Lapurretak
2021/02/19 - 09:48
Etxe-lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte Loiun
Atxilotuei Nafarroako Foru Erkidegoan egindako zenbait lapurreta egozten zaizkie.
2021/02/18 - 12:42
19 urteko mutil bat inputatu dute Antsoainen, internet bidez iruzur egitea egotzita
Ustezko iruzurgilea bigarren eskuko produktuak salerosteko webgune batan aritzen zen, eta seinale bat eskatzen zuen inoiz ematen ez zuen produktu baten truke.
2021/02/14 - 19:07
Mungiako etxebizitza batean lapurtu eta jabeari eraso egin diote zenbait pertsonak
Erasotzaileek armak zeramatzaten. Etxebizitza horretatik alde egin orduko, lapurretako batek emakume bati eraso egin dio.
2021/02/08 - 10:04
Banketxe bateko lapurra eta zuzendaria batzartu dira
Ana Botinek ahalbidetu du topaketa, Santander bankuak Gipuzkoan duen sukurtsal batean izan baitzen lapurreta.
2021/02/04 - 21:47
Ziber delituak eta delitu teknologikoak areagotu dira itxialdian eta pandemia garaian
Bankuko txartelak bikoiztea edota 'phising' praktikak ohikoak dira. Hau da, baten batek gure identitatea ordezkatzen du gure datuak lapurtzeko.
2021/01/29 - 21:51
Tolosako udal eraikin batean lapurreta egin dute
Tolosako udal eraikin batean lapurreta egin dute. Hainbat vending makina apurtu dituzte zerra erradial bat erabilita, eta besteak beste, poliziaren porrak ere ostu dituzte.
2021/01/21 - 10:37
Erandioko etxe batean egoiliarrak lo zeudela lapurtzea egotzita atxilotu dituzte
Ertzaintzak dagoeneko atxilotu ditu ustezko lapurrak, indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta-delitua egotzita.
2021/01/19 - 13:25
Hiru pertsona atxilotu dituzte Ribaforadako etxebizitza batean lapurtzea egotzita
Ustezko bi lapurrek hirugarren susmagarri batek gidatutako auto batean egin zuten alde, etxebizitzan lapurreta egin ostean. Eskalatuz lapurtzea egotzi diete.
2021/01/19 - 12:40
Gizon bat edukiontzi batean ezkutatu da, Bilboko jatetxe batean lapurreta egin ostean
Ertzainek 36 urteko gizona atxilotu dute, Abandoko jatetxe batean dirua ostu duelakoan. Indarrez egindako lapurreta delitua egotzi diote hari.
2021/01/14 - 11:35
Barakaldoko eta Getxoko hainbat trastelekutan ostutako objektuak berreskuratu dituzte
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, lapurreta horiekin zerikusia duelakoan. Etxean, metatutako zenbait objektu zituen gordeta atxilotuak. Objektu horietako batzuk balio handikoak dira.
2021/01/11 - 15:10
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, mugikorra lapurtzeko gizon bat jotzeagatik
Igandean eraso zioten, 22:00ak aldera, biktima Kontxako pasealekuko arkupeetan harrapatu ostean.
2021/01/08 - 12:38
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik
Udaltzainek ezustean harrapatu ostean, ustezko lapurrak polizia-etxera eraman dituzte.
2020/12/25 - 22:02
Ertzaintzak Arabako aztarnategietatik espoliatutako 20.000 pieza konfiskatu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateko iturrien arabera, "Araban orain arte ezagutzen den historiaurreko bilduma litikorik garrantzitsuena izan daiteke".
2020/12/25 - 15:14
Ertzaintzak Euskal Herriko arkeologia aztarnategietan lapurtzen zuen taldea desegin du
20.000 pieza arkeologiko berreskuratu ditu Ertzaintzak, ondarea lapurtzen zuen talde baten aurkako operazioan. Kobazulo eta aztarnategietan lapurtzen zuten. Pertsona bat atxilotu dute.
2020/12/02 - 12:48
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hainbat autotan lapurtzeagatik
Zarandoa etorbidean zegoen auto baten barruan ezustean harrapatu zuten, eta korrika alde egin ondoren, Larrakotorre kalean geldiarazi zuten.
2020/11/02 - 15:48
Gizon bat atxilotu dute hemeretzigarrenez Bilbon emakume bati ostu eta erasotzeagatik
Biktimak Ertzaintzarenean salatu duenez, gizon batek mugikorra lapurtu dio Rodriguez Arias kaleko taberna batean, eta telefonoa berreskuratzen saiatu denean hainbat ukabilkada eman dizkio.
2020/10/30 - 12:28
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, etxebizitza batean indarrez lapurtzeagatik
20 eta 25 urteko lapurrak etxeko ataritik sartzen saiatu dira, eta leiho bat indarrez ireki dute, bihurkin bat erabiliz. Poliziak atxilotu egin ditu.
2020/10/16 - 14:43
Kamioietatik salgaiak lapurtzen zituen talde kriminal bat desegin dute
Sei pertsona atxilotu dituzte Araba, Burgos, Nafarroa, Bartzelona eta Zaragozan egindako lapurretak egotzita. Epaileak espetxera bidali du.
2020/10/15 - 13:52
Bizkaiko atsedenlekuetan kamioien salgaiak lapurtzen zituen talde bat desegin dute
CAPAGA izeneko operazio bateratuan, zortzi pertsona atxilotu eta beste pertsona bati deklarazioa hartu diote ikertu gisa, hainbat probintziatan, tartean, Bizkaia, 15 lapurreta-delitu egitea egotzita.
2020/10/13 - 16:47
Mendabiako bi bizilagun atxilotu dituzte Logroñon lau lapurretaren ustezko egile gisa
Atxilotuak Mendabiako 56 eta 53 urteko bi gizonezko dira, eta nekazaritza lanetan aritzen ziren. Ia ez zuten harremanik elkarren artean.