6.287 langabe gutxiago EAEn eta 763 gehiago Nafarroan, urrian
Enplegu Zerbitzu Publikoek 6.287 langabe gutxiago zenbatu dituzte urrian EAEn, iraileko datuekin alderatuta; izan ere, Euskadin jaitsi da gehien langabezia, eta 138.471 pertsona daude guztira lanik gabe ( % 4,34 gutxiago). Nafarroan, berriz, aurreko hilabetearekin alderatuta, 763 langabe gehiago zenbatu dituzte, eta, guztira, 38.908 pertsona daude lanik gabe.
Sexua kontutan hartuz, jaitsiera handiena, emakumeen artean gertatu da, 3.254 gutxiago izan baitira. Gizonen artean 3.033 pertsona gutxiago izan dira.
Adinaren arabera, azpimarratzekoa da, adin tarte horretan ohikoa den bezala, 24 urtetik beherako langabeen artean izan dela beherakada handiena, % 10,83 gutxiago eta 1.586 pertsona. Gainerako adin-tarte guztietan murriztu egin da langabeen kopurua, eta, beraz, portaera homogeneoa izan da segmentuen artean.
Nafarroan, berriz, aurreko hilabetearekin alderatuta, 763 langabe gehiago zenbatu dituzte ( % 2), eta guztira 38.908 pertsona daude lanik gabe, Lan Ministerioak asteazken honetan jakitera eman duenez. Urteko datuei erreparatuz gero, langabezia % 22,13 igo da Foru Erkidegoan.
Eusko Jaurlaritzak langabeziaren jaitsiera baloratu du
Espainiako Gizarteratze eta Gizarte Segurantza Ministerioak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, urtebetean, 2019ko urritik, 23.130 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskadin, otsailean baino % 20,05 gehiago: hau da, pandemia geldiarazteko neurri zorrotzak hartu aurreko azken aldian baino 22.924 pertsona gehiago daude langabezian.
Ekonomiaren eta enpleguaren historian sekula izan den beherakada handiena bizi izan dugu, bai Euskadin, baita Espainiako gainerako lurraldeetan ere. Dena dela, azken hilabeteetako datuek erakusten dute Euskal Autonomia Erkidegoan susperraldi handia izan dela pandemiaren bigarren olatua hedatu aurretik.
Elena Perez Barredo, Enplegu sailburuordearen ustez, datuok pandemiari aurre egiteko erabilitako tresnak erabilgarriak izan direla erakusten dute. "Baina denok dakigu egoera zaila dela eta Gobernuan egiten dugun edozein azterketa zuhurra izango da".
"Datuak oso itxaropentsuak dira, jarduera ekonomikoari ekiten zaionean enplegua azkar berreskuratzen dela erakusten dutelako, nahiz eta gure lan-merkatuaren egiturazko akatsak mantentzen diren: desberdintasuna, langabeziaren kronifikazioa eta behin-behinekotasuna", azaldu du presidenteordeak.
Pandemia geldiarazteko hartu diren neurri berriek lan-merkatuan izango duten eraginari buruzko ziurgabetasuna gorabehera, sailburuordeak langileen prestakuntza enpresen beharretara egokitzeko ekintzak bultzatzeko konpromisoa berretsi du.
Nafarroako Gobernuaren iritziz, datu gazi-gozoak eman ditu urriak
Nafarroako Gobernuak "gazi-gozotzat" jo ditu langabezia datuak, 763 langabe gehiago zenbatu dituztelako, baina aldi berean 2.546 afiliatu gehiago jaso dituelako Gizarte Segurantzak.
Eskubide Sozialetako Departamentuak zehaztu du datuetako bat txarra dela; bestea, aldiz, ona. Bestalde, gogoraraz du bizi dugun osasun krisiak ez duela batere laguntzen, eta datozen hilabeteetako datuak "pandemiaren bilakaeraren araberakoak" izango direla. Horren aurrean, garrantzia eman die Nafarroako Berrabiarazteko Planean jasotako neurriei.
Edozein modutan, azpimarratu du, 2016ko salbuespena salbuespen, urrian langabeziak datu txarrak eman ohi dituela, eta urte hasierara arte zaila izaten dela datu horiei buelta ematea.
Etxeko konfinamendua "negatiboa" izango litzateke uste du Confebaskek
Pablo Martin Confebaskeko Ekonomia eta Zerga Saileko kideak adierazi duenez, EAEko langabeziaren azken datuak positiboak dira, eta etxez etxeko konfinamendua ezartzen bada, ondorioak "negatiboak" izango lirateke.
Langabeziaren jaitsiera horrekin batera, afiliazioaren gorakada ere aintzat hartu du, eta, zalantzarik gabe, "albiste ona" dela gaineratu du. Langabezia sektore guztietan jaitsi dela azaldu du, lehen sektorean izan ezik.
Era berean, azpimarratu du langile gutxiago daudela aldi baterako lan-erregulazio espedientearekin iraileko datuekin alderatuta, eta berz, aurreko hilabeteetan baino "erritmo motelagoan" bada ere, oraindik ere "deseskalatzea" dagoela eta "lan-merkatuan pixkanaka sartzen ari direla".
Hala ere, urria "positiboa" izan den arren, "hilabetez hilabete ikusten" joan behar dela esan du, pandemiarekin bizi den egoera eta "oraindik bizitzeko dagoena" kontuan hartuta.
"Krisiaren aurreko mailatik urrun" dagoela uste du ELAk
Urrian Euskadin langabeziak behera egin zuen arren, "krisiaren aurreko mailatik urrun" dagoela adierazi du, bestalde, ELA sindikatuak, eta "ekoizpen eredua aldatu eta baldintza duinak dituzten lanpostuak sortu eta finkatzeko" beste enplegu politika batzuk eskatu ditu.
Sindikatuak azaldu duenez, aurreko hilabeteetan ez bezala, langabeziaren jaitsierak eragina izan du Euskadin, baina ez Nafarroan.
Langabezia gehien jaitsi duen sektorea industria izan da: 856 langabe gutxiago (-% 3,9). Atzetik daude, hurrenez hurren, zerbitzuen sektorea (-% 3,3) eta eraikuntzaren sektorea (-% 2,8). Nekazaritzaren sektorean 571 langabe gehiago daude (+% 12,1).
Industriak eta zerbitzuek bultzatutako datuek "hobera" egin duten arren, sektore horiek otsaileko mailatik urrun jarraitzen dutela adierazi du ELAk.
Estatuan, langabeziak gora egiten jarraitzen du
Estatuko datuei dagokienez, 49.558 langabe gehiago ( % 1,31) zenbatu dituzte, 3.826.043 langabe guztira, eta 2019ko urriko datuekin alderatuta, 648.384 pertsona gehiago daude langabezian ( % 20,40).
Azkenik , hiru autonomia erkidegotan soilik egin du behera langabeziak urrian: Euskadin (-6.287), Valentzian (-3.833) eta Murtzian (-511). Aldiz, Andaluzia (9.506), Kanariak (8.207) eta Katalunia (6.358) daude langabeziaren gorakadaren puntan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.