LGTBI
2022/06/27 - 09:50
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du trans legea tramite parlamentarioa has dadin
Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.
2022/06/26 - 16:50
“Sexilioa” herri txikietan
Markel 18 urteko ordiziarra da, 10.000 biztanleko herri bateko auzokidea. Orain bi urte egin zuen publiko homosexuala zela, eta, dioenez, herri txikietako anonimotasun faltak zailtasunak dakartza. Ondorioz, pertsona askok hiri handietara joatea erabakitzen dute, bere identitatea askeago bizitzeko.
2022/06/25 - 18:56
Bi pertsona hil dituzte tiroka Oslon, LGTBIQ+ kolektiboaren taberna batean
Norvegiako hiriburuan, Oslon, gizonezko batek LGTBIQ+ komunitatearen taberna batean bi lagun hil ditu tiroz, eta 21 zauritu. Bertatik gertu atxilotu dute erasotzailea, eta eraso terrorista gisa ari da ikertzen polizia. Osloko harrotasunaren jaialdia bertan behera utzi dute.
2022/06/24 - 16:47
EHGAMEK, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak banatu ditu
Sari horiekin kolektiboaren alde eta kontra egin dutenak nabarmentzen ditu. Horren harira, EHGAMeko sortzaileetako batekin izan da EITB, Imanol Alvarezekin. Urteak daramatza sexu askatasunaren aldeko borrokan.
2022/06/23 - 22:50
Espainiako Gobernuak astelehenean onartuko du Trans Legea
Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.
2022/06/23 - 14:11
''Zahartzarora iristean egoiliarrak berriz sartzen dira armairura, ondo artatuak izateko''
Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Itxaro Borda idazlea eta Kepa Iekora EHGAMeko kidea kolektiboaren erralitateaz aritu dira, bereziki zahartzaroak bertan duen eraginari heldu diote. Adin horretara helduta, "atzera pausoa" eman beharraren arriskua aipatu dute.
2022/06/22 - 12:42
Euskal Herriko lehenengo ezkontza homosexualak
2005eko Kode Zibilaren erreforma baino lehen zenbait ezkontza sinboliko egin ziren, baina bikote homosexualen lehenengo legezkoak Gasteizen, bi gizonen artean, eta Errenterian (Gipuzkoa), bi emakumeren artean, izan ziren.
2022/06/22 - 11:57
Gehitu eta Hegoak elkarteen kanpaina ezkontza homosexualen legalizazioa eskatzeko
2001ean, Gehitu eta Hegoak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteek mozioak aurkeztu zituzten zenbait udaletan, ezkontza homosexualak legezkoak izateko eskatzeko.
2022/06/21 - 15:03
Vera Alonso: "Emakume zisengandik datoz sarri arbuioak, beren espazioa inbadituta sentitzen dutelako"
Miss Euskadira aurkeztu zen lehen emakume transexuala izan zen Alonso, eta horrek laudorioak eta kritikak, biak jasotzea ekarri zion. Kritika horiek "aktibismo" bihurtzeko lan egiten du, beste batzuek ez dezaten jasan berak pairatu behar izan duen transfobia.
2022/06/21 - 14:33
Familiaren Foroak 2005ean deitutako manifestazioa, ezkontza homosexualen kontra
Ezkontza homosexualak legeztatu zirenean, 2005ean, talde kontserbadoreak, Eliza Katolikoa eta PP kalera irten ziren, Madrilen, erreformaren aurka protesta egiteko.
2022/06/21 - 14:05
Diputatuen Kongresuak ezkontza homosexualak onartu zituen momentua
2005eko ekainaren 30ean, Diputatuen Kongresuak Kode Zibilaren erreforma onartu zuen, ezkontza homosexualak legeztatzeko.
2022/06/12 - 20:06
Gay Harrotasunaren desfilean istiluak egitera zihoazen 31 supremazista zuri atxilotu dituzte Idahon
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta eskuin muturreko ideologiarekin lotutako ikurrak zeramatzaten.
2022/06/02 - 22:50
Mehatxupean egin dute Harrotasunaren martxa Jerusalemen, segurtasun neurri gorenez zainduta
Jerusalemen Harrotasunaren martxa egin dute, antolatzaile nagusiek jasotako heriotza mehatxuen artean. 2.500 polizia baino gehiago egon dira zaintza lanetan. Izan ere, judu ultraortodoxoek eta ultranazionalistek ez dute LGTBI komunitatea onartzen.
2022/05/30 - 23:58
Bilbao Bizkaia Harro 2022 jaialdiaren egitaraua
Jarduerak ekainaren 16tik 29ra egingo dira Bilbon, Lekeition, Santurtzin eta Plentzian.
2022/05/30 - 19:45
Bilbok eta Bizkaiak itsasadarreko Ur Parade berreskuratuko dute Harrotasun Egunean
Formatu originala berreskuratzeaz gain, Bilbo-Bizkaia Harro Lekeitio, Plentzia eta Santurtzira zabalduko da. Jaialdia ekainaren 16tik 29ra izango da.
2022/05/30 - 15:45
331 pertsona transexualek, erdiak adingabeak, eskatu dute identitate sexualerako dokumentu iragankorra 2016tik
Duela lau urte hasi zen Jaurlaritza pertsona transexualei zuzendutako dokumentazio hori eskaintzen. Ordutik, nabarmen igo da eskaera egiten duten adingabeen kopurua.
2022/05/29 - 14:18
Etniarekin edo sexu-orientazioarekin lotutako delituak salatzera animatzeko kanpaina abiatu dute Euskadin
2021ean 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak. Gainera, orientazio edo identitate sexualagatik izandako erasoak % 46 igo dira.
2022/05/23 - 11:16
Bilboko ustezko hiltzailearen auziak adarrak ditu Estatu espainiarrean eta beste herrialde batzuetan
Erkorekak lasaitasun mezua helarazi dio LGTBIQ+ kolektiboari, gaur Segurtasun Batzordean egindako agerraldian. Azaldu duenez, ikerketa konplexua eta luzea izango da, "gertakizun batzuk frogatutzat eman" daitezke, baina frogatu beharreko beste asko eta asko daude oraindik".
2022/05/22 - 14:08
Katalina Erauso: dokumentatuta dagoen lehen pertsonaia transa, orain, Bilboko Azkuna Zentroko erakusketan
Cabello-Carceller kolekticoaren erakusketa hori literalegia iruditu zaio,H. Barcenillari, diskurtsoan larregi oinarritua. Ertz asko dituen pertsonaia baita Katalina Erauso. Halere, interesgarria da hari eskainitako erakusketa-performancea.
2022/05/18 - 00:51
LGTBI kolektiboak egunerokoan jasaten duen indarkeria salatu eta aniztasuna errespetatzea eskatu du
LGTBI mugimenduak mobilizazioak egin ditu Euskal Herriko zenbait hiritan eta azpimarratu du ez duela inolako eraso homofoborik onartuko.