2022ko Euskaraldian parte hartu zutenen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte
Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen esanetan, "ariketa gizartean normalizatu, finkatu eta egonkortu zela sentitzen genuen, eta hala baieztatu digu ikerketak". Izan ere, Euskaraldia ezaguna da gizartean, rolak hizkuntza jokaerekin lotzen dira (%60,2k lotzen ditu rola eta jokaera; hala ere, badira, oraindik, gaitasunarekin lotzen dutenak), eta ariguneen funtzionamendua ondo ulertu da, orohar. Horrek dakar, besteak beste, parte-hartzaileengan Euskaraldiak duen eragina areagotzea urtetik urtera: 2022an ariketan parte hartu zutenen bi herenek, intentsitate ezberdinetan bada ere, hizkuntza ohiturak aldatu dituzte.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin zen azken Euskaraldia, ariketaren hirugarren edizioa. Ondorioak aurkezteko bildu dira gaur Bilbon Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak – Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordea, Javier Arakama Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailea eta Euskaltzaleen Topaguneko kidea- eta azterketaren eragileak diren Siadeco ikerketa kooperatibako Jon Arrugaeta eta Unai Oiartzun teknikariak.
Arrugaetak eta Oiartzunek ikerketaren inguruko hainbat datu agertu dituzte prentsaurrean. Euskaraldian izena eman zuten norbanakoei erreparatuta, 2022ko ariketan 158.440 lagunek eman zuten izena –estrainakoz edo berrespen bidez-. Horietatik % 77,6k ahobizi rola hautatu zuten, eta % 22,4k, berriz, belarriprest rola. Aurreko edizioekin alderatuta, % 11,1eko jaitsiera erakusten dute datu horiek.
Gazteen izen-emateak egin du bereziki behera, eta gizonezkoen izen-ematea ere jaitsi da. Adinaren arabera, eta unibertso potentziala kontutan hartuta, 35 eta 64 urte bitartekoen artean izan du arrakasta handiena 2022ko Euskaraldiak -% 34,4 dira adin tarte horretakoak-. Lurraldeari dagokionez, Gipuzkoan izan du hedadura zabalena.
2022ko Euskaraldiko parte-hartzaile gehienek (% 81,9) aurreko edizioko rol bera hautatu dute. Rola aldatu dutenen artean, ahobizi roletik belarriprest rolera egin dute gehienak –izena eman dutenen (% 6).
Entitateei erreparatuta, 8.610 izan dira, Euskal Herri osoan, 2022ko edizioan izena eman duten elkarte, lantegi eta bestelako erakundeak. Horrek esan nahi du, 2020arekin alderatuta, entitateen izen-emateak %3,6 egin duela gora (301 entitate gehiago). Euskaraldiak entitate horietan izan duen eraginari dagokionez, harremanak euskaraz edo euskaraz gehiago diren entitateen ehunekoa 6 eta 13 puntu bitarte igo da. Euskaraldiaren ondoren ere, datuak ariketaren aurretik baino altuago mantentzen dira (4 eta 7 puntu bitarteko igoerarekin).
Miren Dobaran sailburuordeak azaldu duenez, "Euskaraldia eraginkorra da, eta hala erakusten dute datuek". "Euskaraldia, beraz, tresna egokia da euskararen erabilera sustatzeko", ondorioztatu du.
Dobaranen ustez, ariketaren eraginaren "erakusle argia" da elkarrizketa elebidunak izateko orduan parte-hartzaileek egin duten aurrerapausoa; hala, % 44,7tik %76,5era igo da bi hizkuntzetan garatzen diren elkarrizketetan euskarari eusten diotenen portzentajea.
Javier Arakama Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekimen masibo honen garrantzia aipatu du, izan ere, aurretik aipatutako datuek izen-ematean jaitsiera erakusten badute ere, edizio guztietan 150.000 izen ematetik gora egon dira, eta "hori asko da".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".