Harrotasunaren Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LGTBIQ+ mugimendua kalera aterako da gaur homofobia salatzeko eta aniztasuna errespetatzea eskatzeko

Goizean ekitaldi instituzionalak izango dira udaletxeetan, aldundietan eta Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan; arratsaldean, berriz, manifestazioak izango dira udalerrietan eta hiriburuetan.
LGTBIQ+ kolektiboak Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
LGTBIQ+ kolektiboak Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, gaur hainbat ekimen eta mobilizazio izango dira Euskal Herrian kolektibo horrek egunerokotasunean jasaten dituen erasoak salatzeko eta aniztasunarekiko errespetua aldarrikatzeko.

Manifestazio nagusiak arratsaldean egingo dituzte udalerrietan eta hiriburuetan. Goizean, berriz, ekitaldi instituzionalak egingo dituzte udaletxeetan, foru aldundietan eta parlamentuetan.

Horrela, bada, Eusko Legebiltzarrean elkarretaratzea egingo dute 09:30ean "Aniztasunaren eta Eskubideen alde" goiburupean. Nafarroako Parlamentuko ekitaldi instituzionala 12:30ean izango da.

Horrez gain, aniztasun sexualari buruzko ikerketa baten ondorioak aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak.

LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunaren bezperan, Espainiako Gobernuak trans eta LGTBI pertsonen eskubideen legea onartu du.

Besteak beste, generoaren autodeterminaziorako askatasuna jasotzen du arau berriak, eta Erregistroan sexua aldatu ahal izango da horretarako interesa duen pertsonaren borondate adierazpen hutsez, baldin eta lehen eskaera egin eta hiru hilabetera borondate hori berresten badu. Hala, ez da beharrezkoa izango mediku txostenik edo txosten psikologikorik aurkeztea.

Bestalde, Euskal LGTBI+ Behatokiak lege propio bat egiteko proposamena egin du, eta salatu du Euskal Autonomia Erkidegoa dela, Ceuta eta Melillarekin batera, esparru horretan lege-proiekturik ez duen Estatuko erkidego bakarra.

Gauzak horrela, Behatokiak deia egin die Legebiltzarreko talde parlamentarioei eta EAEko LGTBI+ elkarteei datorren irailetik aurrera elkarlanean aritzeko LGTBI+ kolektiboko pertsonak babestuko dituen lege propioa landu eta adostu aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X