2025erako berriztagarriek ikatzari aurrea hartuko diote argindar iturri nagusi moduan, IEAren arabera
Datorren urtearen hastapenetan energia berriztagarriak izango dira argindarra sortzeko iturri nagusi, ikatzari berari aurrea hartuta, gainera, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA, ingelesez) txosten batek aurreikusi duenez.
Argindar merkatuaren inguruan azterketa egiten du urtero Agentziak. Aurtengo txostenak 2026an jarri du begirada. Urte horretarako, energia berriztagarrien bidez lortutako argindarra % 37ra igoko da (2023an % 30 izan zen), batez ere eguzki energiaren kostuak behera egingo dutelako.
Ifrentzuan, ikatzaren erabilerak behera egingo du, urtero % 1,7 batez beste, Txinak iragarritako jatsiera tarteko bereziki. Horregatik, berotegi efektuko gasak "egiturazko gainbeheran" daudela ondorioztatu du erakundeak.
Argindarra sortzeko energia fosilen erabilera % 54ra jaitsiko da 2026an (% 61eko izan zen 2023an), eta hortaz, lehen aldiz, % 60ko langatik behera kokatuko da.
"Energia sortzeak beste ezein sektorek baino isuri gehiago eragiten ditu, beraz, itxaropentsua da ikustea energia berriztagarriak gora egiten ari direla eta energia nuklearra modu iraunkorrean zabaltzen ari dela", adierazi du Fatih Birol Agentziako zuzendari exekutiboak.
Ekoizpen nuklearra, markak hausten
Ekoizpen nuklearrak gora egiten jarraituko duela iragarri du Energiaren Nazioarteko Agentziak, 2025ean errekorra ezartzeraino. Aurreikuspenen arabera, orduko 3.000 terawatt ekoizteko gai izango da, Txinan, Indian, Hego Korean eta Europan martxan jarriko diren erreaktoreei esker. Japoniak ere amatatuta zituen hainbat zentral piztuko ditu.
Hori horrela, 2026rako ekoitziko den argindarraren ia erdia energia garbien eta energia nuklearrari esker erdietsiko da (iaz % 40koa izan zen).
Argindar eskariak, halaber, gora egingo du, auto elektrikoen salmentak eta bero ponpen instalazioak nabarmen haziko baitira. Iaz % 2,2 hazi zen argindar eskaera mundu mailan, baina IEAren arabera, urteko igoera % 3,4koa izango da 2026ra arte.
Ildo beretik, datu-zentroek, adimen artifizialak eta kriptotxanponen sektoreak kontsumitzen duten argindar kopuru handiaren ondorioz, kontsumoa orduko 460 terawatt (TWh) izatetik 1.100 TWh-koa izatera igaroko da 2026an, halako bi pasatxo.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.