Larrialdi Klimatikoa
2024/02/01 - 08:05
Urtarrila, azken hamarkadan baino ia 3 gradu beroagoa
Batez besteko tenperaturak ohi baino altuagoak izan dira 2024ko lehen hilabeteko egun gehienetan. Kasu gehienetan, 5 eta 10 gradu artean igo dira neurketak.
2024/01/30 - 11:20
Bero-marka berria baieztatu dute Europan: 48,8 gradu Siziliako uhartean, 2021eko abuztuaren 11n
Marka hori Munduko Meteorologia Erakundeak osatutako zientzialari espezializatuen talde berezi batek berretsi du. Aurreko langa 1977ko uztailaren 10ean ezarri zen, Greziako Atenas eta Elefsina hirietan (48 gradu).
2024/01/29 - 14:18
Trantsizio energetikoaren legeak azken-aurreko izapidea gainditu du, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren babesarekin
Proiektuak Ingurumen Batzordearen oniritzia jaso du, Elkarrekin Podemos-IUren eta PPren aurkako botoarekin. Legea behin betiko onartuko da Legebiltzarraren hurrengo osoko bilkuran.
2024/01/28 - 12:22
Klima-ekintzaileek zopa bota dute 'Gioconda' margolanaren kristalezko babesaren aurka Louvre museoan
"Zer da garrantzitsuagoa: artea ala elikadura osasuntsu eta jasangarrirako eskubidea? Gure nekazaritza sistema gaixorik dago", esan dute oihu artean ekintzaileek, museoko segurtasun-langileek bionboak erabiliz estali aurretik.
2024/01/27 - 15:06
Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''
Horrela mintzatu da PSE-EEko idazkari nagusia, klima-larrialdiari buruz EAEko sozialistek larunbat honetan Donostian egindako solasaldian.
2024/01/25 - 10:50
Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa
Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.
2024/01/24 - 10:08
2025erako berriztagarriek ikatzari aurrea hartuko diote argindar iturri nagusi moduan, IEAren arabera
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA, ingelesez) txosten baten arabera, 2026rako ekoitziko den argindarraren ia erdia energia garbien eta energia nuklearrari esker erdietsiko da. Energia nuklearrak, gainera, bere ekoizpen marka lortuko du 2025ean.
2024/01/19 - 14:58
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Energetikoaren Legearen inguruan
Adostutakoaren arabera, 2030erako energia berriztagarriak bultzatzeko helburuak zehaztu dituzte, energia berriztagarrien instalazioei kanon bat ordainaraziko zaie, eta Jaurkaritzak erregai fosilen desinbertsiorako plan bat gauzatu beharko du.
2024/01/19 - 14:07
Eroso sentitzen dira akordioa lortu duten hiru taldeak Trantsizio Energetikoaren Legearen testuarekin
Zuzenketak eginda, lege on bat adostu dutela eta lan giro onean aritu direla azpimarratu dute Unai Grajales (EAJ), Mikel Otero (EH Bildu) eta Alberto Alonso (PSE-EE) legebiltzarkideek.
2024/01/09 - 14:44
Planetak berotzen jarraitzen du: 2023 inoiz izan den urterik epelena izan da
Klima aldaketa aztertzen duen Coppernicus txostenaren arabera, 2023. urteak albiste txarrak ekarri ditu. Egunen erdia industriaurreko mailan (1850-1900) baino 1,5 gradu gehiago izan ditugu. "Seguruenik 100.000 urtean izan diren tenperaturarik altuenak izan dira", adierazi dute.
2024/01/08 - 17:30
Fiskaltzak ikerketa abiatuko du Galiziako kostaldean barreiatu diren plastikozko bolak direla eta
Alderdi Popularrak gidatzen duen Galiziako Xuntak itsas kutsaduragatik alerta maila igotzeari uko egin diola jakin ondotik iritsi da Fiskaltzaren erabakia. Plastikozko pinporten isuria Asturiasko kostaldera iritsi da dagoeneko.
2023/12/18 - 13:16
Tapiak "guztiz egingarritzat" jo du klima aldaketaren legea otsailerako onartzea
Urteroko aurrekontuaren % 2,5 klima gaietara bideratzeko EH Bilduk egindako proposamenaz mintzo, aurreratu du zuzenketa aztertuko dutela, baina ez zaiola arazo bat iruditzen "zenbaki bat jartzea".
2023/12/13 - 14:42
COP28ko akordioaren giltzarriak: "trantsizioa", karbono neutraltasuna jomugan
Dubain egindako klimaren goi bileran adostutako neurri garrantzitsuenak laburbildu ditugu.
2023/12/13 - 11:00
2050erako erregai fosilak uzteko "trantsizioa" onartu dute COP28an
Presidentetzak proposatutako azken zirriborroa onartu dute herrialdeek. Adostutakoa lehen proposamena baino harago doa (erregaiok "murriztea" planteatzen zuen), baina ez du erregai fosilei azkena ematea proposatzen. Dena den, inoizko konpromisorik handiena erdietsi dutela nabarmendu dute.
2023/12/13 - 10:11
Dubaiko Klimaren Goi Bilerak erregai fosilak atzean uzteko trantsizio bati ekitea erabaki du
Akordioak dei egiten die estatuei erregai fosiletatik urruntzeko trantsizio bati ekiteko, "modu ordenatu eta ekitatiboan, hamarkada kritiko honetan ekintza azkartuz, 2050ean zero emisio garbiko helburua lortzeko".
2023/12/12 - 14:12
Arantxa Tapiak ''etsigarritzat'' jo du COP28ren azken zirriborroa
"Gure konpromisoa deskarbonizazioarekin eta erregai fosilak baztertzearekin sendoa da", adierazi du Arantxa Tapia sailburuak. "Horretarako epe batzuk behar ditugu", gaineratu du.
2023/12/11 - 20:52
COP28k erregai fosilak murriztea planteatu du orain, pixkanaka erabiltzeari utzi beharrean
Dubaiko Klima Goi-bilerako presidentetzak aldeei aurkeztu dien azken zirriborroan jasotzen da. EBren hitzetan, proposatutako testua "guztiz onartezina" eta etsigarria da. Era berean, ekologistek anbizio klimatikoa "nabarmen murriztea" kritikatu dute.
2023/12/11 - 09:45
NBEk blokeoak alde batera uzteko eskatu du, COP28an akordioa lortze aldera
Klimaren goi bilerak bere azken bi egunak ditu, eta erregai fosilak murrizteko negoziazioak izango dira nagusi, hori baita gai arantzatsuena.
2023/12/06 - 09:43
2023a inoizko beroena izango da, Copernicusen arabera
Europar Batasunaren Lurraren Behaketarako programak zehaztu duenez, aurtengo batez besteko tenperatura industrializazioaren aurreko garaian baino 1,46 gradu altuagoa izan da. Udazken borealak (irailetik azarora doana) eta azaroak berak ere marka guztiak hautsi dituzte.
2023/12/04 - 21:20
Al Jaberrek dio zientzian sinesten duela eta horrek gidatzen duela bere estrategia COP28ren gidaritzan
Hala esan du azaroaren 21ean grabatutako bideo batek sortutako eztabaidaren ostean. Bideo horretan, erregai fosilak uzteak berotze globala 1,5 gradura mugatzeko helburua lortzera eramango duen zientziarik ez dagoela adierazi zuen.