Laudio
2025/03/25 - 20:40
Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela
Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.
2025/03/19 - 22:08
Greba mugagabea deitu dute Laudioko Aiala Vidrio enpresan
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute enpresak barne garraioa kanpoko enpresa baten bidez azpikontratatzea erabaki duela, horretarako betse enpresari 13 langile utzita, legez kanpo.
2025/03/03 - 13:19
Ireki dute Guardian enpresako 171 lanpostuak azkentzeko EEEaren kontsulta epea
Langileek kontzentrazioa egin dute lantegiaren aurrean eta protestekin jarraituko dute Enpregu-Erregulazio Espedientea negoziatzen den bitartean. Eusko Jaurlaritzari parte har dezan eskatu diote.
2025/03/02 - 19:12
Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean
Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.
2025/02/28 - 11:32
Tubacexek % 37 txikitu zituen etekinak 2024an, 23 milioi euroraino
"Ezohiko" faktoreek izan zuten eragina iazko emaitzetan; besteak beste, Abu Dhabin fabrika bat eraikitzeko eta irekitzeko egindako inbertsioak. Salmentak, berriz, % 10 jaitsi ziren iaz, 767,5 milioi euroraino.
2025/02/14 - 13:02
Eusko Jaurlaritzak argitu du lau inbertitzailek interesa dutela Guardian enpresan
Industria sailburuak iragarri duenez, elkarrizketak martxan jarraitzen dute, eta "zein inbertsio gauzatu daitekeen" aztertzeko "bilerak diskretuak" egiten ari direla gaineratu du.
2025/01/31 - 20:01
Giza katea Laudion, Guardianen itxieraren aurka
Guardianeko langileek Laudio eta Aiaraldearen elkartasuna jaso dute gaur arratsaldean Arabako udalerriko kaleak zeharkatu dituen giza katean eta manifestazioan.
2025/01/30 - 15:05
Arabako Aldundiak adierazi du EAEko hainbat inbertsorek Guardian erosteko interesa dutela
Balizko inbertsoreek Laudioko labearen itzaltze kontrolatua babesten dutela berretsi dute Foru Aldundiak eta EAJk. Laudioko alkateak, ordea, salatu du informazio falta dagoela.
2025/01/29 - 22:32
Gonzalezek dio inbertitzaileek labearen hozte prozesua babesten dutela Guardianen jarduerari berriro ekiteko
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu duenez, Laudioko Guardianen jarduerarekin jarraitzeko interesa duten inbertitzaileek "badakite nola ari diren hozten labea".
2025/01/29 - 16:53
Laudioko alkateak baieztatu du ''gutxienez enpresa bat prest'' azaldu dela Guardianekin negoziatzera
Itxaropenerako atea zabaldu dute Ainize Gastaka Laudioko alkateak Guardian Glassen gainean goizean esandakoek. Bere hitzetan, gutxienez enpresa bat prest legoke plantaren jarraipena negoziatzeko. "Atea ez dago erabat itxita", adierazi du.
2025/01/29 - 14:54
Guardian Glassek Laudioko labea itzaltzeari ekin dio
Enpresa batzordeak salatu duenez, multinazionalak "aurreikusita zuen moduan" egin du itzaltzea, eta Jaurlaritzak "ez dio kontra egin". Tentsio beteko goiza izan da, eta beharginek itzaltzearen kontrako protesta egin dute lantegi atarian. Greba mugagabea bertan behera utzi dute sindiktuek.
2025/01/29 - 14:15
Guardian Glassen enpresa batzordeak labea itzaltzen hasi direla konfirmatu du
Maialen Muguruza LABen ordezkariak esan duenez, "alde batez erabaki dute, batzordeak kontrako jarrera izan arren".
2025/01/29 - 07:54
Albiste izango dira: Guardianeko labearen itzaltzea, Osasun Itunaren Mahaia eta lehendakaria Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/28 - 22:03
Guardian enpresak labea modu kontrolatuan itzaliko du, inbertitzaile berriak errazago sar daitezen
Enpresaren jabeek jakinarazi dute lantegia itxi eta inbertsio gehiago ez egiteko behin betiko erabakia hartu dutela, labearen matxura larria izan dela argudiatuta. Eusko Jaurlaritzak teknikari talde bat bidaliko du labearen benetako egoera egiaztatzeko eta hozketaren jarraipena egiteko.
2025/01/28 - 21:53
Mikel Jauregi: ''Guardianentzat inbertsio eta aukera industrial berriak erakarri behar ditugu''
Laudioko plantako langileei deialdi berezia egin die labearen hozte prozesuan parte hartu dezaten, labea osorik mantendu eta, horri esker, inbertsio berriak errazago erakartzeko.
2025/01/28 - 12:45
Guardianen zuzendaritzak berretsi du bihar hasiko duela labea itzaltzeko prozesua
Langileen zein Eusko Jaurlaritzaren "kezkak" ulertzen dituela esan du multinazionalak, baina aldi berean nabarmendu du labea egun dagoen moduan jarduera mantentzeak arriskuan jar dezakeela beharginen "segurtasuna".
2025/01/28 - 08:48
Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 14:58
Guardianeko langileek mobilizazioak egingo dituzte, lantegia itxi ez dezaten
Goizeko txandako langileek aho batez erabaki dute ostegunean grebari ekitea. Gainera, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, labea itzaltzeko lanak oztopatzeko asmoz. Bestalde, itzaltzea behin-behinean gelditzeko kautelazko neurriak eskatu dizkio ELAk EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari.
2025/01/27 - 13:01
Labea "modu jakin batean" itzali ezean eraikina kolapsatzeko arriskuaz ohartarazi du Guardianen batzordeak
Astelehen honetan erabakiko dute langileek greba mugagabea hasi edo ez. Goizean zuzendaritzarekin bildu ondoren bi batzar egingo dituzte. Asteartean, Eusko Jaurlaritza enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da.
2025/01/27 - 12:38
Guardianeko langileek asanblada egin dute, greba mugagabea hasi edo ez erabakitzeko
Hilaren 30etik aurrera greba mugagabea deitzeko aukera planteatu diete langileen ordezkariek langileei. Horrez gain, elkarretaratzea deitu dute lantegiaren sarreran hilaren 29rako.