Lapurretak
2023/08/25 - 23:39
Olio lapurretak ugaritzen ari dira
Aurreko bi kanpainetan baino %109 garestiago dago oliba olioa eta lapurren helburuetako bat bihurtu da. Malagako Terraverne ekoiztetxetik 8 eta 32 euro arteko prezioa daukaten 7.000 litro ostu dituzte.
2023/08/20 - 13:21
20 atxilotu, batez ere ebasketa eta lapurretengatik, Aste Nagusiko lehen gauean
Larunbat gauean eta igande goizaldera arte, "jende asko" bildu da jai-esparruan. Horren ondorioz, lapurreta eta ebasketa ugari izan dira.
2023/08/17 - 14:04
Barakaldoko sei pertsona atxilotu dituzte Errioxako enpresetan lapurtzea egotzita
Barakaldon bizi den familia bateko bi gizon eta lau emakume dira. Delitu historia zabala dute, eta adituak omen dira enpresetan materiala lapurtzen eta ebasten.
2023/08/14 - 19:10
Hiru gizon atxilotu dituzte Muskizko etxe huts batean lapurtzeagatik
21, 22 eta 25 urteko atxilotuak Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dituzte polizia eginbideak amaitu ondoren.
2023/08/06 - 19:32
Gizon bat atxilotu dute Iruñean gazte bati kristalezko botila hautsi batekin lepoan mozketa bat egin ostean
Erasotzaileaz gain, erasotutako gaztea ere atxilotu du Iruñeko Udaltzaingoak, lapurreta egitea egotzita. 16 jostura-puntu behar izan ditu lepoan.
2023/08/03 - 14:29
Aurrekari ugari dituzten bi gizon atxilotu dituzte Lantziegon 98 etxetresna zeramatzan kamioia lapurtzeagatik
Etxetresnaz betetako kamioia, erremintak eta 3.500 kilo kobre (guztira, 52.000 euroko balioa) ostea egotzi zaie. Aurrez beste 23 aldiz hartu dituzte atxilo hainbat delitu leporatuta, eta kasu guztietan karguekin baina aske geratu dira.
2023/07/29 - 19:07
Gazte bat atxilotu dute Donostian, bi etxetan lapurreta egiten saiatzeagatik, bizilagunak barruan egonda
Bi etxebizitzatan sartzen saiatu da gaztea, baina ez du lortu, jabeak barruan zeudelako. Ertzaintzako patruila batek gaztea geldiarazi du inguruan, eta atxilotu egin du.
2023/07/26 - 20:33
Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzeagatik
38 urteko gizon bat eta 44 urteko emakume bat atxilotu dituzte. Lapurretan parte hartu zuen hirugarren pertsona baten bila ari da Ertzaintza. Identifikatu egin dute dagoeneko. Gertakariak asteartean jazo ziren, 20:15ean, Alde Zaharreko etxebizitza batean.
2023/07/12 - 16:33
Lapurretak nabarmen igo dira sanferminetan, telefono mugikorrenak batez ere
Nafarroako Gobernuaren arabera, astelehenera arte jarrita zeuden 1.200 salaketen artean 988 lapurretengatik izan dira. Arazo honi aurre egiteko, poltsikodun gerrikoa salgai dago.
2023/06/22 - 13:31
Iritsi da uda, garai eraginkorrena etxeetan sartzen diren lapurrentzat
Opor garaia iristen den bakoitzean bezala, Ertzaintzak gomendio sorta bat argitaratu du, kanpoan gauden bitartean, lapurrak gure etxeetara sartzea saihestu dezagun.
2023/06/22 - 13:28
Ertzaintzak udako jaietan arreta areagotzeko eskatu die herritarrei lapurretak ekiditeko
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, delitugileek, oro har, jende asko dagoen lekuetan jarduten dute, eta poltsak, diru-zorroak edo telefono mugikorrak lapurtzen dituzte, batik bat. Horregatik, hainbat gomendio eman dituzte lapurretak saihesteko.
2023/06/22 - 13:09
Uda da lapurrak etxeetan gehien sartzen diren garaia
2023ko lehen lauhilekoan 800 lapurreta inguru zenbatu dituzte EAEko poliziek, iaz garai berean baino gutxiago. Hala ere, adi egotea gomendatzen dute, uda baita lapurreta gehien izaten den unea.
2023/06/22 - 12:45
Lapurrak etxera sartzea saihesteko 6 gomendio
Musikezko Ertzain-Etxeko unitate buruak, Pablo Abad Gutierrezek, lapurrak gure etxera sartzeko aukerak murrizteko gomendioak eman ditu, besteak beste, atea giltzaz ixtea eta sarraila seguruak jartzea.
2023/06/22 - 12:45
Lapurreten aurrean, zeintzuk dira merkatuko sarraila seguruenak eta ahulenak?
Errenteriako Otaño burdindegian merkatuan dauden sarraila ezberdinak ezagutu ditugu. UCES sarrailagileen elkarteko kideak dira eta ongi dakite zeintzuk diren seguruenak eta zeintzuk zabaltzen errazenak.
2023/06/10 - 12:13
Bilboko kutxazain automatiko batean izandako bonbona-leherketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
La Peña auzoko banketxe baten kutxazain automatiko batean, bertan lapurreta egiteko helburuz, kanpin-bonbona batekin eztanda bat eragin zuen gizonezkoaren bila dabiltza.
2023/05/30 - 13:15
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Castro Urdialesen indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik
Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur, asteartea, Bizkaian, Oriñon-Castro Urdialeseko (Kantabria) etxebizitza batean indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik. Gaizkileek 82 eta 87 urteko anai-arrebak erasotu dituzte. Gizonari ebakuntza egin diote buruan jasotako kolpeengatik.
2023/05/11 - 18:42
19 urte eta erdiko kartzela zigorra Santurtzin gizon bat kolpeka eta labankadaz hiltzeagatik, horri lapurtzeko
Azken epaiak bi akusatuak kondenatzen ditu hilketa delituagatik eta indarkeriaz egindako lapurretan tresna arriskutsuak erabiltzeagatik.
2023/05/06 - 14:11
61 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakumezko adineko bati indarrez lapurreta eta iruzurra egiteagatik
Indautxuko hainbat dendetan ordaintzeko biktimaren kreditu txartela erabilia izan zela jakin ahal izan zuen Ertzaintzak. Emakumezko adinekoei "oso lapurreta biolentoak" egiteagatik aurrekari penal ugari ditu atxilotuak.
2023/04/29 - 20:28
Hainbat milioi euro lapurtu dituzte armaz Parisko bitxi-denda batean
Hiru gizonek lapurreta egin dute Bulgari bitxi-dendan, Frantziako hiriburuko Vendome plazan.
2023/04/27 - 16:19
Bi gazte atxilotu dituzte Amurrion, polizia-txakur batek lapurreta bateko dirua aurkitu ostean
Dirua komun bateko armairu baten barruan zegoen ezkutatuta. Gaizkileek milaka euro lapurtu zituzten auto batetik.