Lapurretak
2021/04/14 - 11:46
Nazioarteko lapurreta-talde bateko hiru kide atxilotu dituzte Donostian
Emakumeak Antigua auzoko bi etxebizitzetan lapurreta egin ostean atxilotu zituen Ertzaintzak. Hiru atxilotuak espetxean sartu zituzten.
2021/03/24 - 13:09
Irungo banketxe batean lapurreta egitera sartu direnen bila ari dira
Ertzaintzako unitate bereziak barrura sartu dira, baina ez dute inor aurkitu. Bilaketa operatiboak zabalik jarraitzen du eta Irun erdiguneko Colon pasealekua eta Luis Mariano kaleak hesitu dituzte.
2021/03/24 - 11:32
Ertzaintza Irungo banketxean sartu diren lapurren bila ari da
Bulegoan sartu diren lehen bi langileek pertsona armatu bat ikusi dute. Korrika irten dira bulegotik eta Ertzaintzari deitu diote.
2021/03/24 - 10:36
Irungo banketxe batean butroiarekin egindako lapurreta bat ikertzen ari da Ertzaintza
Antza denez, Kolon pasealekuaren inguruko kale bateko ataritik egin dute zuloa. Lapurretako bat banketxearen barruan dagoela uste dute.
2021/03/16 - 11:53
Estelleriko bi lagun atxilotu dituzte Zudairiko zerbitzugunean lapurtzea egotzita
Lapurreta martxoaren 2an gertatu zen, kaputxadun gizon batek Nafarroako Zudairi herriko gasolina-zerbitzuguneko arduradunari su-arma batez mehatxu egin zionean.
2021/03/07 - 15:39
Aztarnategietatik objektuak eramateagatik isun handiak jaso daitezke
Ondare arkeologikoa legeak babesten du, eta espreski debekatuta dago aztarnategietan topatutako ezer etxera eramatea. Txanpon soil edo harri koskor bat hartzeak 100.000 euroko isuna dakar.
2021/03/02 - 16:12
Zudairin pistolaz egindako lapurretaren ustezko egileak atxilotu dituzte
Azaldu dutenez, pistola bat zeraman kaputxadun gizonezko bat sartu da zerbitzugunean eta lapurreta egin du. Kanpoan, beste gizon bat zegoen zain, eta ihes egitea lortu dute ibilgailu batean.
2021/02/19 - 09:48
Etxe-lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte Loiun
Atxilotuei Nafarroako Foru Erkidegoan egindako zenbait lapurreta egozten zaizkie.
2021/02/18 - 12:42
19 urteko mutil bat inputatu dute Antsoainen, internet bidez iruzur egitea egotzita
Ustezko iruzurgilea bigarren eskuko produktuak salerosteko webgune batan aritzen zen, eta seinale bat eskatzen zuen inoiz ematen ez zuen produktu baten truke.
2021/02/14 - 19:07
Mungiako etxebizitza batean lapurtu eta jabeari eraso egin diote zenbait pertsonak
Erasotzaileek armak zeramatzaten. Etxebizitza horretatik alde egin orduko, lapurretako batek emakume bati eraso egin dio.
2021/02/08 - 10:04
Banketxe bateko lapurra eta zuzendaria batzartu dira
Ana Botinek ahalbidetu du topaketa, Santander bankuak Gipuzkoan duen sukurtsal batean izan baitzen lapurreta.
2021/02/04 - 21:47
Ziber delituak eta delitu teknologikoak areagotu dira itxialdian eta pandemia garaian
Bankuko txartelak bikoiztea edota 'phising' praktikak ohikoak dira. Hau da, baten batek gure identitatea ordezkatzen du gure datuak lapurtzeko.
2021/01/29 - 21:51
Tolosako udal eraikin batean lapurreta egin dute
Tolosako udal eraikin batean lapurreta egin dute. Hainbat vending makina apurtu dituzte zerra erradial bat erabilita, eta besteak beste, poliziaren porrak ere ostu dituzte.
2021/01/21 - 10:37
Erandioko etxe batean egoiliarrak lo zeudela lapurtzea egotzita atxilotu dituzte
Ertzaintzak dagoeneko atxilotu ditu ustezko lapurrak, indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta-delitua egotzita.
2021/01/19 - 13:25
Hiru pertsona atxilotu dituzte Ribaforadako etxebizitza batean lapurtzea egotzita
Ustezko bi lapurrek hirugarren susmagarri batek gidatutako auto batean egin zuten alde, etxebizitzan lapurreta egin ostean. Eskalatuz lapurtzea egotzi diete.
2021/01/19 - 12:40
Gizon bat edukiontzi batean ezkutatu da, Bilboko jatetxe batean lapurreta egin ostean
Ertzainek 36 urteko gizona atxilotu dute, Abandoko jatetxe batean dirua ostu duelakoan. Indarrez egindako lapurreta delitua egotzi diote hari.
2021/01/14 - 11:35
Barakaldoko eta Getxoko hainbat trastelekutan ostutako objektuak berreskuratu dituzte
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, lapurreta horiekin zerikusia duelakoan. Etxean, metatutako zenbait objektu zituen gordeta atxilotuak. Objektu horietako batzuk balio handikoak dira.
2021/01/11 - 15:10
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, mugikorra lapurtzeko gizon bat jotzeagatik
Igandean eraso zioten, 22:00ak aldera, biktima Kontxako pasealekuko arkupeetan harrapatu ostean.
2021/01/08 - 12:38
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik
Udaltzainek ezustean harrapatu ostean, ustezko lapurrak polizia-etxera eraman dituzte.
2020/12/25 - 22:02
Ertzaintzak Arabako aztarnategietatik espoliatutako 20.000 pieza konfiskatu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateko iturrien arabera, "Araban orain arte ezagutzen den historiaurreko bilduma litikorik garrantzitsuena izan daiteke".