Lea Artibai
2019/02/14 - 15:28
Ondarroako gizon batek 5 urte daramatza amak Uruguaira eraman zuen semea ikusi gabe
Gorkak bost urte daramatza Jurgi semea ikusi gabe. Amak egun batetik bestera Uruguaira eraman zuelako. Nazioarteko atxiloketa agindua dago orain emakumearen kontra.
2019/02/12 - 15:07
Kirmen Uriberen lan berriak ez du zerikusirik izango orain arte idatzitakoekin
Amaia Uribe Kirmen Uriberekin izan da New Yorken. Liburu berria idazten ari da New Yorkeko liburutegi publikoak emandako beka bati esker.
2019/01/25 - 10:40
Uretara erori omen zen gizona bilatzeari ekin diote berriro Ondarroako portuan
Erreskate taldeek goizean berrekin diete bilaketa lanei, itsasbeherarekin batera. Operatiboan ertzainak, Itsas Salbamenduko kideak eta urpekariak parte hartzen ari dira.
2019/01/19 - 13:41
Abokatu kristauek Fiskaltzara eramango dute Ondarroako gurutze frankistaren eraistea
Espainiako Abokatu Kristauen Elkartearen iritziz, monumentua bota izana "gorroto delitua da, batetik, eta sentimendu erlijiosoen kontrako delitua, bestetik".
2019/01/14 - 12:09
Ondarroako Arta muturreko oroigarri frankista bota dute
'Baleares' gerraontzi frankistan hil ziren ondarrutarren omenez eraikitako monumentua da. Goizaldean eraitsi dute, eta sare sozialen bidez zabaldu dute ekintza.
2019/01/14 - 10:55
Ezezagun talde batek monumentu frankista bat behera bota du Ondarroan
Monumentua 1958 eraiki zuten. Bertan, 36ko guerran 'Baleares' ontzi frankistan hil ziren ondarrutarren izenak agertzen ziren.
2018/11/24 - 12:54
Joan den larunbatetik falta zen gizonaren gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan
Larrialdi zerbitzuek 10:00ak inguruan herritar baten deia jaso dute, ur gainean gorpu bat ikusi duela esanez.
2018/11/23 - 17:27
Lau pertsona ikertzen ari dira Ondarroan, babestutako marrazoak arrantza egiteagatik
Apirilean Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu zituzten Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.
2018/11/21 - 10:23
Ondarroan desagertutako arrantzalea bilatzeko lanei ekin diete berriro
Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.
2018/11/18 - 09:28
Ondarroan desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte
Iluntze aldera bertan behera utzi dute operatiboa, baina astelehenean abiatuko dute berriro. Igande goizaldeaz geroztik dago arrantzalea desagertuta.
2018/11/14 - 15:29
Armintxen irudi gehiago eta hiena zulo bat topatu dituzte
Armintxeko kobazuloa hienen babesleku izan zen. 27 adituz osatutako taldeak Bizkaiko kobazuloan hienak egon zirela baieztatzen duten arrastoak aurkitu dituzte.
2018/11/13 - 21:44
Lekeitioko liskarraren lekukoei galdeketa egiten ari zaie Ertzaintza
Gurutzetako ospitalean daude labankadaz zauritu zuten 22 urteko lekeitiarra eta haren erasotzailea. Herrian izan gara eta gertatutako ikusi zutenekin hitz egin dugu.
2018/11/12 - 14:59
Hobera egin du Lekeition sastada jasan zuen gazteak, erasotzailea larri dago oraindik
Dirudienez, erasoa jasan zuen gaztea ospitaleko gela arrunt batean dago. Jipoia jaso zuen gizonezkoa, berriz, suspertze-gelan dago oraindik. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2018/11/11 - 15:38
Gazte bat larri zauritu dute Lekeition, jipoia emanda
02:50ean bikote bati eraso dio larri dagoen gazteak. Neskari komentario matxista bat egin dio, eta haren bikotekidea labanaz zauritu du. Geroago, talde batek jipoia eman dio erasotzaileari.
2018/10/13 - 23:01
Ondarroak Ekairi omenaldia egin dio, oroitarri bat jarrita
“Oraindik asko dago egiteko, ikaragarri, batez ere profesionalek”, ziurtatu du Elaxar Lersundi Ekairen aitak.
2018/10/13 - 16:15
Ekai omendu dute Ondarroan, 17 urte beteko zituen egun berean
Duela 8 hilabete egin zuen bere buruaz beste Ekaik, Ondarroako gazte transexualak. Ordutik genero egokitzapenean aldaketak egon dira, baina nahikoa ez direla salatu du Elaxar Lersundik, Ekairen aitak.
2018/10/10 - 21:45
12 ikasle zeramatzan ontzi bat irauli da Lekeitioko uretan
Adingabeak Lekeitioko hondartzara ailegatu ahal izan dira igeri egiten.
2018/10/05 - 22:21
50 urteko langile bat hil da Markinan, zuhaitz bat gainean erorita
Ezbeharra 17:20ean gertatu da Iturreta mendian. Osasun-langileak bertaratu dira, baina beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
2018/10/04 - 15:18
'Dantza' Telmo Esnalen filmak irekiko du Lekeitioko Euskal Zine Bilera
Begirada saria Kimuak proiektuari emango diote aurten, “euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik”.
2018/10/02 - 14:50
Kamiñaldeko obren azken zatiarekin hasi dira Ondarroan
Zazpi hilabetean amaitzea aurreikusi dute langileek.