Laudio
2021/02/02 - 15:42
Kaleratzeak Tubacexen
Laudio eta Amurrioko Tubacex enpresak kaleratzeak iragarri ditu; baita aldi baterako lan erregulazioa ere. Zuzendaritzak ez du zehaztu baina 150 langileri eragingo lieke neurriek.
2021/02/01 - 19:34
Tubacexek lan-erregulazioak egingo ditu Laudioko eta Amurrioko lantegietan
Lantaldearen zati bat kaleratu egingo du, eta gainerako beharginei aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko die. Zuzendaritzaren arabera, galera ekonomiko handiak izan dituzte.
2021/01/13 - 11:12
Lurralde historikoen arteko mugikortasuna debekatuta dago gauerditik
Gauerditik debekatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeen artean mugitzea, salbuespenak salbuespen. Ertzaintza kontrolak egiten ari da hainbat puntutan.
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2021/01/09 - 13:28
Laudioko gaztetxea hustu dute udaltzainek
Udalak argindarra moztu eta eraikina husteko jakinarazpena helarazi zuen duela gutxi. Udalaren arabera, gazteak obrak amaituta itzuli ahalko dira. Gazte Asanbladak mobilizazioak iragarri ditu.
2021/01/06 - 12:29
Ganekogorta mendiko hegoaldeko bidea itxi dute elur-jausi arriskuagatik
Gailurrera iristeko mendizaleek gutxien erabiltzen duten bidea da elur-jausi arriskuagatik zarratu dutena, iparraldeko bidea baino luzeagoa baita.
2020/12/22 - 13:39
Tubacexek neurriak hartzen jarraituko du bideragarritasuna bermatzeko
18 milioi euroko galerak izan dira aurten TTIn (Amurrio) eta Aceralavan (Laudio), eta "sindikatuen jarrera arduragabea" kritikatu du Tubacexeko kontseilari delegatuak, negoziazioekin ez hasteagatik.
2020/12/17 - 19:55
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa urtarrilean hasiko da
Webgunean merituak aurkezteko hautagaiek izan dituzten arazoak direla eta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela aldaketarik egiteko asmorik.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/26 - 14:02
Idi batek ihes egin du hiltegitik eta Laudioko enpresa batean sartu da
Gaur goizean idi batek ihes egin du hiltegitik eta Laudioko Guardian enpresan sartu da. Poliziak animalia zokoratu du eta hiltegiko langileek harrapatu dute (whatsapp bidez jasotako irudiak).
2020/11/10 - 11:55
Tubacexek 13 milioi euro galdu ditu irailera arte
Azken hiruhilekoan 4,7 milioi euroko galerak izan ditu. Galerei aurre egiteko, euskal konpainiak doikuntza plan bat abiatu du, maila guztietan.
2020/10/27 - 12:17
Tubacexeko langileek 24 orduko greba egin dute berriro
Arabako lantegietako langileek 24 orduko greba egin dute berriro, enplegua bermatzea eskatzeko.
2020/10/06 - 15:58
24 orduko lanuztea egiten ari dira Tubacex enpresak Araban dituen hiru lantegietan
Langileek diote aldi baterako egoerari behin betiko neurriekin erantzun nahi diola enpresak. Testuinguru horretan, zuzendaritzak ez duela negoziatzeko borondaterik salatu dute sindikatuek.
2020/10/06 - 09:26
24 orduko lanuzte eguna dute gaur, Tubacexek Araban dituen hiru lantegietan
Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak ez du haiekin negoziatzeko inolako borondaterik. Enpresak 150 kaleratze iragarri zituenetik, bost aldiz batzartu omen dira.
2020/10/05 - 12:57
Arabako Foru Aldundiak defizita udalekin partekatuko du
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, "udal bat bera ere ez da geratuko bere defizit ahalmenetik behera".
2020/09/28 - 12:13
"Armairu Renove Plana" kanpaina jarri dute martxan Araban, urriaren 17ra arte
Arropa kilo bakoitzeko, euro bateko deskontu-txartel bat jasoko dute ekimenean parte hartzen dutenek. Gehienez, 25 euroko deskontua izango dute.
2020/08/10 - 13:29
Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, langileen positiboengatik
Itxieraren eraginpeko erabiltzaileek webgunearen bidez kudeaketak egiten jarraitu ahal izango dute.
2020/08/03 - 11:03
Gaur irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak
Zahar-etxeetan, ordea, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" osasuna bermatze aldera.
2020/07/28 - 14:40
8,3 milioi euroko galerak Tubacexen
Araban egoitza duen enpresaren salmentak lehengo urteko garai berean baino % 12,8 gutxiago izan dira. Lanpostuen % 20eko murrizketa horren ondorio direla esan du multinazionalak.