Jaurlaritzak 43 milioi euro erabiliko ditu enplegua sustatzeko
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 43,2 milioi euro bideratuko ditu aurten beharrizan handiena duten taldeen enplegua sustatzeko. Hala jakinarazi dute, gaur, Gasteizen, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendari nagusiak.
Lanbideko kontseiluak urte honetarako onartu dituen ekintzak aurkeztu dituzte. Plangintzan, besteak beste, enplegua sustatzeko programak, prestakuntza planak eta Diru Sarrerak Osatzeko Errentaren eta Etxebizitzatarako Prestazio Osagarrien kudeaketa daude jasota.
Toñaren iritziz, enplegua da "premiazkoena eta garrantzitsuena, pertsona baten komunitateko integrazio eta partaidetzarako funtsezko elementua baita". Horregatik, 2015eko Lanbideren programazioak "pertsonak ditu oinarri, bereziki enplegurik ez dutenak eta gizarteratzeko edo laneratzeko zailtasun handiena dutenak".
Lanbideko kontseiluak, 2015eko Plan Operatiboaz gain, laguntzen sei deialdi ere onartu ditu enplegua sustatzeko asmoz; guztira, 43,2 milioi euro bideratuko ditu deialdiotara.
Ezintasunen bat duten pertsonentzako enplegua sustatzeko, 500.000 euro emango dituzte diru-laguntza bidez, eta laneratzeko enpresak sortzen eta mantentzen laguntzeko, berriz, 8,40 milioi euro.
Ezintasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezien bitartez laneratzeko laguntzen deialdiaren bidez, 26,5 milioi euro banatuko dira, eta familia bizitza eta lana uztartzeko laguntzen deialdiaren bidez, 2.200.000 euro.
Gainera, langabezia-saria jasotzen duten pertsonei Gizarte Segurantzaren kuotak ordainketa bakarrean ordaintzeko deialdiaren laguntzak 500.000 eurokoak izango dira, eta, azkenik, Lehen Aukera Programaren laguntzen deialdiak 4,99 milioi euro banatuko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko ditu OPEP+ aliantzak ekainetik aurrera
Bestalde, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute aliantza osatzen duten herrialdeek, eta berretsi dute garrantzi handikoa dela "ikuspegi zentzudun" bat izatea eta baita "ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna edukitzea ere".
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.