Lea Artibai
2021/06/20 - 16:45
Bi urteren ostean, aurki bueltatuko dute bere lekura Ondarroako Plaiko Zubia
Gijongo enpresa batean konpondu dute Ondarroako zubia, azken bi urteetan. Ondare historikoa da, eta duen mekanismo konplikatua tarteko, berritze lanak konplikatuak izan dira.
2021/06/16 - 22:17
Gizon bat hil da monasterio baten balkoitik behera erorita, Ziortza-Bolibarren
Zenarruza zentro erlijiosoan lapurretan egiten saiatzen ari zenean harrapatu zuten, eta ihes egiten ari zela erori zen. Hiru egunez ospitalean egon ostean, hil egin da.
2021/06/03 - 15:33
Onik aurkitu dute Markina-Xemeinen falta zen 82 urteko gizona
Astelehen iluntzean paseotik itzuli ez zela ikusita, senideek desagerpena salatu zuten. Hiru egun aritu dira gizonaren bila.
2021/06/02 - 10:58
Markina-Xemeinen falta den 82 urteko gizona bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Senideek astelehen iluntzean jarri zuten salaketa, paseatzera irten eta etxera itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:59
Markina-Xemein inguruan falta den 82 urteko gizon baten bila ari dira
Familiak eman zuen bart desagerpenaren berri, arratsaldean etxetik irten eta iluntzean itzuli ez zela ikusita.
2021/06/01 - 10:50
Desagertutako 82 urteko gizon baten bila ari dira Markinan
Gizonaren gertukoek atzo arratsaldean eman zioten abisua Ertzaintzari, gizona etxera itzuli ez zelako. Bilaketa 22:30ean hasi zen.
2021/05/08 - 17:14
Batxillergoko ikasleek eta klausurako mojek modu ezberdinean bizi dituzte murrizketak
Lekeitioko Dominikek bere borondatez erabaki zuten komentutik atera gabe bizitzea. Batxillergoko ikasleek, ostera, murrizketak gaizki daramatzate. Askotan arduradun egiten dituztela sentitzen dute.
2021/04/05 - 15:00
Arroketara erori den gizon bat erreskatatu behar izan dute Mendexan
53 urteko ondarrutar bat erreskatatu behar izan du gaur goizean Ertzaintzaren helikoptero batek, Mendexan arrantzan ari zela harkaitz eremu batera erori ostean. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2021/03/20 - 12:20
Sute batek Ondarroako udal biltegia kiskali du
02:00etan piztu da sua, zirkuitulabur batek eraginda. Ez du inork minik hartu, baina udal brigadako langileen tresneriaren zati bat erre da.
2021/02/21 - 18:26
Lekeition agertutako pintadak salatu dituzte EAJk eta EH Bilduk
Pintadak udaletxean, Batzokian, Herriko tabernan eta beste hainbat lekutan agertu dira. EAJk "antolatutako erasotzat" jo ditu, EH Bilduk uste du "lekuz kanpo" daudela.
2021/02/18 - 21:25
Maria Egiguren ondarroarrak 104 urte bete ditu, eta koronabirusa gainditu du
Maria Egiguren ondarroarrak 104 urte bete ditu gaur. Abenduan koronabirusa gainditu zuen, eta orain immunizatuta ere badago, bi txerto jaso eta gero. Zorionak!
2021/02/15 - 17:11
Aulestiko EAJko zinegotzi bat hil da Elgoibarren, motor istripu batean
Aitor Esteban Artaetxebarria (30 urte) da hildakoa. Azkarate mendatean jazo da ezbeharra.
2021/02/15 - 14:00
Aulestiko motor-gidari bat hil da Elgoibarren izandako istripuan
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, 30 urteko biktimak gidatzen zuen motorra errepidetik irten da Azkarateko igoeran.
2021/02/06 - 22:08
Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.
2021/02/06 - 21:58
Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu
Uholdeak izan dira Lekeition, eta Alonsotegin Kadagua ibaia oso hazita eta hainbat puntutan bidetik atera da. Luizien ondorioz errepideak itxi behar izan dituzte Bermeon eta Zarautzen.
2021/02/02 - 21:31
Koronabirus kasu bat bera ere ez dute zenbatu Lekeitioko Uribarren Abaroa egoitzan
Pandemia hasi zenetik kasu bat bera ere ez dute zenbatu. Neurri murriztaile asko hartu behar izan dituzte, prebentzioa izan da, hain zuzen, inor ez kutsatzeko ardatzetako bat.
2021/01/23 - 18:44
19 pertsona kutsatu dira covid-19arekin Markina-Xemeingo San Roke adinekoen egoitzan
12 erabiltzaile eta 7 langile dira positibo eman dutenak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren zahar egoitzetako sei erabiltzaile hil dira azken orduetan, covid-19arekin.
2021/01/14 - 15:26
Baheketa prebentiboa Durangaldeko eta Lea Artibaiko egoitzetako 756 langileentzat
Orain arte Bizkaiko osasun langileen artean egin den baheketarik handiena da gaur Durangon egiten hasi direna. 756 langile daude proba egitera deituta.
2021/01/13 - 11:52
Presentziala eta birtuala izango da Zinegoaken 18. edizioa
Martxoaren 1etik 14ra egingo dute Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, “Genero izpirik gabe” lelopean.
2021/01/03 - 23:29
23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto eta autobus batek talka eginda
Hildako mutila autoko gidaria zen. Istripua 17:40 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Iruzubietako bidegurutzetik gertu.