LGTBI
2022/05/02 - 21:19
Elkarretaratzea Zornotzan, igande goizaldean gertatutako eraso homofoboa salatzeko
Zornotzako Udalak babes eta elkartasun osoa adierazi die erasoaren biktimei eta haien familiei, eta elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldean Herriko Plazan.
2022/05/02 - 16:18
Igande goizaldean Zornotzan izandako eraso homofobo bat ikertzen ari da Ertzaintza
Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, gertaerak arbuiatu eta biktimei elkartasuna helarazteko. Segurtasun Sailak salaketa dagoela baieztatu du, baina ez du xehetasun gehiagoren berri eman.
2022/04/21 - 12:16
Bea Sever: ''Gizarteak zorra du pertsona transexualekin; has gaitezen konpontzen eragin zaien sufrimendua''
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Trans legearen aurreproiektuaren kontrako txosten kritikoa onartzeak ez du batere harritu Bea Sever Naizen elkarteko kidea. Azpimarratu duenez, aldaketak gertatzen ari dira eta, zailtasunak jartzen bazaizkie ere, erabaki judizialek edo administratiboek ez dute eragozten pertsona transexualak benetan diren modukoak izanda bizitzea. Edonola ere, gizarteak eurekin duen zorra kitatzen eta bizitza errazago egiten hasi behar duela nabarmendu du.
2022/04/21 - 10:28
Bea Sever: "Agiria ez aldatzeak, zaildu bai, baina ez die eragozten diren bezalakoak izanda bizitzen"
Naizen adingabe transexualen familien elkarteko bozeramailearentzat, ez da sorpresa izan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak atzo onartutako Trans Legearen inguruko txosten kritikoa. Gizarteak transexualei eragindako sufrimendua konpontzen hasi beharra dagoela azpimarratu du.
2022/04/20 - 16:30
Trans Legearekin kritikoa den txosten bat aho batez onartu du Espainiako Botere Judizialaren Kontseiluak
Hainbat punturekin bereziki kritikoa da txostena eta kontrol maila handiagoa eskatu dute. Berdintasun Ministerioaren proiektuak ez dituela adin txikikoak nahikoa babesten iritzi diote.
2022/04/13 - 10:19
Gazte batek asteburuan Bilbon jasandako eraso homofoboa gaitzetsi du Bilbao Bizkaia Harrok
LGTBI kolektiboaren aurkako erasoaren aurrean jarduteko eskatu dio Fiskaltzari, eta gaitzespen horrekin bat egiteko eta eraso horiek prebenitzeko politikak indartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta Udalari.
2022/04/11 - 12:06
LGTBI kolektiboaren kontrako delituek nabarmen egin zuten gora 2021ean Euskadin
Guztira, 73 kasu izan ziren, aurreko urtean ia halako bi. Igoera apalagoa eduki zuten eraso arrazista eta xenofoboek, eta horiek izan ziren nagusi gorroto delituen artean (10etik 6 izan ziren).
2022/03/24 - 14:07
Pertsona transexualen arreta integralerako lege-erreforma, aurrera Legebiltzarrean
Pertsona transexualen arreta egoki eta integrala bermatu nahi da hezkuntzan, osasunean, lan arloan edo arlo juridikoan izan ditzaketen beharren aurrean. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu dute. PP abestenitu egin da forma kontuengatik eta aurka bozkatu du Voxek.
2022/03/16 - 17:19
Gizon homosexualek odola murrizketarik gabe eman ahalko dute Ipar Euskal Herrian
Gaurtik aurrera, asteazkena, ez dute abstinentzia eperik bete beharko soilik sexu-orientazioagatik, Frantziako Osasun Ministerioak esan duenez.
2022/03/10 - 14:39
Berdindu zerbitzuak 34 LGTBIfobia salaketa jaso zituen iaz EAEn
Nabarmentzekoa da lan esparruan, sektore publikoan gainera, lesbiana izateagatik ustez lan-diskriminazioa jasan duen emakume baten salaketa.
2022/03/07 - 21:16
"Instructions for survival" dokumentalak irabazi du Zinegoaken Sari Nagusia
Yana Ugrekhelidze georgiarraren film alemaniarrak EITBk babesten duen sari nagusia, DOK saria eta Giza Eskibideen eta Aniztasunaren saria eraman ditu Bilboko Gaylesbitrans zinema jaialdian.
2022/03/07 - 11:53
Eraso homofoboa egin diote gazte bati Getxon
Asteburu honetan gertatu da erasoa, Algortako inauterietan. Biktimak hematoma bat du begian, baita ebakia masailalboan eta urratuak ere.
2022/03/03 - 17:40
"Silent voice" dokumentala aurkeztu dute Zinegoak jaialdian
Homosexuala izateagatik sorterritik ihesi joan behar izan zen txetxeniar gazte baten istorioa kontatzen du Reka Valerik zinemagileak Bilboko jaialdian aurkeztu duen filmak.
2022/02/28 - 15:37
eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Zinegoak jaialdiaren irekiera ekitaldia
Bilboko Arriaga Antzokian egingo da gala, arratsaldeko 19:30ean hasita Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du. Albertina Carrik ohorezko saria jasoko du eta, horrez gainera, Olatz Salvadorren emanaldiaz gozatu ahal izango da.
2022/02/21 - 13:34
Zinegoak jaialdiak ahotsa emango die "nahi bezala bizitzeko" borroka egiten duten pertsonei
Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren hemeretzigarren edizioak nazioarteko zinegile eta epaimahaien presentzia eta bisitak berreskuratuko ditu.
2022/02/21 - 12:35
Trans Legearen erreforma bultzatu dute Legebiltzarrean EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos alderdiek
Lege horrek helburu du pertsona transexualen eskubideak bermatzea, nork bere beharrizanetara egokitutako erabateko arreta jaso dezan.
2022/02/08 - 11:23
Pintaketa homofoboak egin dituzte Gasteizko Arantzabela Ikastolan
LGTBI kolektiboa iraindu dute, berdintasunaren, errespetuaren eta askatasunaren alde ikastetxean marraztuta zeukaten horma-irudi batean pintadak eginda.
2022/01/31 - 12:11
Albertina Carri argentinarrak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria
Otsailaren 28an emango diote Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren saria argentinar zinemagile eta ekintzaileari, inaugurazio ekitaldian.
2022/01/29 - 16:04
Naizen elkarteak sari-banaketa egin du bere urteurrenean
Naizen elkarteak Jose Luis Quintas osasun sailburuordea, Aitzole Araneta sexologoa eta Ekai Lersundiren gurasoak saritu ditu, haurren eta gazteen transexualitatearen alde egindako lanagatik. Sari-banaketa Gasteizen izan da, eta elkarteko familiak zein erakundeetako ordezkariak izan dira bertan.
2022/01/27 - 22:24
Naizen elkarteak osasun-sailburuordea, Aitzole Araneta sexologoa eta Ekai Lersundiren gurasoak sarituko ditu
Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak ekitaldia egingo du larunbat honetan Gasteizen, haurren eta gazteen transexualitatearen alde lan egiten duten pertsonei esker ona adierazteko. Sari-banaketa egiteaz gain, 'Ipuinetan ez bezala' abestia eta bideoklipa ere estreinatuko dituzte.