Lapurretak
2022/10/12 - 12:35
Gora egin du Euskadin "besarkada solidarioa" delakoaren bidezko lapurreta kopuruak
Ertzaintzak 303 salaketa erregistratu ditu horrelako lapurretengatik. Erasotzailea biktimari hurbiltzen zaio besarkatzeko eta bere gauza baliotsuak bereganatzeko, hala nola lepokoak, eskumuturrekoak eta erlojuak.
2022/10/06 - 18:40
Bi gizon Kutxabanken sukurtsal batean lapurreta egiten saiatu dira Gasteizen, suzko arma batekin
Lapurretako bat Extremadura kalean atxilotu dute. Bigarren susmagarria bilatzeko operazioa zabalik dago. Banketxea Santiago etorbidearen eta Extremadura kalearen artean dago.
2022/08/23 - 15:35
350 salaketa jarri dira Donostiako Aste Nagusian
Ziztadekin harremana duten bi salaketa formal erregistratu dira, hainbat kasu gehiago ikertu diren arren. Jaien zazpi egunetan zehar ez da sexu-eraso deliturik salatu.
2022/08/23 - 12:07
Ibilgailu bat lapurtu eta Madrilgo Metroko geltoki batean sartu du
Lapurtutako auto bat zeraman 36 urteko gidari bat Plaza Eliptikoko aldageltokiaren barruan sartu da autobusen sarbidetik, kristalezko ate batzuk zeharkatu ditu eta instalazioen barruko eskaileretan ez aurrera eta ez atzera geratu da, baina ez du inor zauritu.
2022/08/19 - 15:50
Gizon batek 30.000 euro lapurtu ditu Lekunberriko banku batean
Lapurrak sukurtsalean zegoen langile bati mehatxu egin zion pistola txiki batekin. Gizonaren bila ari dira.
2022/08/11 - 15:27
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, auto bat lapurtu eta ihes eginda arriskua sortuz gidatzeagatik
Atxilotuak, 37 urtekoa bera, giltzak jarrita zituen auto bat lapurtu du asteazken arratsaldean, eta, ertzainek aurkituta, abiadura handian zirkulatuz ihes egin du. Azkenean, Ertzaintzaren auto baten aurka egin du talka.
2022/07/16 - 20:42
Hiru gizon atxilotuta, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ustez egindako indarkeriazko lapurretagatik
Ekainaren 24ko goizaldean gertatutakoarekin lotuta daude atxiloketak. Orduan, dantzalekuko kanpoaldean, hainbat gazteri eraso zieten, telefono mugikorrak eta beste gauza batzuk lapurtzeko asmoz.
2022/07/06 - 12:54
Lapurreta edota iruzurrezko karguak online salatu ahalko dira Euskadin hilabete honetatik aurrera
Salaketa elektronikoa euskadi.eus webgunean egin ahalko da sinadura digitalaren bidez. Hori bai, lapurra ezezaguna den kasuetan eta indarkeriarik gabeko delituetan bakarrik egongo da eskuragarri. Halaber, trafiko isunak lekuan bertan ordaintzeko sistema ere jarriko du martxan Ertzaintzak.
2022/06/09 - 16:10
Espetxean sartu dituzte Bilbon 90 urteko gizon bati eraso eta lapurreta egiteagatik atxilotutako bi gizonak
20 eta 30 urteko gizonezkoak dira espetxeratutakoak. Asteazkeneko 09:30 aldera, atzetik segi eta eraso egin zioten Bilboko Indautxu auzoko banketxe batetik irteten ari zen agureari.
2022/05/14 - 13:27
Bost adingabe eta gazte bat atxilotu dituzte Bilbon, zenbait lepoko tiraka lapurtzeagatik
Ertzaintzak 17 urteko bost adingabe eta 18 urteko gazte bat atxilotu ditu, aste honetan Bizkaiko hiriburuan izandako zenbait lapurreta bortitzetan nahasita egoteagatik.
2022/05/03 - 10:58
Gizon bat atxilotu dute Donostian hiru ibilgailutan lapurreta egiteko kristalak apurtzeagatik
44 urteko gizonezkoari Amara auzoko denda batean sartu eta osten saiatzea ere leporatu diote.
2022/04/12 - 15:27
Nola saihestu ditzaket lapurretak nire etxebizitzan Aste Santuan?
Aste Santuaren bueltan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek hainbat gomendio eman dituzte etxebizitzetan lapurretak saihesteko. Arreta jarri dute prebentzioan, neurririk garrantzitsuena baita.
2022/03/29 - 23:16
Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du bizikleten lapurretak eragozteko
Bizikleten lapurretak eragozteko eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du. Sortzaileak berak kontatu digu nola funtzionatzen duen.
2022/03/22 - 13:46
Bi gazte espetxeratu dituzte Barakaldoko borroka batekin eta Getxoko lapurreta batekin lotuta
Hilketa saiakera eta baimenik gabe armak edukitzea egotzi diete biei.
2022/03/21 - 10:30
2021ean EAEn egindako lau delitutik hiru ondarearen aurkakoak izan ziren
Azken bi urteetan delinkuentzia-tasak gora egin duen arren, oraindik ere 2019ko datuetatik behera dago.
2022/02/23 - 15:43
41 atxiloketa asteburuan Donostian, lapurreta eta bestelakoengatik
Donostian lapurretak areagotu egin dira azken asteetan. Joan den asteburuan, ostegunetik igandera, 41 lagun atxilotu zituzten. Iaz astean 13 atxiloketa izan ziren batez beste.
2022/02/18 - 20:07
Hamahiru pertsona atxilotu dituzte gau bakarrean Donostian, lapurreta desberdinengatik
Zenbait pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan dendetan lapurtzeagatik, telefono mugikorrak osteagatik eta etxebizitza batean indarrezko lapurreta egiteagatik.
2022/02/09 - 10:57
Bost delituetatik bat internet bidez egiten da
Delituak % 10 igo dira EAEn 2020ko datuekin alderatuta, baina pandemia aurreko zifretatik urrun. Bestalde, 2021ean Euskal Autonomia Erkidegoan burututako 10 hilketak argitu ditu Ertzaintzak.
2022/01/10 - 17:03
Gizon bat atxilotu dute Barakaldoko denda batean lapurtzen harrapatu zuen dendariari sexu abusuak egiteagatik
Lapurretak egiteagatik aurrekariak dituen 20 urteko Sestaoko bizilagun bat da atxilotua. Ertzain-etxera eraman zuten atxilotu eta gutxira, eta gaur epailearen aurrean deklaratu du.
2021/11/15 - 11:23
Pertsona batek Bilboko sukurtsal batean lapurreta egin du langileei aizto batekin mehatxu eginda
Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurretaren ustezko egilea atxilotzeko. Lapurreta 08:55 aldera gertatu da Bilboko Alde Zaharreko Posta kaleko Banco Santanderreko sukurtsalean.