Lapurdi
2023/07/27 - 13:23
Herriko Giltzak plazara botata hasi dira Baionako Bestak
Herriko Etxeko balkoira Leon erregea irten denean, Aviron taldeko ordezkariek giltzak herriari bota, eta jaia lehertu da Lapurdiko hiriburuan.
2023/07/27 - 00:44
Baionako jaien bezperan, giro aparta
Jendetza somatzen da eta iaz 1.200.000 festazale gerturatu baziren, aurten 1.500.000 batzea aurrikusten dute. Arratsaldean festa alternatiboei hasiera eman diote Patxa plazan, Baiona Ttipian.
2023/07/14 - 22:18
Frantziako Justiziak bertan behera utzi du Hendaia eta Irun arteko mugako droneen bidezko kontrola
Honenbestez, Atzerritarren Defentsarako Abokatuen elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurkeztutako eskaera onartu du Paueko Administrazio Auzitegiak ebazpenean.

2023/07/10 - 16:30
Iparraldeko hondartzetan ura moztu dute dutxetan eta hankak garbitzeko iturrietan
Lehorteari aurre egiteko neurrien artean, Lapurdiko kostaldeko herri guztietan kendu dituzte hondartzetan dutxak eta hankak garbitzeko iturriak.

2023/07/07 - 21:46
Irunek eta Hendaiak Avenida zubiaren itxieraren aurkako elkarretaratzea egin dute
Ordezkaritza politiko eta instituzional zabalak babestu du Irungo eta Hendaiako alkateek, Jose Antonio Santanok eta Kotte Ezenarrok, deitutako protesta.

2023/07/07 - 11:51
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Avenida zubiaren itxieraren aurka, Irun eta Hendaia artean
Bi udalerrietako alkateek eskatzen dute "herritarrentzat iraingarria eta lotsagarria" den erabakia atzera botatzea, "anomalia" bat delako Frantziako eta Espainiako estatuak bereizten dituen muga osoan.

2023/07/03 - 10:16
Tourraren 3. etapa abian, tropela hartuko duten errepide asko itxita daude
Gipuzkoan, AP-8ko zenbait irteera itxita daude dagoeneko. N-634 errepidean ere eragina izango du Frantziako Tourraren tropelak. Zenbait udalerritako kaleetatik ezin da ibili, tartean Zornotzako irteera eta Donostia.

2023/06/28 - 00:24
EH Bilduk eta EH Baik Tourreko etapetan Euskal Herriaren existentzia aldarrikatzeko deia egin dute
Unai Urruzuno EH Bilduko bozeramaileak eta Mathilde Hary EH Baiko ordezkariak agerraldia egin dute Hendaian (Lapurdi) testu bateratu bat irakurtzeko.

2023/06/20 - 19:54
Renfek Donostia Hendaiarekin eta Baionarekin lotzeko asmoa du 2024tik aurrera
Proiektua 2024an zehar zehaztea espero da, eta mugaren bi aldeetatik oso gertu dauden hirien artean mugaz gaindiko zerbitzuak garraiatzeko harreman berriak sortzea dakar.

2023/06/18 - 21:28
Ziburuko bi apaizek txistu eta dantza artean ospatu dute euren urteurrena
Apaiz modura 50 urte bete dituztela ospatzeko, omenaldia egin diete Ziburun Mikel Epalza eta Battitte Etxenikeri, eta dantzan adierazi nahi izan diete esker ona herritarrei. Irudia bolo-bolo zabaldu da sareetan.

2023/06/09 - 12:44
Baionako Maurizia etxe okupatua hustu du poliziak goizaldean
Hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu ditu Frantziako poliziak operazio hori aurrera eramateko. Maurizia proiektuko gazteek dagoeneko azaldu dute "okupazio dinamika berria" hasiko dutela.
2023/06/06 - 10:01
Albiste izango dira: ‘Bai bakarrik da bai’ legea, greba Ipar Euskal Herrian eta sanferminetako eskailara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/06/03 - 19:31
Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Iurretako frontoian jokatu da larunbat goizean Eskolartekoaren finala eta bigarrenez jantzi du txapela Aizpuruak. Txapeldunorde izan da Eki Mateo nafarra.
2023/05/14 - 21:56
Herri Urratseko antolatzaileek "elkartasun uholdea" eskatu dute, euskarari "zubiak eraikitzen jarraitzeko"
Euriteei eta uholdeei aurre eginez eta oztopo guztien gainetik, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats festa molde murriztuan eta gune bakarrean egin dute Senpereko aintziran jendetza baten babesean. Milaka euroko galera izango dutela aurreikusita, laguntza eskatu dute.

2023/05/13 - 16:30
Alerta egoera Lapurdin euriteek eragindako uholdeengatik
Azken orduetan apur bat hobera egin du egoerak, baina 15 ordutan 100dik gora litro bota ditu Senpere inguruan. Uholdeak izan dira Senperen bertan eta Saran, eta arazoak errepidean. Igandeko Herri Urrats, kolokan.
2023/05/13 - 14:31
Uholdeak Sara, Senpere eta inguruetan, eta alerta laranja Ipar Euskal Herri osoan
Lapurdiko zenbait herritan urak gainez egin du eta prefeturak joan-etorriak mugatzeko deia egin du, arriskuak aurrezte aldera.

2023/04/26 - 17:50
Stephane Lamouneau pilotari ohia espetxeratu dute, adin txikikoei sexu-abusuak egitea egotzita
Baionako Fiskaltzak agindu du Lemouneau kartzelara bidaltzea, hainbat biktimak jarritako salaketak aztertu ostean. 2021ean hamabi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, emazteari tratu txarrak emategatik.

2023/04/22 - 21:39
Ehunka lagun elkartu dira Baionan euskararentzat baliabideak eta politika eraginkorrak eskatzeko
"Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez! Euskarak bizi behar du!" goiburupean manifestazioa egin dute Lapurdiko hiriburuan. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatu dituzte.
2023/04/22 - 18:29
Baiona Kantuzek 26 urte bete ditu karriketan musika eta euskara hedatuz
Lapurdiko hiriburura joan dira Iruñeko, Bilboko eta Donostiako musikariak ere.

2023/04/22 - 09:36
Euskararentzat baliabideak eta hizkuntza politika eraginkorra aldarrikatuko ditu euskalgintzak gaur Baionan
17:00etan manifestazioa dago deituta Suprefeturak Lapurdiko hiriburuan duen egoitzaren parean. Euskarak Ipar Euskal Herri osoan dituen "oztopoak" salatuko dituzte.