen. Teknologiara egokitu egin behar gara, baita hizkuntzetara ere. Gaur, ingelesarekin ez da nahikoa.
2014/09/19 - 21:03
Denzel Washington: 'Ezohiko lanbidea duen gizon arrunta naiz'
Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian Donostia Saria jaso aurretxoan, Donostian egotea “ohorea” dela esan du newyorktar aktoreak.
2014/07/24 - 15:58
Lanbide Harremanen Kontseiluak dio lan erreformak porrot egin duela
Tomas Arrieta LHKren presidenteak ohartarazi du beste 120.000 langilek gal dezaketela negoziazio kolektiboaren bermea.
2014/07/07 - 23:04
Elkargoko lanbideen kopurua 80tik 38ra murriztuko du Gobernuak
Ogibide juridiko eta tekniko batzuk zerrendatik at geratuko dira. Elkargoetan izena emateko kuota kenduko dute eta urteko kuotak ez ditu 240 euroak gaindituko.
2014/07/02 - 19:59
Gizonezko bat atxilotuta, Lanbideren laguntzak binaka kobratzeagatik
25 urteko akusatuak bi nortasun desberdin erabiltzen zituen eta laguntza sozialetan 40.000 eurotik gora jaso zituen.
2014/06/25 - 14:16
Lanbide Heziketako azterketak ez ziren filtratu, Uriarteren ustez
Hezkuntza Saila "zorroztasun eta arintasun handiz" aritu zela azaldu du Cristina Uriartek. Azterketa ez zuten errepikatu, eta ezohiko deialdi bat egin zuten.
2014/06/16 - 20:40
Lanbideren 'murrizketak' salatu dituzte kolektibo sozialek
Lanbideren "praktika txarrak" salatzeko elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren aurrean. Murrizketek "krisiak kaltetutako" pertsonen "eskubideak urratzen" dituztela uste dute.
2014/05/28 - 17:10
Lanbide heziketako adituak, Donostiako batzarrean
Lanbide heziketako 10 ikasletik 7k lana lortzen du. Hamarkada batean ordea, are pisu handiagoa izango du. Izan ere, belaunaldi aldaketarekin lan mota hori egiteko eskariak gora egingo du.
2014/05/23 - 22:02
Gizon bat atxilotu dute Lanbideko bulego batean gasolina isurtzeagatik
Antza denez, 45 urteko gizona diru-laguntzen inguruan emandako erantzun batekin konforme ez zegoen. Atxilotuak hiru litro gasolina isuri ditu bulegoan. Erregaia txanbil batean eraman du.