Albertina Carri argentinarrak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria
Albertina Carrik Zinegoaken sari nagusia jasoko du otsailaren 28an, Arriaga antzokian egingo den inaugurazio ekitaldian. Jaialdiak zuzendari argentinarraren obrari buruzko ziklo berezia antolatu du, gainera.
Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendari artistikoak azpimarratu duenez, "Hego Amerikako sortzaile belaunaldi berri baten ahotsik nabarmenetakoa da. Bere lana etengabeko esplorazio bat da, begirada hegemonikotik kanpo geratzen den guztiari ikusgarritasuna emateko, hizkuntza propioen bidez".
Albertina Carrik hainbat film labur egin ditu, hala nola Excursiones, Aurora, Historias de Argentina en vivo eta Barbie también puede estar triste (laurak ere 2001ekoak), Fama (2003), De vuelta (2004) eta Restos (2010).
Carrik gurasoen hutsunea islatu du bere lanetan, Los rubios (2003) eta Cuatreros (2017) film luzeetan adibidez, Roberto eta Ana Maria aita-amak Argentinako diktadura militarraren garaian bahitu eta desagerrarazi baitzituzten. Gainera, sexualitatea ere landu du bere zinemagintzan, "arau, patroi eta jarrera normatiboen aurrean askatasuna eta autonomia aldarrikatuz": Geminis (2005), La rabia (2008) eta Las hijas del fuego (2018).
Zinemaz gain, Carrik telebistarako saioak ere sortu ditu, eta Asterisco LGTBI+ Nazioarteko Zinemaldiaren sortzailea ere bada.
Martxoaren 1etik 4ra, Carriren hainbat lan eskainiko dituzte BilbaoArten, eta otsailaren 27an Las hijas del fuego proiektatuko da, 18:30ean BBK Aretoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Klasikoak Zinemaldiko sailak “El desencanto” eta “Ander eta Yul” berreskuratuko ditu
Zinemaldiaren atak honek Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnes Varda eta José Giovanniren film luzeak proiektatuko ditu. Gainera, Zinemaldiak musika onena ere sarituko du, lehenengo aldiz.
"Seis meses en el edificio rosa con azul" film luzeak irabazi du Sebastiane Latino saria
Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual trans eta intersexualen elkarteak Bruno Santamaría Razo mexikar gidoilari eta zuzendariaren film luzeari eman dio saria.
Naomi Wattsek Zinemaldiaren Donostia saria jasoko du
Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktore alemaniarrarekin bat egingo du Wattsek 74. edizioko Donostia sarien irabazleen zerrendan.
Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du aurtengo Zinemira Saria
Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk Jose Ramon Soroiz aktorea omenduko dute Victoria Eugenia antzokian irailaren 22an egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.
Euskal zinemaren film nabarmenak Zinemaldian
Guztira 31 euskal ekoizpenek parte hartuko dute Zinemaldiaren 74. edizioko hainbat sailetan, eta horietatik 19 Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko lehiatuko dira.
Euskal zinemak Zinemaldian presentzia indartu du 31 ekoizpenekin; 20k EITBren parte hartzea dute
Azken agurra, Sacamantecas, Hamalau gau, Inurri itsuak eta Muguruza FM 40 Tour filmen estreinaldiek markatuko dute euskal ikus-entzunezkoen presentzia 2026ko Zinemaldian. Gainera, Jose Ramon Soroiz aktoreak jasoko du Zinemira Saria.
'Azken agurra'ren lehen irudiak: Koldo Almandozen film berriaren trailerra estreinatu dugu
Euskaraz filmatutako dramedia existentzialistak bizitza eta heriotza ditu ardatz, ironia, samurtasuna eta umorea uztartuz. Iñigo Azpitarte eta Izaro Nieto dira protagonistak, hileta zibilak antolatzen dituen enpresa baten jabea eta bertan praktikak egiten dituen gaztea hurrenez hurren. 'Azken agurra' Zinemaldiko Sail Ofizialean, Proiekzio Berezien barruan, aurkeztuko da, eta Koldo Almandozen hirugarren film luzea da, Sipo Phantasma eta Oreina lanen ondoren. Garabi Films eta Txintxua Films ekoiztetxeen koprodukzioa da, Frakasa Films AIEren bitartez, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EITBren babesa eta partaidetza izan du.
Euskal Terrorea, Zinemaldiaz haratago
Culinary Zinemak lau mundu-estreinaldi izango ditu, eta Andaluziako, Mallorcako eta Japoniako sukaldeetara bidaiatuko du
Pelikulak ikusteko eta afarietarako txartelak ostiral honetan, abuztuaren 28an, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan, ohiko bideen bitartez.
Zinemaldiak "Subijana, más allá de un bigote" estreinatuko du, sukaldaritzako maisuaren bizitzara eta suetara hurbiltzeko lana
Jorge Fernandez Mayoralen eta Jesus Javier Ruiz Aquerretaren ez-fikziozko lan berria Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute, Culinary Zinema sailaren barruan. Subijana, más allá de un bigote izenburupean eta EITBren parte-hartzearekin, Pedro Subijana sukaldari gipuzkoarraren kontakizun intimo eta pertsonala eskaintzen du filmak; gure gastronomiaren eraldaketa eta modernizazio handian funtsezko irudia eta Euskal Sukaldaritza Berriaren bultzatzaile nagusietako bat izan denaren erretratua, hain zuzen ere. Gainera, dokumentala euskal zinemaren Irizar sarirako hautagaia ere izango da jaialdian.