Gazte bat larri zauritu dute Lekeition, jipoia emanda
Gazte batek gizonezko bat sastakatu du Lekeition, gaur goizaldean. Ondoren, erasotzaileari jipoia eman diote pertsona batzuek, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, larri zaurituta. Oraingoz, ez dute inor atxilotu, ezta inor identifikatu ere.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 02:50ean jaso da erasoa. Ordu horretan, gazte batek bikote bati eraso dio kalean. Hasiera batean, neskari komentario matxista eta iraingarri bat egin dio, eta ondoren labankada bat eman dio haren bikotekidea. Dirudienez, aurpegian hainbat zauri egin dizkio, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
Geroago, lagun talde batek erasotzailea jipoitu omen du. Aipatu iturriak zehaztu duenaren arabera, larri zauritu dute. Horregatik, erasotzailea ere Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Nolanahi dela, Ertzaintzak ez du lortu jakitea lagun talde horrek erasoa jasan duen bikotearekin zerikusirik duen ala ez.
Oraingoz, ez dute inor atxilotu, eta gertatutakoa argitze aldera, ikerketa abiatu dute agenteek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian