Hiru gizon atxilotuta, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ustez egindako indarkeriazko lapurretagatik
Ertzaintzak 19, 20 eta 23 urteko hiru gizon atxilotu ditu aste honetan, Erandion eta Sestaon, Erandioko diskoteka bateko kanpoaldean ekainaren 24an gertatutakoarekin zerikusia dutelakoan; orduan, hainbat gaztek erasoa jasan zuten, beste persona batzuek, tartean ustez orain atxilotu dituzten gazteek, telefono mugikorrak eta beste hainbat gauza lapurtu nahi zietelako.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ekainaren 24ko goizaldean Ertzaintzako hainbat patruila Erandioko diskoteka batera joan ziren, kanpoaldean borroka jendetsua baitzegoen.
Bertaratuta, agenteek hainbat lagun identifikatu zituzten, eta beste zenbait artatu ere. Gerora, ikerketa abiatu zuten; izan ere, lau lagunek indarkeriazko lapurreta zuten pairatuta, eta, gainera, osasun-zentro batera joan behar izan zuten, izandako lesioak tarteko.
Erandioko komisariako ikerketa-taldeak egindako ikerketak amaituta, eta Sestaoko Hiritar Babeseko agenteekin elkarlanean, aste honetan hiru lagun atxilotu dituzte, ustez indarkeriazko lapurreta delitua egiteagatik. Gainera, beste lau lagun ikertzen ari dira.
19, 20 eta 23 urteko atxilotuak polizia-bulegoetara eraman dituzte, eginbideak gauzatzeko; horiek amaituta, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku geratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda