Planetak berotzen jarraitzen du: 2023 inoiz izan den urterik epelena izan da
Europar Batasuneko Coppernicus programak munduko klimak 2023. urtean izan duen portaerari buruzko txostena argitaratu du. Horren arabera, atzean utzi berri dugun urtea, inoizko beroena izan da, eta 1850-1900 aldiarekin alderatuta, 1,5 gradu epelagoa mundu mailan. 2016. urteak zuen marka gainditu du.
Zehazki, 2023an, munduko batez besteko tenperatura 14,98 gradukoa izan zen. 1991-2020ko batez bestekoa baino 0,60 º beroagoa da, eta industriaurreko maila (1850-1900) baino 1,48 º epelagoa.
Txostenaren arabera, 2023ko egunen erdia baino gehiago, 1850-1900eko maila baino 1,5 gradu beroagoak izan ziren. Gainera, azaroko bi egun, lehen aldiz, 2 gradu beroagoak izan ziren.
Ikerketaren arabera, ekainetik aurrera erregistratu ziren tenperaturak izan dira 2023 inoiz erregistratu den urterik beroena izatera eraman dutenak. Uztaila eta abuztua izan ziren hilabeterik beroenak, eta iraila 1991-2020ko batez bestekotik gorako desbiderapena izan zuen hilabetea. Azkenik, abendua mundu osoko abendurik beroena izan zen, 13,51 graduko batez besteko tenperaturarekin.
Europari erreparatzen badiogu, adierazleak daudenetik bigarren urterik beroena izan zen 2023a, 1991-2020ko batez bestekoa baino 1,02 altuagoa hain zuzen ere. Hamaika hilabetez, Europako tenperaturak batez bestekoaren gainetik egon ziren, eta iraila inoiz izandako beroena izan da.
Ozeanoen tenperatura
Coppernicusen txostena ozeanoen gainazaleko tenperaturaren bilakaeran ere jarri du arreta. Ezohiko tenperaturak izan ziren, eta apirila eta abendua bitartean "errekor mailara iritsiz".
Gainera, 2023 urte txarra izan zen Antartikako itsas izotzaren hedadurarako ere, aurrekaririk gabeko minimoak izan baitzituen.
Azkenik, Coppernucus-ek ohartarazten du karbono dioxidoaren eta metanoaren kontzentrazio atmosferikoek gora egiten jarraitu zutela, eta errekorrera iritsi zirela 2023an. Txostenaren arabera, iaz muturreko fenomeno ugari erregistratu ziren planeta osoan, hala nola bero-boladak, uholdeak, lehorteak eta baso-suteak. Izan ere, 2023rako aurreikusitako baso-suteen ondoriozko munduko karbono-emisioak % 30 igo ziren, batez ere Kanadako baso-suteengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.