Lapurretak
2019/06/04 - 22:26
Horrela egin zuten lapurreta Kay taldeko kideek Durangoko taberna batean
Burua, aurpegia eta gorputza erabat estalita, eskularruak daramatzate inolako arrastorik ez uzteko. Denborarik galdu gabe, diru kutxa eta txanpon-makina ireki eta dena lapurtu zuten.
2019/06/03 - 22:39
Ertzaintza 'La banda del Kay'ko kideen bila ari da Zeberio eta Zeanuri inguruan
Durangon eta Portugaleten egindako lapurreten ustezko egileak dira. Ertzaintzak bat atxilotzea lortu du Zeberioko landa-eremu batean.
2019/06/03 - 20:15
Gizon bat atxilotu dute Zeberion, eta hiruren bila ari dira, lapurreta egiteagatik
Durangon eta Portugaleten egindako lapurreten ustezko egileak dira. Ertzaintzak bat atxilotzea lortu du Zeberioko landa-eremu batean.
2019/05/21 - 13:53
Irunen eta Zumarragan kutxazainak ostu zituen banda desegin dute
Gaizkileak Madrildik jarduten ziren, baina Estatu osoan egiten zituzten lapurretak.
2019/04/21 - 18:36
Lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute Erriberan
Indarkeriaz lapurretak egin izana egotzita, bost pertsona atxilotu dituzte Zarrakaztelun, Berbintzanan, Oteitzan eta Los Arcosen. Gainera, seigarren lagun bat inputatu dute.
2019/04/18 - 11:40
Bi lagun atxilotu dituzte Barakaldon, labanaz mehatxu eginda lokal batean osteagatik
Gazte lokaletan lapurtzen aritzen den talde bateko kide dira biak. Talde horretako gidaria apirilaren 9an atxilotu zuten, lau lapurreta egitegatik.
2019/04/12 - 17:56
Lupiañez ETAko kideari 50 urteko zigorra jarri diote bahiketa eta lapurretagatik
Atentatu bat egiteko erabili zuten autokarabana bat lapurtzea eta jabearen familia bahitzea leporatzen diote.
2019/04/12 - 15:37
Hiru adingabe atxilotu dituzte Bilbon indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik
Gazte talde bati dirua osteaz gain, horietako bat kolpatu eta labana batekin mehatxu zuten.
2019/04/11 - 13:36
Bizkaiko lau gazte lokaletan lapurreta egin zuen taldeko burua atxilotu dute
Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen 19 urteko gizona Barakaldon, Gernikako eta Barakaldoko bina gazte lokaletan indarkeriaz egindako lapurretetan parte hartu zuelakoan.
2019/04/10 - 12:08
Estolda baten tapa erabiliz saltokietan lapurretak egiten zituen gizona atxilotu dute
Ikertzaileek uste dute, azken hiru hilabeteetan Ciutat Vella eta Eixample auzoetan izan diren hogeita hamar lapurretekin zerikusia izan dezakeela atxilotuak.
2019/04/04 - 14:53
'Kay' lapur taldeko bost kide atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskadi, Kantabria, Burgos eta Errioxako enpresetan egiten zituzten batez ere lapurretak atxilotutako taldeko kideek.
2019/04/04 - 13:13
80 lapurreta egin dituen talde antolatu bateko kideak atxilotu dituzte Bilbon
Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu. Lapurreta gehienak EAEn egin dituzte. Taldeak bi hamarkada daramatza lapurretak egiten.
2019/03/30 - 19:54
Lapurretak hirukoiztu egin dira La Bilbaina auzoan, Mungian
Bizilagunak kezkatuta daude eta horregatik asteartean bilera bat antolatu dute segurtasun langile batekin. Ertzaintza ere bertan izango da.
2019/03/26 - 14:43
Trapagarango etxebizitza bateko lapurretaren atzean kontu-garbitze bat egon liteke
Ostiralean, gutxienez hiru gizonek familia bateko hiru kideri eskuak lotu zizkieten, eta dirua eraman ostean, ihes egin zuten.
2019/03/26 - 10:40
Trapagarango etxe batean sartu, familiako kideen eskuak lotu eta lapurreta egin diete
Bizkaiko udalerriko familia bateko hiru kideri eskuak lotu dizkiete lapurrek, eta dirua eraman ostean, ihes egin dute.
2019/03/21 - 09:42
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon beste gizon bati eraso eta lapurreta egiteagatik
Hirugarren erasotzailearen bila ari dira. Biktimari ebakuntza egin behar izan zioten. Nonbait, hitzorduen webgune batean gizon batekin egin zuen zita, baina hiru agertu ziren eta jipoia eman zioten.
2019/03/12 - 15:46
Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaiko eta Kantabriako etxeetan 34 lapurreta egiteagatik
Adineko emakumeen etxeetan sartzen ziren iturgin gisa, eta bitxiak, dirua eta beste hainbat objektu lapurtzen zizkieten.
2019/03/11 - 12:21
Gizon bati labanaz eraso egin eta larri zauritu da, Bilbon
Ertzaintzak gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du. Zauritutako gizona, berriz, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2019/02/16 - 16:32
Gora egin dute sexu-delituek eta delinkuentziak Hego Euskal Herrian
2018an 2017an baino delitu gehiago izan dira lurralde guztietan eta hiriburu guztietan. Nafarroan, bereziki gora egin dute bahiketek.
2019/02/14 - 09:55
Zumarragako Ospitaleko kutxazain automatikoa oso-osorik eraman dute
Lapurrek sarrera nagusiko pertsiana behartu dute barrura sartu eta Kutxabanken kutxazain automatikoa eramateko. Lapurrek ihes egin dute eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.