Laudio
2021/08/10 - 18:06
Ez da aldaketa nabarmenik izan koloreen semaforoaren zerrendan, baina intzidentzia-tasak behera egin du
Ildo horretatik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 68 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian. Agurain, Bergara eta Hernani izan dira asteburu honetan eremu gorritik irten eta laranjara igaro diren azken udalerriak.
2021/08/09 - 14:44
Agurainek, Bergarak eta Hernanik gorri izateari utzi diote
Gainerako 68 udalerri handik eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta oraindik 1.000 kasutik gora dago.
2021/08/06 - 14:49
Legazpik gune latzenetik irtetea lortu du eta Usurbilek horira egin du jauzi
Gainerako 71 udalerri handiek eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta 1.000 kasutik gora dago.
2021/08/05 - 21:00
Tubacexetik kaleratutako 128 langileek "behin betiko eta berme osoz berriz onartzea" eskatu dute
Greba mugagabeak azpikontratazioa, lanpostuen prekarizazioa eta enpresaren eta bailararen biziraupena eta etorkizuna bermatzeko direla azpimarratu dute berriro langileek.
2021/08/05 - 14:45
Agurain eta Legazpi, gune gorritik irteteko zorian
Arabako eta Gipuzkoako bi udalerri horien tasak 410 eta 440 dira, hurrenez hurren. Bestalde, 100.000 biztanleko 332 kasurekin, Usurbilek laranjaz eusten dio. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 785 kasukoa da.
2021/08/04 - 14:57
Usurbil, eremu gorritik at dagoen Euskadiko udalerri bakarra
Usurbil eremu laranjan dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 817 kasukoa baita.
2021/08/03 - 23:03
AP-68 autobideko Arabako hobarien programa Laudio-Bilbo zatira zabalduko da
Irailaren 1ean indarrean sartuko den luzapenak bidesariaren prezioaren % 60 jaitsiko du, BEZ barne, hilean 15 bidaia baino gehiago egiten dituztenentzat.
2021/08/03 - 18:37
Tubacexek iragarri du ez duela kaleratzeak baliogabetzeko erabakiaren aurkako helegitea kenduko
Enpresako Zuzendaritzak, halaber, ohartarazpena egin die Amurrioko eta Laudioko fabriketako langileei: "Grebari eusteak ondorio konponezinak ekar litzake".
2021/08/03 - 15:07
Usurbil da eremu gorritik kanpo dagoen udalerri bakarra EAEn
Usurbil eremu laranjan dago, 301 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 839 kasukoa baita.
2021/08/02 - 14:57
Herri guztiak eremu gorrian daude, Usurbil izan ezik
Usurbil eremu horian dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 868 kasukoa baita.
2021/07/30 - 14:49
Herri denak gorrian, horiz jarri den Usurbil izan ezik
Usurbil laranjatik horira pasa da, ez baita kasurik atzeman azken orduetan han. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 868 kasukoa da.
2021/07/29 - 14:48
Lazkao gorrira itzulita, Usurbil baino ez dago eremu gorritik kanpo EAE osoan
Lazkao gorrira itzuli da, egun bat laranjan egon ostean. Usurbilen ere okerrera egin dute datuek eta horitik laranjara pasa da. 100.000 biztanleko 870 kasukoa da intzidentzia EAEn.
2021/07/28 - 14:58
Ermua eta Legazpi eremu gorrira igaro dira
Lazkaok, berriz, eremu latzenetik irtetea lortu du eta laranjan dago gaurtik aurrera semaforoa. Arabako eta Bizkaiko udalerri guztiak gorri daude.
2021/07/27 - 14:51
Intzidentzia metatua 1.000tik gorakoa da EAEko 17 herrigune handitan
Semaforoaren koloreak ez dira aldatu: Ermuak eta Legazpik laranjan jarraitzen dute, Usurbilek horian eta gorrian gainerako guztiak.
2021/07/26 - 15:36
Argi laranja Ermua eta Legazpin, horia Usurbilen eta gorria gainerakoetan
Lazkao gorrira pasa da, kolore horretan daude EAEko udalerri guztiak hiru izan ezik: Ermua eta Legazpi, horitik laranjara pasa direnak, eta Usurbil, horian mantentzen dena.
2021/07/23 - 14:54
5.000 biztanletik gorako lau udalerri bakarrik daude eremu gorritik kanpo EAEn
Bezperan bezala, EAEko 72 udalerri handietatik 68 udalerri daude eremu kritikoan. Hala ere, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egin du ia 50 puntu, 731 kasuraino.
2021/07/23 - 12:53
Tubacexen zuzendaritzak ohartarazi du gaur dela bere proposamenari erantzuteko azken eguna
Uztailaren 26tik hasita, "itzulera mailakatua" eskaini zien enpresak kaleratutako 129 langileei. Gehiengoa duen ELAren ustez, lanera bueltatzea "bermeekin" egin behar da. Jaurlaritzak, bestalde, negoziatzeko deia egin die bi aldeei.
2021/07/22 - 22:43
Laudioko udalak "Laudio Glass Hub" ekimena aurkeztu du, herria beira industriaren erreferente bilaka dadin
Laudioren marka industriala beira izatea dute helburu: ekimenari Laudio Glass Hub izena jarri diote. Proiektuaren bigarren ardatzak hezkuntzarekin du lotura, beiraren alorreko formakuntza profesionalarekin hain zuzen. Azkenik, turismoa eta kultura ere sustatu nahi ditu udalak.
2021/07/22 - 18:22
Tubacexen administrazio kontseiluak "langileak isilarazteko" saiakera salatu du
Zuzendaritzak esan du hainbat pertsonek enpresa batzordeko bilera eten zutela, grebarekin aurrera jarraituko zuten erabakitzeko eztabaida galaraziz.
2021/07/22 - 15:19
5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan
Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria zerrenda gorrira pasa dira. EAEko 72 herri handietatik 68 daude zerrenda horretan. EAEko intzidentzia metatua 682 kasukoa da.