LGTBI
2022/07/03 - 16:34
Harrotasunaren Eguna dela eta, Burlatan lehen trabesti jaialdia ospatu dute
Nafarroako lehen trabesti jaialdia da Lumak festibala. Oholtza gainera hamaika trabesti igo dira dantzatu eta abestera, askatasuna aldarrikatzeko helburuz. Harrotasunaren egunaren astean, Euskal Herrian dugun aniztasuna ospatu nahi izan dute, bertara hurbildu diren ehunka pertsonekin batera.
2022/06/28 - 22:54
Aniztasunaren aldarrikapenak milaka pertsona atera ditu kalera
"Transmaribibolloak tinko! Heteropatriarkatuari sua" lelopean, ehunka pertsonak parte hartu dute Iruñeko mobilizazioan. Bilbon, irudi berdina errepikatu da, "Transfobiaren aurrean, tinko!", lelopean. Milaka pertsonak parte hartu dute transfobiaren aurkako manifestazioan.
2022/06/28 - 22:09
Euskal Herriko kaleak ostadar kolorez bete dira
LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean kolektiboaren eskubideak defendatu eta erasoak amaitzea eskatu dute herritarrek.
2022/06/28 - 16:02
Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak bat egin dute LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin
Bi erakundeek eskerrak eman dizkiote LGTBIQ+ mugimenduari, eta hezkidetzarekiko konpromisoa berretsi dute, diskriminaziorik eza sustatzeko politikak bultzatzeko oinarri gisa.
2022/06/28 - 13:39
Beatriz Artolazabalek sexu eta genero identitaterako eskubidea aldarrikatu du
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak oraintsu EAEn izan diren LGTBfobia gertakariak gogorarazi ditu. Gertakari horiek agerian uzten dute "oraindik eremu horretan bide luzea" dagoela egiteko, eta ezin dela "arreta galdu".
2022/06/28 - 12:57
EAEko biztanleen % 13 baino gehiago genero-identitateak eragindako indarkeriaren lekuko izan da
Hala adierazi du Ikuspegiren azken inkestak. Era berean, galdetutakoen % 50ek baino gehiagok adierazi dute norbaiti buruzko iruzkin negatiboak edo zurrumurru desatseginak entzun edo ikusi dituela sexu-orientazioa dela eta, baita isekak, txantxak, txisteak edo keinu iraingarriak ere.
2022/06/28 - 12:13
Legebiltzarkideek elkarretaratzea egingo dute ''Aniztasunaren eta eskubideen alde'' lelopean
Horrela, Eusko Legebiltzarrak bat egin nahi izan du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldiekin.
2022/06/28 - 09:15
LGTBIQ+ mugimendua kalera aterako da gaur homofobia salatzeko eta aniztasuna errespetatzea eskatzeko
Goizean ekitaldi instituzionalak izango dira udaletxeetan, aldundietan eta Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan; arratsaldean, berriz, manifestazioak izango dira udalerrietan eta hiriburuetan.
2022/06/27 - 16:30
Trans lege berriaren gakoak
2007ko legea gainditzea eta transexualitatea despatologizatzea dira Trans Lege proiektuaren helburuak; txosten medikorik eta tratamendurik gabe, genero audeterminazioa ahalbideratzea.
2022/06/27 - 16:23
Amurrioko 30 saltokitan LGTBI kolektiboari buruzko informazioa jasotzen duten taulak jarri dituzte
Herrian dauden sexu-orientazio guztien aldeko errespetu gisa, Amurrio Udalak eta dendariek bat egin dute, eta hainbat ekimen antolatu dituzte aurten lehen aldiz.
2022/06/27 - 15:57
Espainiako Gobernuak trans legea onartu du
Besteak beste, erregistroan izena aldatzeko aukera emango du, inolako mediku txostenik gabe. Horrela, eztabaida ugari sortu dituen testua, besteak beste transen genero-autodeterminazioa dela eta, legebiltzarrean izapidetzen hasiko da.
2022/06/27 - 14:37
Euskal LGTBI+ lege integrala aldarrikatu du Behatokiak
Espainiako Gobernuak trans eta LGTBI pertsonen eskubideen legea Ministroen Kontseiluan onartuko duen egun berean eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan egin du aldarrikapena.
2022/06/27 - 09:50
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du trans legea tramite parlamentarioa has dadin
Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.
2022/06/26 - 16:50
“Sexilioa” herri txikietan
Markel 18 urteko ordiziarra da, 10.000 biztanleko herri bateko auzokidea. Orain bi urte egin zuen publiko homosexuala zela, eta, dioenez, herri txikietako anonimotasun faltak zailtasunak dakartza. Ondorioz, pertsona askok hiri handietara joatea erabakitzen dute, bere identitatea askeago bizitzeko.
2022/06/25 - 18:56
Bi pertsona hil dituzte tiroka Oslon, LGTBIQ+ kolektiboaren taberna batean
Norvegiako hiriburuan, Oslon, gizonezko batek LGTBIQ+ komunitatearen taberna batean bi lagun hil ditu tiroz, eta 21 zauritu. Bertatik gertu atxilotu dute erasotzailea, eta eraso terrorista gisa ari da ikertzen polizia. Osloko harrotasunaren jaialdia bertan behera utzi dute.
2022/06/24 - 16:47
EHGAMEK, Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak banatu ditu
Sari horiekin kolektiboaren alde eta kontra egin dutenak nabarmentzen ditu. Horren harira, EHGAMeko sortzaileetako batekin izan da EITB, Imanol Alvarezekin. Urteak daramatza sexu askatasunaren aldeko borrokan.
2022/06/23 - 22:50
Espainiako Gobernuak astelehenean onartuko du Trans Legea
Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.
2022/06/23 - 14:11
''Zahartzarora iristean egoiliarrak berriz sartzen dira armairura, ondo artatuak izateko''
Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Itxaro Borda idazlea eta Kepa Iekora EHGAMeko kidea kolektiboaren erralitateaz aritu dira, bereziki zahartzaroak bertan duen eraginari heldu diote. Adin horretara helduta, "atzera pausoa" eman beharraren arriskua aipatu dute.
2022/06/22 - 12:42
Euskal Herriko lehenengo ezkontza homosexualak
2005eko Kode Zibilaren erreforma baino lehen zenbait ezkontza sinboliko egin ziren, baina bikote homosexualen lehenengo legezkoak Gasteizen, bi gizonen artean, eta Errenterian (Gipuzkoa), bi emakumeren artean, izan ziren.
2022/06/22 - 11:57
Gehitu eta Hegoak elkarteen kanpaina ezkontza homosexualen legalizazioa eskatzeko
2001ean, Gehitu eta Hegoak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkarteek mozioak aurkeztu zituzten zenbait udaletan, ezkontza homosexualak legezkoak izateko eskatzeko.