Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat larri zauritu da Lekeition, arma zuriko erasoa jasota

Ostiral gauean gertatu zen, balizko kontu-garbitze batean. Ertzaintzak erasoaren ustezko bi egileak atxilotu du.

Gazte bat larri zauritu da ostiral gauean Lekeition, arma zuriko erasoa jasota, kontu-garbitze batean, EITB Mediak jakin ahal duenez eta Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Erasoa bizkaitar udalerriko Atxabal kalean jazo da. Bertan, 21:15 aldera, gizonezko bik zauritutako gazteari eraso diote, gorputzaren goialdean. Biktimak buruan du zauri larria.

Ertzaintzak ustezko erasotzaile biak atxilotu ditu, lesioetako delitua egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X