Lazkao
2020/07/10 - 23:04
11 positibo berri atzeman dituzte Ordiziako fokuarekin lotuta
Guztira 69 postibo atzeman dira Ordiziako fokuarekin harremana dutenak, 11 azken 24 orduetan. Idiazabalgo udalekuetako begirale batek ere positiboa eman du.
2020/07/10 - 12:20
Gipuzkoa eta Nafarroako hiru agerraldiek gorakada nabarmena eragin dute Hegoaldean
Zehazki, Ordiziako agerraldiarekin lotuta 58 kasu atzeman dituzte. Tuteran, berriz, 23 pertsona kutsatu dira ezkontza batean, eta, Iruñean, bost kasu baieztatu dituzte.
2020/07/09 - 22:17
Tuteran ezkontza batean izan ziren 23 pertsona kutsatu dira
Bestalde, Ordiziako agerraldian kutsatutakoak 58ra igo dira. Iruñean ere 5 positibo atzeman dituzte beste foku batean.
2020/07/09 - 19:35
Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik
Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.
2020/07/09 - 10:10
Koronabirusaren Jarraipenerako Batzordeak Ordiziako agerraldia aztertuko du goizean
09:00etan bilduko dira, Zumarragako Ospitalean. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu baieztatu dituzte jada, eta positibo eman duten pertsona gehienak udalerri horretan bizi dira.
2020/07/08 - 13:24
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Ordiziako eremu publikoetan
Halaber, Eusko Jaurlaritzak murrizketak ezarri ditu ostalaritza eta aisialdi establezimenduetan. Ordiziako agerraldiarekin lotuta, 48 kasu positibo izan dira jada.
2020/07/07 - 20:39
Ordiziako Udalak espazio publikoak itxi ditu eta azoka bertan behera utzi du
Besteak beste, kiroldegia, liburutegia eta haurrentzako parkeak egongo dira itxita.
2020/06/17 - 14:16
Lazkaon neska gazte batzuek "jazarpena" eta ukituak jasan zituztela salatu dute
Herriko talde feministak eman zuen gertaeraren berri. “Jazarpena”, “hitzezko abusuak eta begirada lizunak” eta ukituak jasan omen zituzten. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du gaitzespenarekin.
2020/05/22 - 16:21
EAEn ez dago biztanle dentsitatearen baldintza betetzen duen herririk
5.000 eta 10.000 biztanle artean dituzten 28 herri daude EAEn, baina kalera irteteko ordutegiekin jarraitu beharko dute, biztanle dentsitatearen baldintza betetzen ez dutelako.
2020/05/18 - 16:05
10.000 biztanletik beherako herriak, Estatuko Aldizkari Ofizialari begira
Asteburuan Illa ministroak esan zuen 10.000 biztanletik beherako herrietan kalera irteteko ordutegia librea izango zela. Estatuko Aldizkari Ofizialak ez du oraindik neurri hau jasotzen.
2020/05/15 - 13:00
Pintaketak egiten dituzte Lazkaoko PSE-EEren egoitzan
Gaur gauean Lazkaoko bere egoitzan egindako erasoa gaitzetsi du PSE-EEk. Pintaketetaz gain, margoa ere bota dute egoitzaren aurka.
2020/05/15 - 11:35
Pintaketak egin dituzte Bizkaiko EAJren bi egoitzatan eta Gipuzkoako PSE-EEren batean
Erasoak Igorren eta Bulbon izan dira, EAJren kasuan, eta Lazkaon, PSE-EErenean. Bi alderdiek erasoak gaitzetsi dituzte. Gasteizen ere pintaketak agertu dira zenbait eraikinetan.
2020/03/16 - 10:50
Lantegi handiak ixten hasi dira egun batzuetarako
Langileen osasuna bermatze aldera, Michelin, Volkswagen, CAF et Irizar enpresa handiek ixtea erabaki dute. Gasteizko Mercedes 14:00etan gelditu dute.
2020/03/06 - 14:24
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2020/02/05 - 11:50
Hutsik zegoen eraikin bat kiskali du suak Lazkaon
Sua atzo piztu zen, baina gaur goizean berpiztu egin da, eta suhiltzaileak bertaratu egin dira sua erabat itzaltzeko.
2020/02/05 - 10:25
Sute batek eraikin abandonatu bat kiskali du Lazkaon
Sua atzo piztu zen, baina asteazken honetan berpiztu egin da, eta suhiltzaileak bertaratu dira berriro, sutea erabat itzaltzera.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/11/23 - 15:45
Zenbait bibotedun Goierrin, abenduaren 1era arte, MoHerri mugimenduari esker
'Movember' izeneko ekimenarekin bat eginez, bertako hainbat gizonek bibotea dute egunotan; xedea da adieraztea prebentzioa dela egokiena, barrabiletako edo prostata-minbiziari aurre egiteko.
2019/01/07 - 17:12
Bi emakumeri eraso egiteagatik atxilotu dituzte Donostian eta Lazkaon
Donostian, ustezko erasotzailea kalean atxilotu zuten, igandean. Bigarren atxiloketa goizaldeko 02:00etan egin dute etxebizitza batean, Lazkaoko erdigunean.
2018/04/16 - 19:40
55 urteko langile bat larri zauritu da Lazkaoko Hine Cilindros enpresan
Beharginak erredura larriak ditu. Ezbeharra 15:30 aldera gertatu da, eta zauritua helikopteroan Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.