Laudioko kamioilari bat ZIUn dago Alemanian, ikertzen ari diren gertakari baten ondorioz
Laudioko 43 urteko kamioi gidari bat zaintza intentsiboen unitatean (ZIU) dago Alemaniako ospitale batean, duela hilabete inguru izandako gertaera baten ondorioz, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafiko istripu baten ondoren izandako liskar bat izan daiteke gertatutakoaren abiapuntua, nahiz eta oraindik galderak gehiago diren erantzunak baino.
Gertakaria Alemaniako autobide batean jazo zen, Düsseldorf hiriaren parean. Kamioilari laudioarrak ibilgailu baten aurka jo zuen, eta talka horren ondoren, bi ibilgailuetatik kamioilaria eta bikote bat jaitsi ziren —bikotekideetako emakumea haurdun zegoen—; berehala deitu zioten tokiko poliziari.
Düsseldorfeko Fiskaltzak zabaldu duenaren arabera, agenteak iritsi zirenean, Laudioko kamioilariak "jarrera oldarkorra" agertu zuen euren aurrean, bai hitzez bai jarreraz. Une batean, agenteengana hurbildu zenean, "ustekabean" lurrera erori zen. Poliziak ohartu ziren gidaria zurbil jartzen ari zela, eta, larrialdi zerbitzuak iritsi artean, bihotz-biriketako bizkortze lanak egin zizkioten.
Anbulantziak ospitalera eraman zuen, eta ordutik zaintza berezietako unitatean dago ospitaleratuta, koman.
Gertatutakoaren inguruko ikerketa zabalik dago oraindik. Alemaniako Poliziaren arabera, ez zen kolperik egon, baina bertsio hori zalantzan jarri du fiskalak, ofizioz kasua aztertzen ari denak. Gertakaria argitzeko asmoz, Düsseldorfeko Fiskaltzak gertatutakoan parte hartu zuten guztien jarrera aztertzen jarraitzen du, kriminalitate zantzuak dauden ala ez argitzeko.
Kamioilariaren familiak momentuz ez du salaketarik jarri, ikerketaren emaitzen zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Ostiraletik desagertuta dagoen 82 urteko gizon baten bila ari dira Bedian
VOST Euskadik herritarren laguntza eskatu du. Hain zuzen ere, galdegin du non dagoen jakinez gero, 112 telefonora deitzeko. 1,65 metroko altuera du, eta gorpuzkera sendoa.
Zorroztasuna, hurbiltasuna eta kalitatezko informazioarekiko konpromisoa, ETBko albistegien denboraldi berriaren ardatzak
Hastear den denboraldi berri honetan ETBko albistegiek euskal gizartearekin eta kalitatezko informazioarekin duten konpromisoari eutsiko diote, ikuspegirik osoena, gako guztiak, zergatien azalpena eta irtenbideak ere mahai gainean jarrita.
Bermeoko saihesbidea moztu dute sute batek sortu duen keagatik
Sutea 13:45 aldera piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Kea dela eta, BI-631 errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan.
36ko altxamendu militarrean hil eta Urbasako Otsaportilloko leizera jaurti zituzten errepublikanoak omendu dituzte
36ko kolpe militarraren ondoren, gutxienez 14 lagunen gorpuak bota zituzten leizera. DNAri esker, 10 identifikatu dituzte. Gaurko omenaldian biktimak gogoratu dituzte eta ahanzturan ez erortzeko eta gorrotoa eta zentzugabekeria berriro ez ezartzeko eskatu dute.
Pedrosa: "Zonalde soziolinguistikoaren arabera, agian erabakiak desberdinak izan beharko lirateke"
Ikasturtea hastear denean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin hitz egin du ETBk, Hezkuntza Sailak kurtso berrirako dituen erronkak aztertzeko. Besteak beste, ikasleen gaitasunak hobetzea, segregazioarekin amaitzea eta beroaldiari aurre egiteko neurriak aipatu ditu. Gainera, hizkuntza-proiektuen koordinatzaileak jarriko dituzte zentroetan, Euskararen Institutuak ikuskatuta.
Sute bat itzali dute Izki parke naturaleko mendi inguruan
Sua igande goizean piztu da, 11:30 aldera, mendi inguru batean. Suhiltzaileak eta hainbat basozain aritu dira garrak itzaltzen.
Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.