Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak etxebizitza bat miatu du Irunen, Bilboko ustezko hiltzailearekin lotuta

25 urteko gizonak bere burua entregatu du Irungo ertzain-etxean, eta atxilotu egin dute. EITB Mediak baieztatu duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.
Iragarkia
Registro en Irun. Foto: EFE
18:00 - 20:00
Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen

Ertzaintzak etxebizitza bat miatu du Irunen (Gipuzkoa), Bilboko ustezko hilketekin lotuta atxilotutako gizonarekin batera, ikertzaileek jakinarazi dutenez.

Agente talde bat bertaratu da herri gipuzkoarreko etxebizitza batean, gaur goizeko azken orduan, atzo Ertzaintzaren polizia-etxean bere burua aurkeztu zuen gizonarekin batera. Atzo arratsaldean entregatu zuen bere burua, bere aurpegiaren argazkia hedabideetan argitaratuta ikusi eta gero.

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak EITB Mediak jakin duenez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina ukatu egin ditu leporatu zaizkion delituak. 25 urteko gizonak polizia-aurrekariak ditu, iruzurragatik

Epaileak auzia sekretupean jarri du; beraz, ikerketaren inguruko datu ofizial edo xehetasunik ez dute eman.

Ertzaintzaren ustean, atxilotuak lotura izan lezake hilketa batekin, eta hilketa saiakera batekin. Hori da, hain zuzen, Ertzaintza ikertzen ari dena.

Ustez, harremanak izateko aplikazioak erabilita jarri ohi zen kontaktuan biktimekin, drogatu egiten zituen eta dirua kentzen zien. Hasiera batean, heriotza naturalak zirela ustez izan zuten kasu gehiago ikertzen ari dira.

Ikerketan bi puntu esanguratsu daude. Batetik, urriaren 18an, Bilboko Zazpikaleetan, gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta heriotza berezkoa zela uste izan bazuten ere, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Bestetik, abenduan beste eraso bat egon zen: susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina hark auzotarren laguntza eskatu zuenean, erasotzaileak ihes egin zuen.

Ertzaintza eraso hori gertatu zen Zazpikaleetako etxebizitzara joan zen. Bertan, erasotzaileak ustez utzitako motxila bat eta substantzia estupefaziente bat topatu zituzten. Horrek gizona identifikatzea ahalbidetu zuen.

Bestalde, EFE agentziaren arabera, Valentzian eta Madrilen ere abiatu dituzte gizon horren inguruko ikerketak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X