Larrabetzu
2025/02/28 - 14:46
''Beldurrezko pelikula bat bezalakoa izan zen, baina zoritxarrez ez zen pelikula bat izan''
36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-ak jota, eta horietako 3.000k zainketa intentsiboetako unitateetan bukatu zuten. Aitor eta Iker izan ziren hiltzetik gertu egon zirenetako bi. Rufinak, Txaroren amaginarrebak, ez zuen zorte bera izan.
2024/12/09 - 21:46
Kamioilari bat hil da N-637 errepidean, Larrabetzun, errepidetik aterata
Istripua 17:40 aldera gertatu da. Kamioia errepidetik atera da eta gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
2024/10/09 - 19:10
Haizearen norabide aldaketak zaparrada handiak utzi ditu Bizkaian
Arratsaldeko lehen orduan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin du Bizkaian eta zaparrada handiak izan dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsi dira.
2024/06/17 - 11:28
Bloñ, errealismo magiko sonikoa
Baxenabartar seikoteak Hori Bai Larrabetzuko gaztetxea sorgindu du bart, "Bañolet" websail-filmeko musika oinarri duen kontzertu liluragarrian. Hamar egunean egindako sei kontzertuko errenkadan azkena izan da Larrabetzukoa.
2023/07/31 - 17:47
Bilboko Burdin hesiaren gunerik garrantzitsuenean arkeologia indusketa lanak hasi dituzte gaur
Larrabetzuko Gaztelumendin hasi dituzte indusketak. 1937an Frankistek Bilbo bereganatzeko apurtu zuten lehen zatian, hain zuzen. Edestiaurre Arkeologia Elkarteak bost urte daramatza Burdin Hesia aztertzen.
2023/06/08 - 21:32
Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, munduko 100 onenen artean
Larrabetzuko jatetxea "The World 's 50 Best Restaurants"ek egindako zerrendan agertzen da 2014tik, eta aurten 81. postuan gelditu da. Iazko edizioan 55.ean kokatu zen.
2022/05/23 - 13:22
Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean
Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
2021/12/04 - 22:22
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak baditu jada zortzi finalistak
Larrabetzun jokatutako saioan Nerea Ibarzabal nagusitu da, eta berak ez ezik, Jone Uriak ere eskuratu du finalerako txartela.
2021/10/24 - 22:50
Kalamuaren erabilera terapeutikoa arautzeko eztabaida berpiztu da, estatu mailan
Kalamuaren erabilera medikoa arautzeko eztabaidari ekin diote beste behin Diputatuen Kongresuan, EAJren ekimenez. Munduko herrialde askok legalizatuta dute erabilera terapeutikoa, ez ordea hemen. Gaitz larriak dituzten gaixo askok oso baliagarria dela diote. Larrabetzun hiru kasu ezagutu ditugu.
2020/12/15 - 08:38
Eneko Atxa sukaldariak beste Michelin izar bat lortu du
Guztira, bost Michelin izar ditu sukaldari bizkaitarrak. Halaber, hiru Michelin izar dituzten euskal jatetxe guztiek mailari eutsi diote: Martin Berasategui, Akelarre, Azurmendi eta Arzak.
2020/11/26 - 12:00
Zaldi bat eta asto bat hil dira Larrabetzuko txabola batean izandako sutean
Sutea Eleizalde auzoko txabola batean piztu da goizeko 08:30ean. Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute, baina bi animaliak hil dira (@igaztelubilbao-ren irudiak).
2019/10/12 - 21:57
Hil egin da Larrabetzun auto-istripuz larri zauritutako motor gidaria
Istripua 11:00etan izan da. Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua, baina bertan hil da.
2019/10/12 - 16:00
51 urteko motor gidari bat larri zauritu da Larrabetzun, trafiko istripuan
11:00ak inguruan izan da istripua, eta, ondorioz, BI-3102 errepidea itxita egon da ia ordu eta erdiz. Zauritutako gizona helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera.
2019/10/03 - 18:12
Hilda topatu dute igandean Gorbeia mendian desagertu zen mendizalea
Hildakoa Jose Miguel Etxeandia da, 59 urtekoa eta Larrabetzuko bizilaguna. Itxina aldean aurkitu dute gorpua.
2019/05/13 - 22:11
Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakolina, munduko ardo zuririk onena
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako produktua 46 herrialdeko 9.150 ardo artean aukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin dute ardo-dastatzea Ainglen (Suitza).
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/01/29 - 16:20
Eneko Atxa, Urteko Sukaldaria ekoizle artisauekin egiten duen lanagatik
Bizkaitar sukaldariak Madrid Fusión jaialdian jaso du saria, eta The Best Farmers ekoizle artisau onenak goi sukaldaritzarekin lotzeko sarea aurkeztu du.
2018/12/04 - 17:19
Martin Berasategui da munduko bigarren jatetxe onena, Tripadvisorren arabera
Bestalde, Travellers' Choice sariek hemeretzigarren tokian sailkatu dute Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea.
2018/10/09 - 10:38
Pertsona bat zauritu da Txorierriko igarobidean sei autok izandako istripuan
Ezbeharra Larrabetzu parean izan da, Getxoko noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, eta AP-8ra ere heldu dira.
2018/08/17 - 22:39
Larrabetzuko jaietan izandako eraso sexista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
02:00ak aldera, aurpegia maskara batekin estalita eta beroki bat jantzita zeraman gizonezko bat bi neska taldeengana hurbildu da, oso jarrera oldarkorrarekin.