Lemoa
2022/07/21 - 16:44
Lemoan suteak eraitsitako eraikinaren lurzoruan dauden sugarrak itzaltzen ari dira oraindik suhiltzaileak
Lemoan suhiltzaileak atzoko sutearen eraginez jauzitako eraikinaren lurzoruan sua itzaltzen jarraitzen dute gaur oraindik. Une honetan lehentasuna sutearen ondorioz etxebizitzarik gabe geratu direnei bizitoki bat eskaintzea da..
2022/07/21 - 13:34
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Lemoako sutearen sugarrak berpiztea ekiditeko
Sua asteazken goizaldean piztu zen pabiloi batean, eta 21 pertsona etxetik atera behar izan zituzten.
2022/07/20 - 23:54
Suak Lemoan kiskalitako pabiloian jarraitzen dute suhiltzaileek garrak berpiztea ekiditeko
Suak industria-pabiloi bat suntsitu du Lemoan eta hogei bat pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Gainera, emakume bat ospitalera eraman dute kea arnastu duelako. Garrek inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu ere kaltetu dituzte.
2022/07/20 - 15:31
Sutea Lemoako pabiloi batean: eraikina behera etorri da, eta 20 bat lagun etxetik atera behar izan dituzte
Sua goizaldean piztu da Estazino auzoan, eta oraindik ez dute amatatu. Pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnasteagatik. Kalte materialak handiak dira. Lemoako alkateak jakinarazi duenez, "pabiloi gaineko etxebizitzako bizilagunek dena galdu dute".
2022/07/20 - 14:35
Ricardo Ituarte: ''Kalera ez ateratzeko eta leihoak ixteko eskatu diegu inguruko bizilagunei''
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak adierazi duenez, lehentasuna pertsonen segurtasuna bermatzea izan da uneoro, sutearen ingurua perimetratuz.
2022/07/20 - 14:09
Lemoako sutea kontrolpean dago, baina ez dago itzalita
Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman berri dutenez, sua itzaltzeko taldeek lanean jarraitzen dute. Oraindik ez dute sua guztiz itzaltzea lortu, baina kontrolpean dute.
2022/07/20 - 11:32
Eraikin bat behera etorri da Lemoan, pabiloi batean izandako sute baten ondorioz
Pertsona bat artatu behar izan dute kea arnastu duelako. Hogei bizilagun inguru euren etxetik atera behar izan dituzte.
2022/07/20 - 10:52
Sutea Lemoan
Eraikin baten zati bat behera erori da Lemoan, pabiloi batean izandako sute baten ondorioz. 25 pertsona etxetik atera behar izan dituzte.
2022/07/20 - 10:31
25 pertsona etxetik atera behar izan dituzte Lemoan, pabiloi bateko sutearen ondorioz
Sutean ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira pabiloia behera etorri baita. Goizaldean piztu da sua Geltoki auzoan, eta goiko aldean dagoen etxebizitzako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/13 - 15:20
Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egiteagatik Lemoan eta beste bat Gasteizen
Lemoan atxilotutakoak 25 urte ditu eta lekukoek emandako abisuagatik atzeman dute. Gasteizen 42 urteko gizona atxilotu dute hiru emakumeri eraso egiteagtik.
2021/10/11 - 21:08
Lemoatxako gurutze frankista eraitsi du Ernaik
Ezker abertzalearen gazte erakundeak sinbolo frankistak ezabatuz abiatu ditu Hispanitatearen Eguna salatzeko mobilizazioak. "Espainiar faxismoarekin eta 78ko erregimenarekin hausteko" deia egin dute.
2021/10/04 - 10:39
Bizkaibus normaltasunez ari da eskaintzen zerbitzua, dozena bat autobus suntsitu dituen sutearen ostean
Langileak suak kiskalitako ibilgailuak kentzen ari dira oraindik. Hala ere, gidariak inolako arazorik gabe iritsi dira Lemoako egoitzara zerbitzuarekin hasteko.
2021/10/04 - 01:56
Sute batek 12 autobus kiskali ditu eta beste bat kaltetu, Pesak Lemoan duen garajean
Sua ezustean piztu da, ez da nahita eragindakoa izan, eta 4 milioi euroko kalteak eragin ditu. Bizkaibusek astelehen honetan zerbitzua normaltasunez emango duela bermatu du Bizkaiko Foru Aldundiak.
2021/10/03 - 17:10
Sugarrek autobus batetik bestera salto egin eta denera hamabi kixkali dituzte
Sua nahigabekoa izan da, ustez. Garbiketa gunean zegoen autobuseko hozte sistemak su hartu eta hortik, sugarrek inguruan zeuden beste hamaika ibilgailu erre dituzte. Denera, lau milioi euroko galerak. Astelehean Bizkaibuseko zerbitzu guztia normaltasunez ibiliko direla agindu du enpresak.
2021/10/03 - 14:17
Sute batek 12 autobus kiskali ditu Lemoan
05:00ak aldera piztu da sua, eta lehen ikerketen arabera, ez da nahita eragindakoa izan. Kalteak 4 miloi euro ingurukoak izan direla esan du Bizkaiko Aldundiak.
2021/10/03 - 13:57
12 autobus kiskalita Lemoan, sute baten ondorioz
12 autobus kiskali dira gaur goizaldean Pesa garraio konpainiak Lemoan (Bizkaia) duen garajean piztu den sute baten ondorioz. (Radio Euskadiko entzule batek bidalitako irudiak)
2021/09/01 - 22:52
Aske utzi dute Zornotzako erasoarekin lotuta atxilotutako azken gaztea
Atxilotuak 20 urte ditu eta Leioakoa da. Guztira, 16 pertsona atxilotu dituzte eta justiziaren esku utzi dituzte: zortzi adingabe eta beste zortzi heldu. Bien bitartean, biktimak, Lemoako 23 urteko gazteak, koman jarraitzen du.
2021/08/31 - 18:38
Beste mutil bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta
Orain arte 16 dira atzemandakoak; horietako 8, adingabeak. Bien bitartean, biktima, Lemoako 23 urteko mutil bat, koma egoeran dago oraindik.
2021/08/25 - 01:01
Zornotzan jipoitu zuten gazteak "oso larri" segitzen du, ZIUtik gela batera eraman badute ere
23 urteko lemoarrak koman jarraitzen du, baina gela batera eraman dute, "zainketa intentsiboetako unitatean ezin zaiolako besterik egin".