Lazkaon neska gazte batzuek "jazarpena" eta ukituak jasan zituztela salatu dute
Lazkaon aurreko larunbatean, ekainaren 13an, neska gazte talde batek "jazarpena" pairatu zutela salatu du herriko talde feministak, eta gaitzespenarekin bat egin dute Gipuzkoako Aldundiak eta Lazkaoko Udalak ere.
Lazkaoko Talde Feministak azaldu duenez, "herriko taberna batean hainbat neska gaztek jazarpena" jasan zuten. "Nazkatuta gaude emakume izateagatik hitzezko abusu eta begirada lizunak jasateaz. Hori nahikoa ez, eta gainera nesketako batek ukituak jasan behar izan zituen", gaineratu dute.
Udalerri gipuzkoarreko feministek azpimarratu dute "nazkatuta" daudela eta ez dutela "zertan jai giroetako testuinguruetan, ez eta bestelakoetan ere, horrelako jarrerarik pairatu behar".
Taldeak elkartasuna adierazi die erasoa jaso zuten guztiei, eta eskerrak eman dizkie une horretan laguntza eta babesa eskaini zieten herritarrei.
Lazkaoko Udalak ere gaitzetsi zuen eraso matxista aho batez onartutako agiri batean. Era berean, erasotzaileei adierazi die "guztion artean mugatu egingo dugula beldurra hedatzeko estrategia zital horren ahalmena, emakumeei erantzun-tresna egokiak emanez, eta gizon erasotzaileei, berriz, ekintza makur horien ondorioak ordainaraziz".
Gipuzkoako Aldundiak ere bat egin du salaketarekin, eta "elkartasun osoa eta babesa eskaini dizkio biolentzia kasu hau pairatu duten emakumeei, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei".
Era berean, "halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta" eta "emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera matxistak" daudela adierazi du.
Egungo pandemia eta deseskalatze egoeran, foru erakundeak herritarrei dei egin die bortizkeria matxistaren aurkako konpromisoari eusteko, inoiz baino gehiago erne jarraitzeko, indarkeria jasaten ari diren emakumeek erakundeon eta komunitate osoaren babesa jaso dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian