LGTBI
2022/01/26 - 11:10
Sexu orientazioa aldatzeko "terapiak" debekatu ditu Frantziak
Lege berriak hiru urtera arteko espetxe-zigorrak eta isunak ezarriko dizkio "tratamendu" horiek egiten dituenari. Bertan homosexualitatea despenalizatu eta 40 urtera onartu dute neurria.
2022/01/24 - 19:16
Diskriminazioaren amaiera eskatu dute Alemaniako Elizako ehun langile homosexual baino gehiagok
"Beldurrik gabeko Eliza" baten alde egin dute, pertsona horiek bertan LGBTIQ+ pertsona gisa modu irekian bizi eta lan egin ahal izan dezaten, beren orientazio sexualagatik eta genero-identitateagatik kaleratuak izateko beldurrik gabe.
2022/01/18 - 14:08
Zinegoak jaialdiak kartela eta zuzendaritza talde berria aurkeztu ditu
Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo dute Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 19. edizioa.
2021/12/08 - 18:49
Txilek argi berdea eman dio sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari
Argentina, Brasil, Kolonbia, Uruguai, Ekuador, Costa Rica eta Mexikoko hainbat estaturen ondoren, Txile da sexu bereko pertsonen ezkontza legeztatu duen zortzigarren herrialdea Latinoamerikan.
2021/10/12 - 22:47
Komikietako Superman berria bisexuala izango da, azaroaren 9tik aurrera
Jada ez da Superman gihartsu eta indartsu bat izango, sentsibilitate ezberdinak dituen pertsonaia baizik. Protagonista kasu honetan, Jon Kent da, Clark Kent eta Lois Leinen semea, eta bera bezala kazetaria den mutil batez maitemintzen da.
2021/10/11 - 20:12
Zerbitzari bat bere sexu izaeragatik mehatxatu eta iraintzeagatik, gizon bat atxilotu dute Irunen
32 urteko atxilotuak aurrekari ugari ditu. Ostalaritza lokalean sartzea debekatuta zuen dagoeneko. Atxiloketan ertzainei aurre egin zien.
2021/10/10 - 16:58
Bisita gidatuak Bilbon, LGBTI kolektiboaren historia garaikidea ezagutzeko
Harro elkarteak martxan jarri duen ekimenak frankismo garaian LGBTI kolektiboko kideen bizitza eta egoera soziala nolakoak ziren ezagutzera eman nahi du. Besteak beste, garai hartan isilpean elkartzeko lekuak eta topagune ziren tabernak bisitatuko dira.
2021/09/26 - 16:01
Homosexualen arteko ezkontza onartu da Suitzan
Erreferendumean botoa eman zduten suitzarren % 64 ekimenaren alde agertu dira. Suitza ezkontza eredu hau onartzen duen munduko 30. herrialdea bilakatu da.
2021/09/18 - 17:55
Itxaro Borda idazleari eman diote aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria
Baionako Euskal Museoan egin den ekitaldian jaso du saria idazle baxenafartarrak. LGTBI kolektiboko kideen oinarrizko eskubideen aldeko borrokan egindako lana aitortu diote.
2021/09/09 - 22:44
Mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen, eraso LGTBIfobikoa jasan zuen neskatoari babesa adierazteko
Herritarrek 12 urteko neska batek jasandako mehatxuak salatu dituzte Gasteizko Zabalgana auzoan. Ostadarraren koloreak dituen poltsa bat eramateagatik jazarri zuten.
2021/09/09 - 16:24
Ekain Perrino: ''Salaketa faltsuek kolektiboari kalte egiten diote''
Ekainean jipoia eman zioten zenbait gaztek Ekain Perrinori, homosexuala izateagatik. Bere hitzetan, Madrilgo salaketa faltsuak ezin du ezkutatu eraso homofoboak egon badaudela.
2021/09/08 - 21:26
Eraso homofoboa salatu zuen Madrilgo gazteak bertsioa aldatu du Poliziaren aurrean
Poliziak Malasaña auzoko gaztea arratsaldean galdekatu du berriro. Gazteak bertsioa aldatu eta zauriak egiteko baimena eman zuela esan du Poliziaren aurrean. Salaketa faltsuak salbuespenak dira,eta biktimen %7k baino ez dute gertatutakoa salatzen.
2021/09/07 - 19:58
Gazte batek eraso homofoboa jasan du Gasteizen
Taberna batetik irten eta berehala, Foru kalera abiatu zen lagunekin elkartzeko. Une horretan, mutil batek "marikoi zikina" deitzen ziola entzun zuen, eta biratzean ukabilkada bat jaso zuen, lurrera eroriz.
2021/09/07 - 16:31
Kezka LGTBI kolektiboetan, erasoak ugaritzen ari direlako
LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko behatokiarekin hitz egin dugu, azken hilabeteetako erasoak aztertzeko.
2021/08/31 - 09:00
12 urteko neska bat jazarri dute Gasteizen LGTBIren aldeko poltsa bat eramateagatik
Aitak deitoratu egin du alabak poltsa etxean utzi izana, beldurrez, baina berak atera du kalera LGTBI kolektiboaren banderaren koloreak dituen poltsa, alabaren alde, eta horrek sare sozialetan eztabaida piztu du.
2021/08/14 - 20:01
Gazte batek eraso homofobo bat salatu du Amurrion
Aiarako eta Amurrioko udalek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Amurrioko plazan, gorroto delitua gaitzesteko. Aiaraldeko mugimendu feministak ere agerraldia egin du arratsaldean erasoa deitoratzeko.
2021/08/14 - 19:19
Sexu askatasunaren kontrako gertaerek jomuga mediatikoan jarri dute LGTBIQ+ kolektiboa
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 2020an, nahiz eta pandemia urtea izan, hirukoiztu egin ziren orientazio edo identitate sexualari lotutako delituak.
2021/08/06 - 10:29
Samuel Luizen krimenagatik atxilotuetako lauri hilketa delitua leporatzea eskatu du Fiskaltzak
Coruñako Auzitegiak (Galizia) adin nagusikoetako hiru espetxeratzea agindu du, eta bi adingabeak erregimen itxiko zentro batean sartu dituzte. Hilketa iragan uztailaren 3ko goizaldean gertatu zen, Coruñako itsas pasealekuan.
2021/08/03 - 12:21
Emakume transexual bat bortxatu dute Gasteizen
Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak jakinarazi duenez, erasoa igandean gertatu zen, kalean bertan.
2021/08/03 - 00:36
DNA probek Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako bi pertsona "zuzenean inplikatzen" dituzte
Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, ikerketak irekita jarraitzen du, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Gainera, hilketaren atzean gorroto deliturik egon ote zen ikertzen ari da.