Petro ezkerreko hautagaia eta Hernandez populista lehiatuko dira Kolonbiako hauteskundeetako bigarren itzulian
Gustavo Petro ezkerreko hautagaia edo Rodolfo Hernandez hautagai populista, bietako bat izango da Kolonbiako hurrengo presidentea. Igande honetan egin diren hauteskundeetan, hautagai bakar batek ere ez du botoen % 50 eskuratu eta, ondorioz, bi horiek lehiatuko dira ekainaren 19ko bigarren itzulian.
Aurreikuspenak bete dira eta Itun Historikoa ezkerreko koalizioko Gustavo Petro hautagaia nagusitu da lehen itzulian. Rodolfo Hernandez populistak, ostera, ezustekoa eman du bigarren itzulira igarota. Hauteskunde gaueko galtzaile nagusia Kolonbiaren aldeko Taldeko Federico 'Fico' Gutierrez presidentegaia izan da.
Botoen ia % 100 zenbatuta, Gustavo Petro Bogotako alkate ohiak 8.526.352 boto eskuratu ditu (% 40,32), Rodolfo Hernandezen aurretik (5.952.748 boto, % 28,15). 'Fico' Gutierrez eskuineko hautagaiak, berriz, 5.057.284 boto bereganatu ditu (% 23,91). Bere porrota onartu berritan, eskuineko hautagaiak iragarri du Rodolfo Hernandezen alde bozkatuko duela ekainaren 19an.
Inkestek aurreratu bezala Gustavo Petro nagusitu da, baina ez du lehen itzulian irabazteko adina babes lortu. Bigarren itzuliari begira, bozka gehiago lortu beharko ditu eskuina gainditzeko. Pretoren esanetan, bere garaipena Ivan Duque presidentearen proiektu politikoaren eta uribismoaren porrota da eta agindu du orain aro berri bat hasiko dela Kolonbian.
Rodolfo Hernandez ingeniariak bigarren itzulira eman duen pausoa ospatu du eta ziur agertu da irabazi egingo duela "gaur hasitako aldaketa gauzatzeko".
Kolonbian ezkerrak eskuina gainditzen duen lehen aldia da. Gainera, 20 urtean estreinakoz, uribismoa, Alvaro Uribe presidente ohiak sortu zuen eskuineko korrontea, ez da lehian izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Marine Le Pen hauteskundeetara aurkeztu ahal izango da, Justiziak zigorra murriztu ostean
Iazko martxoan, kargu publikoan aritzeko bost urteko inhabilitazioa eta lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten politikari ultraeskuindarrari, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. Orain, zigor hori hiru urteko espetxe zigorrera eta 15 hilabeteko inhabilitaziora murriztuta geratu da.
Politikaren itzala futbolean: Mussolini, Trump eta beste zenbait adibide
Balogunen indultuak mundu mailako oihartzuna izan du; Munduko Kopetan antzeko kasu gehiago izan dira.
Macronek Damaskora egiten ari den bidaiaren agendari eutsiko dio, bere hotelaren ondoan leherketa batzuk izan arren
Bi leherketa gogor izan dira astearte honetan Damaskon, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Siriako hiriburura egindako bisitarekin bat eginez. Agintarien esanetan, badira guxtienez 18 zauritu.
NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta
Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten.
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.