LGTBI
2022/06/21 - 15:03
Vera Alonso: "Emakume zisengandik datoz sarri arbuioak, beren espazioa inbadituta sentitzen dutelako"
Miss Euskadira aurkeztu zen lehen emakume transexuala izan zen Alonso, eta horrek laudorioak eta kritikak, biak jasotzea ekarri zion. Kritika horiek "aktibismo" bihurtzeko lan egiten du, beste batzuek ez dezaten jasan berak pairatu behar izan duen transfobia.
2022/06/21 - 14:33
Familiaren Foroak 2005ean deitutako manifestazioa, ezkontza homosexualen kontra
Ezkontza homosexualak legeztatu zirenean, 2005ean, talde kontserbadoreak, Eliza Katolikoa eta PP kalera irten ziren, Madrilen, erreformaren aurka protesta egiteko.
2022/06/21 - 14:05
Diputatuen Kongresuak ezkontza homosexualak onartu zituen momentua
2005eko ekainaren 30ean, Diputatuen Kongresuak Kode Zibilaren erreforma onartu zuen, ezkontza homosexualak legeztatzeko.
2022/06/12 - 20:06
Gay Harrotasunaren desfilean istiluak egitera zihoazen 31 supremazista zuri atxilotu dituzte Idahon
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta eskuin muturreko ideologiarekin lotutako ikurrak zeramatzaten.
2022/06/02 - 22:50
Mehatxupean egin dute Harrotasunaren martxa Jerusalemen, segurtasun neurri gorenez zainduta
Jerusalemen Harrotasunaren martxa egin dute, antolatzaile nagusiek jasotako heriotza mehatxuen artean. 2.500 polizia baino gehiago egon dira zaintza lanetan. Izan ere, judu ultraortodoxoek eta ultranazionalistek ez dute LGTBI komunitatea onartzen.
2022/05/30 - 23:58
Bilbao Bizkaia Harro 2022 jaialdiaren egitaraua
Jarduerak ekainaren 16tik 29ra egingo dira Bilbon, Lekeition, Santurtzin eta Plentzian.
2022/05/30 - 19:45
Bilbok eta Bizkaiak itsasadarreko Ur Parade berreskuratuko dute Harrotasun Egunean
Formatu originala berreskuratzeaz gain, Bilbo-Bizkaia Harro Lekeitio, Plentzia eta Santurtzira zabalduko da. Jaialdia ekainaren 16tik 29ra izango da.
2022/05/30 - 15:45
331 pertsona transexualek, erdiak adingabeak, eskatu dute identitate sexualerako dokumentu iragankorra 2016tik
Duela lau urte hasi zen Jaurlaritza pertsona transexualei zuzendutako dokumentazio hori eskaintzen. Ordutik, nabarmen igo da eskaera egiten duten adingabeen kopurua.
2022/05/29 - 14:18
Etniarekin edo sexu-orientazioarekin lotutako delituak salatzera animatzeko kanpaina abiatu dute Euskadin
2021ean 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak. Gainera, orientazio edo identitate sexualagatik izandako erasoak % 46 igo dira.
2022/05/23 - 11:16
Bilboko ustezko hiltzailearen auziak adarrak ditu Estatu espainiarrean eta beste herrialde batzuetan
Erkorekak lasaitasun mezua helarazi dio LGTBIQ+ kolektiboari, gaur Segurtasun Batzordean egindako agerraldian. Azaldu duenez, ikerketa konplexua eta luzea izango da, "gertakizun batzuk frogatutzat eman" daitezke, baina frogatu beharreko beste asko eta asko daude oraindik".
2022/05/22 - 14:08
Katalina Erauso: dokumentatuta dagoen lehen pertsonaia transa, orain, Bilboko Azkuna Zentroko erakusketan
Cabello-Carceller kolekticoaren erakusketa hori literalegia iruditu zaio,H. Barcenillari, diskurtsoan larregi oinarritua. Ertz asko dituen pertsonaia baita Katalina Erauso. Halere, interesgarria da hari eskainitako erakusketa-performancea.
2022/05/18 - 00:51
LGTBI kolektiboak egunerokoan jasaten duen indarkeria salatu eta aniztasuna errespetatzea eskatu du
LGTBI mugimenduak mobilizazioak egin ditu Euskal Herriko zenbait hiritan eta azpimarratu du ez duela inolako eraso homofoborik onartuko.
2022/05/17 - 22:20
Asier eta Eder, Euskadiko azkenetariko eraso homofoboen biktimak
Asierreri muturreko bat eman zioten apirilean Bilbon, eta irain homofoboak ere entzun behar izan zituen. Ederreri, aldiz, gazte talde batek harrika egin zion bere bikotebidearekin zegoenenean, igandean, Uribarri Ganboan.
2022/05/17 - 22:14
Ehunka pertsona bildu dira Bilbon, Baionan eta Iruñean LGTBIfobiaren aurkako kontzentrazioetan
Aski dela esateko irten dira kalejiran Iruñean barrena. Errespetua eta tolerantzia aldarrikatzeko oihuak inoiz baino ozenagoak izan dira homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren nazioarteko egun honetan.
2022/05/17 - 21:37
LGTBI+ kolektiboaren zaurgarritasuna areagotu dela ohartarazi dute
LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Gehitu elkarteak Latorrizko Saria Vox ultraeskuineko alderdiari eman dio, "kolektiboaren aurka egindako adierazpenengatik".
2022/05/17 - 14:45
Euskal gazteen % 63k uste du indarkeria homofoboa nahiko zabalduta dagoela
Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera, 15 eta 30 urte bitarteko gazteen % 22,2k uste du homofobia "oso hedatuta" dagoela, eta % 40,8k uste du "nahiko hedatuta" dagoela gazteen artean. Emakumeen % 72,5ek eta gizonen % 53,9k adierazi dute hori.
2022/05/17 - 13:50
Legebiltzarreko taldeek, Vox salbu, diskriminazioaren aurka eta aniztasunaren alde borrokatzera deitu dute
Legebiltzarreko bozeramaileek sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoak salatu dituzte manifestu batean, eta gogorarazi dute "herritar guztien zeregina dela gizarte inklusibo eta anitza lortzeko ahaleginak batzea".
2022/05/17 - 13:24
Imanol Alvarez: 'Sexualitatez gutxi hitz egiten zen eta homosexualitatez batere ez'
2022/05/17 - 13:23
Donostiako Ondarreta hondartzan eraso lesfoboa jasan dutela salatu dute hainbat emakumek
Igandean jazo zen erasoa. Bainatu ostean, gizon batek argazkiak egiten hasi zitzaien, eta emakumeek kargu hartu ziotenean, beste bat hurbildu zitzaien irain eta mehatxuak egitera. Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute (15:00etan) tenis klubaren inguruan.
2022/05/17 - 13:17
Diskriminazioaren aurka borrokatzeko deia egin dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU eta PPk
Legebiltzarreko bozeramaileek sexu-aniztasunaren eta genero-aniztasunaren aurkako erasoak salatu dituzte manifestu batean, eta gogorarazi dute herritar guztien zeregina dela "gizarte inklusibo eta anitza lortzeko ahalegina egitea".