LGTBI
2022/05/17 - 11:18
Iker Ibarretxe: "Beldurra dut bakarrik nagoenean. Nork ziurtatzen dit hasitakoa bukatu nahi ez dutenik?"
Lagunartean zegoela eraso zioten Iker Ibarretxe zornotzarrari. Saihetsak hautsi eta ubeldurak eragin dizkiote eta salaketa jartzea erabaki du: "Lotsa ematen dit, baina herriak jakin behar du. Ez dut burua makurtuko".
2022/05/16 - 18:29
LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoak % 69 ugaritu dira Araban
Ikusgune, Gasteizko LGTB+fobiaren aurkako Behatokiak 27 intzidentzia jaso zituen 2021ean, aurreko urtean baino 11 gehiago. Batez ere, eraso transfoboak ugaritu dira, "Diputatuen Kongresuan trans legearen tramitazioaren esparruan sortutako gorroto-giroagatik".
2022/05/16 - 16:44
LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoak % 69 igo dira
Ikusgune LGTBI kolektiboen behatokiaren arabera, erasoek gora egin dute eta Gasteiz da Estatu osoan gorroto delitu gehien salatu duen hiria.
2022/05/16 - 14:33
Bikote bati eraso homofoboa egin diote Arroiabe hondartzan
Biktimetako batek sare sozialetan salatu duenez, harriz eraso diete Uribarri Ganboako urtegian (Araba). Lumagorri elkarteak biktimari eta LGTBI kolektibo osoari babesa helarazi die.
2022/05/11 - 23:37
Bilboko heriotzekin zerikusia duelakoan espetxeratutako gaztea 2019an iritsi zen Euskadira, Bruselatik
Ikerketa "luzea izango da, eta ez da hilabeteetan amaituko"; izan ere, "froga asko aztertu behar dira", ohartarazi du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan.
2022/05/07 - 16:51
Bilboko hilketengatik susmopean den atxilotuari behin-behineko kartzelaldia ezarri dio epaileak
Bilboko ustezko hiltzailearen kasuan, Ertzaintza lau heriotza ikertzen ari da, eta beste bi hilketa saiakera. Susmagarriak Irunen entregatu zuen bere burua, baina leporatzen zaizkion delitu guztiak Bilbon egindakoak dira. Ostegunetik atxilotuta egon ostean, epailearen aurrera eraman dute orain.
2022/05/07 - 14:19
Behin-behineko espetxealdia ezarri dio epaileak Bilboko ustezko hilketekin lotuta atxilotutako gazteari
Atxilotutako gizonezkoa Bilboko Epaitegiaren esku utzi ostean, behin-behinean kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak, EITB Mediak baieztatu duenez. Atxilotuak Erandioko polizia-etxean pasatu du gaua.
2022/05/06 - 22:30
Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen
Agenteek kaxa bat eraman dute miatutako etxetik. Bi hilabete eta erdi zeramatzan bizitzen Irunen bikotekidearekin eta haren amarekin. Irungo denda batean ari zen lanean otsailetik.
2022/05/06 - 19:49
Josu Erkoreka sailburuaren agerraldi osoa, Bilboko ustezko hilketei buruz
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak homizidio bat, bi saiakera eta ikerketapean dauden hiru heriotza natural baieztatu ditu, Bilboko ustezko hiltzailearen auzian.
2022/05/06 - 19:03
Orain arte baieztatutakoa: homizidio bat, bi saiakera eta hiru heriotza natural ikertzen ari dira Bilbon
Hauek dira Bilboko ustezko hilketen harira Josu Erkoreka sailburuak baieztatutako datuak.
2022/05/06 - 18:07
Ertzaintzak etxebizitza bat miatu du Irunen, Bilboko ustezko hiltzailearekin lotuta
25 urteko gizonak bere burua entregatu du Irungo ertzain-etxean, eta atxilotu egin dute. EITB Mediak baieztatu duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.
2022/05/06 - 10:34
Bilboko hilketen susmagarri nagusiak Irungo ertzain-etxean jarraitzen du
25 urteko gizonak bere burua entregatu du Irungo ertzain-etxean, eta atxilotu egin dute. EITB Mediak baieztatu duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.
2022/05/06 - 09:27
Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du
Gizona ihes eginda zegoen eta Irungo ertzain-etxean aurkeztu da. Antza denez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.
2022/05/05 - 22:39
Bilboko ustezko serie-hiltzailearen profila
Bilboko lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezakeen ustezko serie-hiltzaileak 25 urte ditu eta polizia-aurrekariak ditu, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
2022/05/05 - 22:37
Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat
Kriminologian adituak direnei deigarria egiten zaie ustezko hiltzailea hain gaztea izatea, serie hiltzaileak orokorrean helduagoak izaten baitira: 30-40 urte bitartekoak. Horrekin batera, uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat.
2022/05/05 - 20:55
Bilboko ustezko serie-hiltzailearen profila: 25 urtekoa da eta aurrekariak ditu
Gizona ihes eginda dago oraindik. Lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezake, baina Ertzaintza azken urteetan izandako beste heriotza susmagarri batzuk ikertzen ari da.
2022/05/05 - 20:29
LGTBI kolektiboak kezka adierazi du, baina alarmismotik ihes egiteko zuhurtzia eskatu du
Bilbon lau gizonen heriotzarekin lotzen duten gizonaren bila jarraitzen dute. Eta gaur LGTBI+ kolektiboek euren kezka azaldu dute. Hainbat eskaera eta aldarrikapen ere egin dituzte.
2022/05/05 - 14:05
LGTBI+ kolektiboan kezka areagotzen ari da gizon homosexualen ustezko hilketengatik
LGTBI mugimenduak arduraz jokatzeko eskatu die komunikabideei eta herritarrei, Bilbon izandako heriotzek eragin duten "alarma soziala" areagotu ez dadin. Hala, biktimak homosexualak direla ez aipatzeko deia egin dute, LGTBI kolektiboaren estigmatizazioa elikatzea ekiditeko.
2022/05/05 - 11:03
Euskal LGTBI+ Behatokiak kezka agertu du ustez Bilbon lau gizon hil dituztelako
Ertzaintza 20 eta 30 urte bitarteko gizon baten bila ari da, iazko iraila eta urria bitartean Bilbon hil ziren lau gizonen heriotzarekin zerikusia duelakoan.
2022/05/04 - 22:42
Bilboko ustezko hiltzailearekin lotuta, epaitegiek bi auzibide ireki dituzte homizidioagatik
20-30 urteko gaztearen kontra nazioarteko atxilotze-agindua eskatu dute. Estatuko Polizia guztiek badituzte susmagarriaren datuak.