Leioa
2023/05/17 - 15:31
Hamar euskal konpainiak ikuskizunak estreinatuko dituzte Leioako Umore Azokan
43 konpainiak antzerki, dantza, musika eta zirku ikuskizunen 90 emanaldi eskainiko dituzte Bizkaiko udalerrian, maiatzaren 18tik 21era.
2023/05/16 - 16:46
Leioan egin nahi dituzten etxebizitza proiektu faraonikoen kontra azaldu da Elkarrekin
Luis Miguel Lapeña Elkarrekinen Leiorako alkategaiak eta Paula Amieva Bizkaiko Batzar Nagusietako hautagaiak uste dute ingurumena kontuan hartu eta babestu behar dela etxeen plangintza antolatzeko orduan.
2023/05/14 - 15:49
Leioako auzo-elkarteek haien arazoak eta premiak kalera atera dituzte
Hauteskunde-batzordeak aginduta, Boulevardean beharrean udalerriko kiroldegian batu dira Leioa Bizigarri koordinakundea osatzen duten auzo-elkarteak. Eguerdian, lau puntu ezberdinetatik atera dira, haien aldarrikapenak eta premiak ezagutarazteko.
2023/05/10 - 17:56
Berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Leioa eta Aiboa geltokien artean
Lamiako geltokiaren inguruan egiten ari diren lanetan gertatu den gas-isuri baten ondorioz trenen joan-etorria geldirik egon da ordu eta erdiz.
2023/05/09 - 16:56
Leioako Umore Azokak 43 konpainiaren 90 ikuskizun eskainiko ditu maiatzaren 18tik 21era
Leioako Umore Azoka motorrak berotzen hasi da. Hamar egun eskas barru abiatuko da kaleko artisten azoka, eta hiru egunez 43 konpainiak, 90 ikuskizun eskainiko dituzte herriko 17 lekutan.
2023/04/29 - 18:57
Leioa Kantika Koralak txalo zaparrada jaso du Istanbulen, munduko kantu lehiaketa handienean
Leioa Kantika Koralak publikoaren berotasuna jaso du World Symposium on Choral Music jaialdian. Abesbatzak esperientzia handia du nazioartean eta Taiwan izango da euren hurrengo geltokia. Eurekin izan da ETB.
2023/04/23 - 16:06
Leioako errepidea lurperatzeko lanetan EAJk eta PSEk herritarrak "traizionatu" egin dituztela esan du PPk
Raquel Gonzalez Bizkaiko diputatu izateko PPren hautagaiak esan duenez, herritarren iritzia ez da kontuan hartu lanak egiterakoan. "Berandu eta gaizki ari dira gauzak egiten", esan du.
2023/04/17 - 11:05
Leioako errepidea estaltzeko lanak, abian
Aurreikuspenen arabera, 41 hilabete iraungo dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 65 milioi euro inbertituko ditu.
2023/04/17 - 10:34
Leioako Avanzada estaltzeko lanak hasiko dira gaur
41 hilabete iraungo dute, eta, denbora horetan, obraren aurreapenei buruzko informazioa emango diete bizilagunei. Proiektuaren helburua, 620 metroko bulebar batekin, udalerria banatzen duen arrakala estaltzea da.
2023/03/19 - 15:03
Euskaditik joan behar izan duten gazteei EAJ "ongizatearen sinonimo" den galdetzeko eskatu dio PPk Urkulluri
Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak igande honetan adierazi duenez, Euskadik "arazo estrukturala" du "talentua erakartzeko eta atxikitzeko" orduan.
2023/03/14 - 11:19
Leioako Artatza parkean adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira
Segurtasun Sailak jakinarazi du ikerketa zabalik dutela, eta Adingabeen Fiskaltzak hartu duela bere gain kasua, ustezko erasotzaileak adingabeak direlako.
2023/03/02 - 19:33
Iñaki San Juan EAJko zinegotzi ohiari zigorra murriztu dio Gorenak
Auzitegi Gorenak beste zigortu baten, Josu Azkarraga Montesen, alde egindako irakurketa aplikatu dio San Juani; horrela, egindako delitu bakoitzagatik ezarri dizkion zigorrek ez dute bi urteko kartzela-zigorra gainditzen.
2023/02/25 - 17:06
"Zerbitzu publikoak hobetzen jarraituko" duela hitz eman du Etxanobek
Hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJk Bizkaiko eskualde guztietan jarduera ekonomikoa bultzatu eta bizi kalitatea hobetzeko proiektuak ditu, eta proiektu horiek egingo direla "bermatu behar" da.
2022/12/11 - 19:34
Urtebete behi bat hil zela Leioan, Avanzada errepidera erori ostean
Nekazaritza eta abeltzaintza azoka ospatzen ari zirela, behi batek irrist egin zuen eta, ihesean, zubitik behera jauzi eta hil egin zen.
2022/12/11 - 19:17
Leioako nekazal azokari uko egiteari deitu dute, duela urtebete hildako behiaren eskelaren bidez
Avandazako errepidera erori ostean hil egin zen behia. Animalien aldeko mugimenduak horren heriotza gogoratu du hari eskainitako eskela batekin, eta animalien sufrimenduan ez parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2022/11/11 - 19:15
Hiru orduz izan dira auto ilarak Bizkaiko errepideetan, lau istripurengatik
Guztira, dozena bat auto izan dira tartean, eta ez da inor zauritu. Ilarak, 18:00etarako amaituta zeuden.
2022/11/08 - 15:42
Aita Santuak aitortu du Elizak ez dituela ondo ikertu bi sexu abusu
Komunikabide batzuen arabera, Gaztelueta ikastetxekoa kasuaz ari da besteak beste. Elizak berriro ireki du kasua, eta berriro ikertuko du Juan Cuatrecasasek 11-13 urte zituela Gaztelueta ikastetxean jasandako sexu abusuak.
2022/10/25 - 13:57
Leioako errepidea estaltzeko lanak 2023ko apirilean hasiko dira
Bizkaiko udalerria "banatzen duen arrakala" estali, eta "aisialdirako eta oinezkoentzako gozamenerako espazio berria" sortuko dute, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak azaldu duenez.
2022/10/25 - 13:51
Horrelakoak izango dira Leioako La Avanzada estaltzeko lanak
Bizkaiko Foru Aldundiak Leioa parean BI-637 errepidea estaltzeko behin betiko proiektua aurkeztu du. Proiektua azaroaren 7ko astean lizitatuko da. Lanak 2023ko apirilean hastea aurreikusten da eta 41 hilabete iraungo dute.
2022/10/25 - 13:30
Leioako Avanzada estaltzeko lanak 2023ko apirilean hasiko dira
Proiektua azaroaren 7ko astean lizitatuko da, 65 milioi euroko hasierako aurrekontuarekin. Lanak datorren apirilean hastea espero du Aldundiak, eta 41 hilabetez luzatzea.