Lapurretak
2023/04/19 - 14:08
Bost pertsona atxilotu dituzte Getxoko loteria-administrazio batetik 50.000 euro indarrez eramatea egotzita
Erasotzaileak abenduaren 22ko goizaldean sartu ziren Getxoko loteria-administrazio batean, kutxa gotorra ireki zuten eta, eskudiruaz gain, 250.000 euro eraman zituzten dezimotan.
2023/04/12 - 15:02
Gaizkileen talde bat desegin dute Nafarroako hiru banketxetan lapurreta egitea egotzita
Taldeko bi kide Somon (Kantabria) atzeman zituzten, banketxe batean osten saiatzen ari ziren unean. Arbizun, 2021ean, eta Lakuntzan eta Lekunberrin, 2022an, egindako lapurretak leporatu dizkiete.
2023/04/04 - 22:05
Aholkuak Aste Santuan etxeetako lapurretak saihesteko
Hona hemen Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek Aste Santuko oporrei begira etxeetako lapurretak ekiditzeko publikatutako hainbat aholku.
2023/03/26 - 12:33
Bi atxilotu Bilbon, etxebizitza batean indarrez sartzen saiatzen ari zirela Ertzaintzak harrapatu ostean
Zabala Bilboko auzoan gertatu da. Haiekin zihoazen beste bi lagun ere identifikatu dituzte, ikertu gisa.
2023/03/24 - 16:01
Bi zauritu Mutrikun, baserri batean indarkeriaz egindako lapurreta batean
Azken asteetan herrian izandako lapurretak eta erasoak salatzeko Udalak manifestazioa deitu duen egun berean gertatu da lapurreta. Manifestazioa 18:30etatik aurrera egingo da "Delikuentziarik ez dugu nahi" lelopean.
2023/03/24 - 13:17
Indarkeriazko lapurreta Mutrikuko baserri batean, delinkuentziaren aurkako manifestazio baten atarian
Ertzaintza goizaldean jazotako gertakaria ikertzen ari da. Antza, bi pertsona zauritu dituzte labanaz. Gaur arratsaldean, hain zuzen ere, Mutrikuko herritarrak kalera aterako dira azken hilabeteetan herrian areagotzen ari den delinkuentziaren aurkako protestan.
2023/02/10 - 15:31
Epaiketa azkarrak: Noiz egin ahal dira eta noiz ez?
Epaiketa azkarrak egin ahal izateko baldintzak honako hauek dira: egin den delituak bost urtetik gorako zigorrik ez izatea eta tartean zauriturik edo hildakorik ez egotea.
2023/02/07 - 21:54
Autoarekin talka eginez, lapurreta saiakera ikusgarria Orkoienen
Bizilagunek grabatu dute dena. Talka- lapurreta saiakera izan da goizaldean, estanko baten kontra. Autoarekin behin eta berriz erakusleihoa apurtzen saiatu arren, ezin izan dute ezer lapurtu.
2023/01/26 - 13:33
30.000 euro eman beharko dizkio Eroskik Cifuentesi, ustez kremak lapurtzen azaltzen zen bideoa zabaltzeagatik
Irudi horiek zabaldu zirenean, dimisioa eman zuen garai hartan Madrilgo Erkidegoko presidente zenak, besteak beste, Juan Carlos Erregea Unibertsitatean egindako masterrarekin lotuta piztutako polemikak bultzatuta. Eroskik dagoeneko iragarri du helegitea aurkeztuko duela epaiaren aurka.
2023/01/14 - 19:41
Espetxeratu egin dute Gasteizen arma zuriz hainbat lapurreta egiteagatik atxilotutako gaztea
Zortzi delitu egozten zaizkio farmazietan lapurtzeagatik, beste bi gasolindegietan lapurtzeagatik, beste bat estanko batean lapurtzeagatik eta beste bat supermerkatu batean, baita zerbitzugune batean ebasteagatik.
2023/01/05 - 13:18
23 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean lapurreta egiteagatik
Segurtasun Sailaren arabera, gezurrezko pistola bat erabili zuen saltzailea beldurtzeko eta bildutako dirua (400 euro baino gehiago) lapurtzeko.
2022/12/24 - 18:31
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gorlizen eta Zigoitian, etxeetan lapurretak egiteagatik
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu guztira bi herrietan izandako lapurretetan, 21 eta 25 urte artekoak.
2022/12/09 - 17:52
Lapurreta egin dute Getxoko banku sukurtsal batean
Ostiraleko 14:50 aldera jazo da, Caixabankeko bulego batean, Algortan, Sarrikobaso kalean. Oraingoz, ez dago atxiloturik.
2022/10/31 - 21:37
Epaiaren zain geratu da Pilar Arbuloren hilketaren auzia
Emakumea 2019an hil zuten igogailu batean, lapurtzeko asmoarekin, jipoia eman eta gero. Fiskaltzak frogatutzat eman du otsoen moduan eraso ziotela Pilarri, eta 30 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu ustezko bi hiltzaileentzat. Defentsak aldiz, absoluzioa eskatu du, eurak izan ez zirelakoan.
2022/10/31 - 20:49
Kartzelatu egin dute Erandion lapurreta eta arma zuriz eraso bat egin zituen 19 urteko gizon bat
Asteburu honetan Ertzaintzak atxilotu zuen 19 urteko gaztea Bizkaiko espetxean kartzelatu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, gazteak pertsona bat zauritu zuen arma zuriarekin.
2022/10/26 - 18:23
Bilboko banketxe batean pistolaz lapurreta egin duten bi gizon atxilotu dituzte Abusun
14:15 aldera sartu dira sukurtsalean asteazkenean. Ihes egiten saiatzen ari zirela atxilotu ditu Ertzaintzak.
2022/10/25 - 00:14
Gasteizko lapurreta batean emakume bat indarkeriaz hiltzeagatik akusatutakoek parte hartzea ukatu dute
Fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatu du bi akusatuentzat Pilar Arbulori lapurtzeagatik eta jotzeagatik. 75 urteko emakumea hil egin zen jasotako kolpeen ondorioz.
2022/10/24 - 23:31
Jipoia jaso eta kolpeen ondorioz hil zen Pilar Arbuloren heriotza argitzeko epaiketa hasi da Gasteizen
Akusatuen aulkian, bi gizon; biek aurrekariak dituzte lapurretengatik. Fiskalak 30 urteko espetxea eskatu du akusatu bakoitzarentzat, hilketa eta indarkeriazko lapurretagatik. Akusatu batek dio ez duela hilketarekin zerikusirik eta besteak ez zuela berak hil.
2022/10/22 - 20:35
Ukrainarentzat laguntza eskatzeko aitzakiarekin egiten ari diren lapurreten berri eman dute
Guardia Zibilak ohartarazi duenez, bikote bat ebasketak egiten ari da Nafarroan, gerrari buruzko inkestak egiteko eta dohaintzak eskatzeko aitzakiarekin.
2022/10/15 - 13:21
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, lapurtu nahi zien gazte bati jipoia emateagatik
Ertzaintzak zabalik mantendu du ikerketa, gertakarian parte hartu ahal izan zuten gainerako pertsonak identifikatzeko zain.