Lea Artibai
2021/09/01 - 19:42
Bizkaibusek Lekeitiorako zerbitzuak murriztuko ditu, Antzar Eguna ez delako ospatuko
Larunbateko zerbitzuak eten egingo dira 17:45etatik, igandeko 15:30ak arte.
2021/09/01 - 16:22
Egun hauetan elkarte gastronomikoak ixteko mezua helarazi du Lekeitioko alkateak
Neurriak hartu arren kezkatuta daude Lekeition. Herria itxita egongo da San Antolin jaietan eta alkateak neurriak bete arazteko deia egin die taberna eta dendariei. Txokoak ixteko mezua ere helarazi du.
2021/08/27 - 15:50
Lekeitiok herrirako sarbideak itxiko ditu Antzar Egunerako
Irailaren 4tik aurrera herriko sarbideak itxita egongo dira autoentzako, erroldatuentzako bakarrik zabalduz, eta irailaren 5ean garraio publikoa ere bertan behera utziko da.
2021/08/21 - 23:13
Lekeitioko Garraitz uhartearen historia berreskuratu nahian, indusketa lanak egiten ari dira auzolanean
Larunbat honetan, bertako zein kanpoko 40 boluntariok hartu dute parte. Uharteak bi erabilera izan ditu; erlijiosoa eta militarra. Orain, eremu erlijiosoan dabiltza batez ere, gizakiak utzitako aztarnen bila.
2021/08/21 - 10:10
Gazte bat larri zauritu da Lekeition, arma zuriko erasoa jasota
Ostiral gauean gertatu zen, balizko kontu-garbitze batean. Ertzaintzak erasoaren ustezko bi egileak atxilotu du.
2021/08/14 - 19:16
Gizon bat hil da Aulestin, zuhaitz baten adarrak jota
Senideen artean lursail batean garbiketa lanak egiten ari zirela, adar batek jo du gizona eta konorterik gabe gelditu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2021/08/09 - 17:10
Istiluak Lekeition, Ertzaintza makrobotiloi bat sakabanatzera agertu zenean
Lekeition, 200 gazte inguru bildu ziren kale edana egiteko. Ertzaintza agertu zenean, istiluak eta tentsio uneak izan ziren.
2021/08/09 - 11:39
Kalean edaten ari zen talde bat sakabanatzean istiluak izan dira Lekeition
Segurtasun Sailak esan duenez, gazte batzuek objektuak jaurti dizkiete agenteei igande goizaldean, eta Gasteizen, Elorrion eta Sukarrietan ere esku hartu dute. Ez dute inor atxilotu.
2021/08/08 - 17:14
Usurbilek dauka EAEko intzidentzia-tasarik baxuena, eta Markina-Xemeinek, berriz, altuena
Udalerri batetik bestera izugarrizko aldaketa dago. Markina-Xemeinek 3.144 kasu ditu 100.000 biztanleko, Euskadiko intzidentziarik altuena. Beste muturrean Usurbil dago, 269 kasuko intzidentzia metatuta baitauka.
2021/07/29 - 13:33
Plaiko zubia bere lekuan da, eta hurrengo asteetan irekiko dute
Ondarroako Plaiko zubiko egitura osoa jarri dute dagoeneko. Prest izango da hurrengo asteetan. Izan ere, oraindik zati batzuk doitu behar dituzte zubia guztiz finkatuta egoteko.
2021/07/18 - 15:18
Borroka jendetsu batek lau atxilotu utzi ditu Donostiako Alde Zaharrean
Bestalde, ertzainak irain artean hartu dituzte, eta botilak bota dizkiete bi botilioi desegitera joan direnean, Santurtzin eta Lekeition (Bizkaia). Barakaldon eta Bilbon ohi baino botilioi gutxiago izan dira.
2021/07/06 - 11:30
Aztiren itsasontzi-sonar bat ere Lekeitiko urpekariaren bilaketan ari da gaurtik
Joan den igandean desagertu zen urpekaria, Santa Katalinako itsasargi parean, lagun batekin urpeko arrantzan ari zela. Lagunak eman zuen abisua.
2021/07/05 - 10:53
Lekeitioko uretan desagertutako urpekariaren bila jarraitzen dute
Igande arratsaldean Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen urpekariaren bilaketa lanei ekin diete gaur goizean erreskate taldeek.
2021/07/05 - 10:12
Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeari ekin diote berriro
Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen igandean urpekaria, lagun batekin arrantzan ari zela; honek eman zion abisu Ertzaintzari.
2021/06/29 - 20:56
Kaxarranka dantzatuta, ohitura ez da eten San Pedro egunean Lekeition
Bertan izateko lekeitiarrek eskaera egin behar izan dute, eta gero txandaka ikusi dute 15. mendetik gorde den ohitura. Azken urteotan bezala, Asier Uskolak egin du kaxa gaineko dantza.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/26 - 22:08
13/13 epaiketaren aurkako protestak egin dituzte hainbat txokotan
Epaiketa horren aurkako herri-ekimenak eratu dituzte Lekeition, Bilbon, Zornotzan, Villabonan edota Donostian. "Epaiketa politikorik ez" egitea aldarrikatu dute.
2021/06/24 - 16:00
Aske utzi dituzte atzo Lekeition atxilotu zituzten bi gazteak
Arratsaldean manifestazio jendetsua egin zuten Bizkaiko kostaldeko herrian, eta jende andanak adierazi zien babesa bi gazteei.
2021/06/23 - 21:39
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Lekeition, Ean kutxazain bat erretzea egotzita
Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte. Patxi Ruiz ETAko presoaren gose grebaren harira egindako protesten baitan kokatzen dute erasoa.
2021/06/23 - 17:56
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Lekeition, Ean kutxazain bat erretzea egotzita
Auzitegi Nazionalaren esku utziko dituzte. Patxi Ruiz ETAko presoaren gose grebaren harira egindako protesten baitan kokatzen dute erasoa.