AUTOBUSETAKO BATEAN HOZTE SISTEMAK SU HARTU DU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sugarrek autobus batetik bestera salto egin eta denera hamabi kixkali dituzte

Iragarkia
18:00 - 20:00
Sugarrek autobus batetik bestera salto egin eta denera hamabi kixkali dituzte
Sua nahigabekoa izan da, ustez. Garbiketa gunean zegoen autobuseko hozte sistemak su hartu eta hortik, sugarrek inguruan zeuden beste hamaika ibilgailu erre dituzte. Denera, lau milioi euroko galerak. Astelehean Bizkaibuseko zerbitzu guztia normaltasunez ibiliko direla agindu du enpresak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X