'Dantza' Telmo Esnalen filmak irekiko du Lekeitioko Euskal Zine Bilera
Urriaren 6an hasiko da Lekeition Euskal Zine Bilera euskarazko zinemaren jaialdia. Egun horretan, Loli Astorekak eta Aitor Abaroak aurkeztuko duten irekiera galan, Begirada saria emango diote Kimuak proiektuari, hainbat urtez euskarazko filmak hedatzen egindako lanarengatik. Gainera, irekiera ekitaldia biribiltzeko, Dantza Telmo Esnalek Donostia Zinemaldian estreinatu berri duen filma proiektatuko dute.
Biharamunean, irailaren 7an, Verabredung Maider Oleagaren film luzea eskainiko dute, eta urriaren 12an zinemagile honen lanean gehiago sakonduko dute, hitzaldia emango baitu bere ibilbidea eta lan prozesua azaltzeko.
Urriaren 8tik 11ra bitartean, 20:00etan, Zine Bilerako lehiaketa izango da protagonista. 20 film sartu dira lehian, eta Ikusgarri aretoan emango dituzte.
Irabazlea zein izango den urriaren 12an jakingo dugu. 19:30ean, amaiera ekitaldia egingo dute, eta lau sari banatuko dituzte, Mikel Zumetak, Itziar Ituñok, Eider Egurenek eta Maider Oleagak ebatzitako hiru (zuzendaritza, gidoi eta film onenak) eta publikoaren saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da