Laudio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laudioko gaztetxea hustu dute udaltzainek

Udalak argindarra moztu eta eraikina husteko jakinarazpena helarazi zuen duela gutxi. Udalaren arabera, gazteak obrak amaituta itzuli ahalko dira. Gazte Asanbladak mobilizazioak iragarri ditu.
Laudioko Gaztetxea hustu duten unea.
Laudioko Gaztetxea hustu duten unea. Argazkia: Laudioko Gaztetxeko Asanblada

Laudioko gaztetxea jendez hustu dute ostiral honetan Udal Gobernuaren aginduz, Gazte Asanbladako kideek salatu dutenez.

Udaltzainak eguerdian bertaratu dira eta eraikinean zeuden pertsonak kanporatu ditu. Halaber, gaztetxeko hainbat kide identifikatu ditu arratsaldean kartelak jartzeagatik.

Hala Bedik zabaldutako informazioaren arabera, duela egun batzuk Udal Gobernuak argindarra moztu eta eraikina husteko agindua igorri zien Gazte Asanbladako kideei.

Gaztetxeko kideek mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute sare sozialetan. Hala, larunbat honetarako elkarretaratzea deitu dute herriko plazan, 12:00etan, 'Erasoen aurrean, Laudioko gaztetxea aurrera!' lelopean.

Kultur etxean egiten ari diren obren ondorioz, gaztetxea itxita egon da, baina Gazte Asanbladako kideek duela gutxi ateak berriro irekitzea erabaki zuten, Laudioko gaztetxearen 20. urteurrena ospatzeko ekimenak prestatzeko asmoz.

Udalaren arabera, Gazte Asanblada obrak amaituta itzuli ahalko da.

Laudioko Udalak ohar batean adierazi duenez, kultur etxeko obrak bukatzen direnean gaztetxea erabiltzen jarraitu ahalko dute Gazte Asanbladako kideek. Azaldu duenez, Ander Añibarro alkatea, Juan Jesus Merchan Gazteria zinegotzia eta Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoen zinegotzia gazteekin bildu dira.

Udalaren arabera, uztailean abisatu zieten gazteei espazioa hustu beharko zutela, eta urrian jakinarazi zieten urtarrilaren 7an egin beharko zutela. Obrek irauten duten bitartean, "beharrezkoak ez diren segurtasun arriskuak ekiditea" da neurriaren helburua. Besteak beste, "leihoak aldatuko dituzte eta teilatua konponduko dute".

Udalak gazteei azaldu dienez, kultur etxeko obrak bukatu arte "beste espazio bat izango dute behar dituzten objektu guztiak gordetzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X