Langabezia
2021/01/26 - 21:48
Espainiako Gobernuak erregulazio txostenak maiatzaren 31ra luzatzea onartu du
Errege dekretuan, autonomoentzako aparteko laguntzak ere jaso dituzte, eta laguntza eskatzeko izan beharreko jarduera galera % 75etik % 50era jaitsi diete.
2021/01/22 - 13:07
EAEk % 11,2ko langabezia tasarekin itxi du 2020, 2019an baino ia 2 puntu gehiagorekin
2020ko laugarren hiruhilekoan, 116.900 langabe zeuden Euskadin, hau da, 15.100 gehiago.
2021/01/22 - 12:48
EAEko ekonomiaren termometroa 40,7 puntura igo da, baina desazkundean jarraitzen du
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, zenbaki positiboetara itzultzetik gertu dago industria sektorea. Hala ere, oro har, zerbitzuak "motelago" ari dira hobera egiten.
2021/01/18 - 16:06
Covid-19aren eraginez, EAEko ekonomiak % 9,5 egin du behera eta enpleguak, % 8,1
Azpiazuk 2020ko datuen balorazioa egin, eta 2021erako aurreikuspenen berri eman du: % 8,6 haziko da ekonomia, esperotakoa baino hiru hamarren gutxiago.
2021/01/15 - 14:45
Aldaketak Lanbiden, "diru-laguntzen kudeatzaile soil" gisa ikusteari uzteko
Lanbide Hobetzen trantsizio eta hobekuntza proiektua aurkeztu du Mendiak. Sistema eraginkor bat lortzeko, aldaketa prozesu bati helduko dio zerbitzuak.
2021/01/05 - 17:45
15.078 langabe gehiago EAEn, eta 7.439 gehiago Nafarroan, 2020an
Langabezia % 13,21 hazi da EAEn 2020an, eta Nafarroan, berriz, % 22,41.
2021/01/05 - 15:36
15.078 langabe gehiago EAEn, eta 7.439 gehiago Nafarroan, 2020an
Langabezia % 13,21 hazi da EAEn 2020an, eta Nafarroan, berriz, % 22,41.
2020/12/28 - 13:28
EAEko ekonomia % 9,2 jaitsi da aurten eta 2022ra arte ez da lehengoratuko
Confebask patronalaren kalkuluen arabera, EAEko barne produktu gordina % 7,2 haziko da 2021ean. Gainera, 5.000 afiliatu berri eta aurreikusi ditu. Langabezia tasa, ostera, antzekoa izatea espero du.
2020/12/15 - 18:04
Sidenorrek abenduaren 26an indargabetuko du aldi baterako lan-erregulazioa
Zuzendaritzak esan du aldi baterako lan-erregulazioa erretiratzea erabaki duela, "lan-karga handituko delako eta absentismoak gora egin duelako".
2020/12/12 - 14:28
Erakundeak "alboz" jarri direla salatu dute Aernnovako langileek Gasteizen
Lantegiko enpresa-batzordearen presidenteak azaldu duenez, lan-erregulazioko txostena saihesteko proposamen guztiak errefusatu ditu zuzendaritzak. Kontsulta epea abenduaren 18an bukatuko da.
2020/12/03 - 22:18
Iglesiasek jakinarazi du lau laneguneko astea "aztertzen" ari direla
Espainiako presidenteordeak uste du "enplegua sortzen" lagunduko duela "zalantzarik gabe", eta gogorarazi du lan jardunaldiaren murrizketak ez lukeela soldata jaitsiera ekarriko.
2020/12/02 - 15:38
Langabeziak datu onak utzi ditu EAEn; txarrak, aldiz, Nafarroan
Langabezia nabarmen jaitsi da Eusakdin: 6.035 langabe gutxiago izan da. Nafarroan, berriz, 619 langabe gehiago daude.
2020/12/02 - 12:34
6.035 langabe gutxiago zenbatu dituzte Euskadin azaroan, eta 619 gehiago Nafarroan
Guztira, 132.436 pertsona daude langabezian Euskadin; Nafarroan, berriz, 39.527.
2020/11/27 - 14:20
Tapia: "Aeronautikan ondorioak arintzeko baliabide guztiak erabiliko ditugu"
Enpresa horietan "egun beltzak" bizitzen ari direla deitoratu du EH Bilduk, eta Aernnovak Berantevillako lantegian iragarritako kaleratzeak adibide bezala jarri ditu.
2020/11/24 - 19:27
Aurre-erretiroak eta lekualdatzeak biltzen dituen ituna egin dute Matriceria Deuston
Lan-erregulazio espedientearen baldintzak adosteko negoziazioak porrot eginda eta konpainiak kaleratzeak gauzatuko dituela jakinda, langile-batzordeak akordio transakzionala egin du zuzendaritzarekin.
2020/11/20 - 14:33
Bilbok 1.012 lanpostu sortuko ditu 2021era arte COVID-19aren krisiari aurre egiteko
Jaurlaritzak eta Udalak finantzatutako planak "hiribilduan orain arte sortu den enplegu aukerarik garrantzitsuena da". Krisiagatik lanpostua galdu duten pertsonak kontratatzea bultzatuko dute.
2020/11/17 - 12:02
400 langabe gehiago Nafarroan, hirugarren hiruhilekoan
Foru Erkidegoko landunen kopurua 8.000 pertsonatan (% 2,9) hazi zen 2020ko hirugarren hiruhilekoan.
2020/11/13 - 00:03
Sestaoko Naval ontziolako langileen kaleratzea berretsi du Auzitegi Gorenak
EAEko Auzitegi Nagusiak kontratatuak etetea baimendu zuen iaz. CAT, ELA eta CCOO sindikatuek helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenak baztertu egin du epai hura baliogabetzea.
2020/11/10 - 11:49
Mercedes Vitoriak ekoizpena motelduko du "neurri zorrotzagoak" saihesteko
Lantegiko zuzendaritzaren esanetan, produkzio ahalmenaren eta merkatuaren eskariaren arteko desfase handiak "ezinezko egiten du ekoizpen erritmoari eustea egungo hiru txandetan".
2020/11/04 - 10:33
6.287 langabe gutxiago EAEn eta 763 gehiago Nafarroan, urrian
Eusko Jaurlaritzak langabeziaren jaitsiera baloratu du, baina egoera zaila dela ohartarazi du. Nafarroako Gobernuak, berriz, "gazi-gozotzat" jo ditu urriko langabezia datuak.