Latinoamerika
2022/05/31 - 00:36
Petro ezkerreko hautagaia eta Hernandez populista lehiatuko dira Kolonbiako hauteskundeetako bigarren itzulian
Gustavo Petrok botoen % 40 eskuratu du eta Hernandezek, berriz, % 28. Ondorioz, Federico Gutierrez eskuineko hautagaia lehiatik kanpo gelditu da.
2022/05/30 - 19:59
Zahi Hawass arkeologia zentroak Bilbon ireki du Europarako eta Latinoamerikarako egoitza
Zahi Hawass munduko arkeologo prestigiotsuenetakoa da. Bilbon ireki duten nazioarteko egoitzan hainbat ekimen antolatuko dituzte.
2022/05/30 - 13:27
Rodolfo Hernandez, enpresari aberatsa eta Kolonbiako "Donald Trump" bezala ezaguna den presidentegaia
Hautagai populistak 77 urte ditu, eta Kolonbiako hurrengo presidentea izan daiteke. Ingeniaria formazioz, ustelkeriaren aurkako borrokan oinarritu du bere diskurtsoa.
2022/05/30 - 10:38
Kolonbiak ezkerraren edo populismoaren artean aukeratuko du hurrengo presidentea
Gustavo Petro ezkertiarraren eta Rodolfo Hernandez populistaren artean aukeratu beharko dute kolonbiarrek datorren ekainaren 19an egingo den bigarren itzulian.
2022/05/29 - 22:36
Herritarrek bozkatzen dutenarekin, aldaketa historikoa eman daiteke Kolonbian
Historian lehen aldiz, ezkerreko presidentea izan lezake Hego Amerikako herrialde horrek. Lehenengo itzulian, hiru hautagaik izango dute bigarrenera pasatzeko aukera gehien. Dagoeneko milaka eta milaka dira euren botoa eman duten herritarrak, Kolonbian zein atzerrian.
2022/05/29 - 21:55
Gustavo Petro, "historia aldatu" nahi duen politikaria
Ezkerreko 'Itun Historikoa' koalizioaren hautagaia da 62 urteko Petro. Ekonomialaria formazioz, nekazaritza-erreforma egin nahi du, gutxieneko diru-sarrera onartu eta istiluen aurkako polizia taldeak desegin, beste hainbat aldaketaren artean.
2022/05/29 - 19:52
Ezkerra Gobernura eraman dezakeen bozketa egun historikoa bizi du gaur Kolonbiak
Gustavo Petro da Ivan Duque egungo presidentea ordezkatzeko faboritoa. Francia Marquez emakume afroamerikar feminista, legez kanpoko meatzaritzaren kontrako aktibista ezaguna, da bere ondokoa. Hauteslekuak itxita daude jada, eta emaitzen zain daude.
2022/05/29 - 16:37
Kolonbiak aldaketaren bila abiatuko du hauteskunde eguna
Kolonbiak hauteskunde presidentzialen lehen itzulia ospatuko du igande honetan. Ia 40 milioi herritar daude deituta boza ematera, eta emaitzak aldaketa historikoa ekar lezake herrialdera, ezkerrak lehen aldiz lortu baitezake garaipena.
2022/05/29 - 09:22
Ezkerra boterera irits liteke Kolonbian, historian lehen aldiz
Kolonbiak hautesontzietara joko du gaur, eta boto-asmoa neurtzen duten inkestek garaipen historikoa aurreikusi dute lehen aldiz ezkerrarentzat. Hala, Gustavo Petro hautagaia faborito gisa abiatuko da hauteskunde giro nahasiaren erdian.
2022/05/28 - 16:42
Lau hautagai nagusi Kolonbiako presidente izateko lehian
Igandeko presidentetzarako hauteskundeak historikoak izan litezke Kolonbian, aldaketa etor liteke eta. Herrialdeak historian lehen aldiz ezkerreko presidentea izan lezake.
2022/05/07 - 21:33
Jada 32 dira Habanako Saratoga hoteleko leherketan hildakoak, emakume espainiar bat tartean
31 heldu eta 15 adin txikiko daude ospitaleratuta, batzuk egoera kritikoan. Antza denez, zisterna-kamioi bat hotelean gas likuatua deskargatzen ari zela gertatu zen leherketa. 23 eraikin kaltetu dira.
2022/05/06 - 19:50
Leherketa batek 8 hildako eta 13 desagertu utzi ditu Habanako Saratoga hotelean
Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu. Saratoga hotelak bost izar ditu. Kubako Presidentetzak jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.
2022/04/25 - 01:37
Munduko lider nagusiak pozik agertu dira Macronen berrautaketarekin
Denak bat datoz Europar Batasun “indartsu” baterako positiboa izan dela hautagai liberalaren garaipena.
2022/04/18 - 18:56
Klima aldaketari eta pandemiei aurre egiteko mailegu-funtsa sortu du Nazioarteko Diru Funtsak
Herrialde zaurgarrienei zuzendutako laguntza programa maiatzaren 1ean jarriko da martxan. Dirua "nazioartean interesak dituzten" herrialde aberatsek emango dute.
2022/04/15 - 20:50
Lasarte-Oriako gazte bat istripuz hil da Mexikon
Lagunekin bidaian zegoen 30 urteko gizona. Mendi ibilbidea egiten ari zirela, irristatu eta ibaira erori zen, urak eraman zuelarik.
2022/04/08 - 11:42
Karga hegazkin batek istripua izan du Costa Ricako aireportu batean
Hegazkina Juan Santamaria aireportutik atera da, San Josen (Costa Rica), Guatemalara bidean, baina arazo hidraulikoa antzeman dutenean pilotuek itzultzea erabaki dute eta larrialdiko lurreratzea egin dute.
2022/03/18 - 07:51
Peruko Auzitegi Konstituzionalak Alberto Fujimori presidente ohia aske uzteko agindu du
Peruko Gobernuak Giza Eskubideen Ameriketako Batzordean (CIDH) helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren aurka. Fujimori astelehenean edo asteartean aterako da espetxetik, defentsa abokatuaren arabera.
2022/03/11 - 22:06
Gabriel Boric karguaz jabetu denean: "Txileko herriaren eta herrien aurrean, bai, zin dagit"
Jatorrizko herriei (biztanleriaren % 13) egindako keinu berri bat da. 36 urteko Boric Txileko historian buruzagi gazteena bihurtu da.
2022/02/20 - 21:58
Bogotako Teatro Mayor antzokiak euskal artisten emanaldiak eskainiko ditu datozen hilabeteetan
Kolonbian, Bogotako antzoki nagusiak 'Euskal Leihoa' egitarau berezia antolatu du, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Egitasmo honen bidez, euskal sorkuntza erakusteko eta Euskal Herrian egindako musika, dantza eta antzerkiaz gozatzeko aukera izango du Bogotako publikoak, hilabeteotan.
2022/02/16 - 11:07
6,8 graduko lurrikara izan da Guatemalan
Beste bi lurrikara txikiago ere izan dira, 5 eta 4,8 gradukoak. Lur mugimenduak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik eta hildakorik egon.