LGTBI
2023/03/02 - 06:00
16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete gabe
Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe.
2023/02/26 - 15:36
Sofia Otero basauritarraren saria beretzat hartu du hildako Ekai gaztearen familiak
Estibaliz Urresola "20.000 especies de abejas" filmearen zuzendariak trans umeen familien errealitatea ezagutu zuen Naizen elkartearen eskutik. Sofia Otero haur protagonistak jasotako saria trans kolektibo osoaren garaipena dela uste dute.
2023/02/25 - 22:52
Euren burua etxeko balkoitik behera bota zuten bikiek bullyinga pairatzen zuten Mossoen arabera
Bikietako bat mutikoa sentitzen zen, eta Ivan deitzeko eskatu zuen eskolan. Barre eta burla egiten zioten horregatik. Ezbeharrean hil zen. Leila larri dago Sabadellgo ospitalean. Gertuko inguruaren gutxiespena jasaten duten trans nerabeen artean 8 aldiz altuagoa da suizidio saiakera tasa.
2023/02/16 - 21:53
Nola eragingo die Estatuko Trans Legeak EAEri eta Nafarroari?
Euskal Autonomia Erkidegoak lege propioa du 2012tik, eta Foru Erkidegoak 2017tik. Eragin bakarra erregistroan izango du.
2023/02/16 - 16:32
Trans legea eta abortuarena, behin betiko onartuta
Bide politiko luze eta malkartsua igaro ondoren, Diputatuen Kongresuak argi berdea eman die Irene Montero Berdintasun ministroak bultzatu dituen bi legeei.
2023/02/16 - 15:06
Trans legea eta abortuarena onartu dituzte behin betiko
Nahiz eta azkenean sozialistek eta moreek akordioa itxi, LGTBI pertsonen eskubideen aldeko legeak azaleratu ditu Gobernuaren barruan desadostasun gehien.
2023/02/14 - 21:09
Futbola homofoboa al da?
Aratz Castro Bilbao Bizkaia Harroren koordinatzaileak kolektiboaren ikuspuntua azaldu du, Jakub Janktoren, Getafek utzita Sparta Pragan ari den jokalariaren, adierazpenak eta Qatarreko azken munduko txapelketan gertatutakoa abiapuntu hartuta (jatorrizkoa gaztelaniaz).
2023/02/14 - 15:43
David Moscoso soziologoaren ustez, ''futbolak balio matxistak ditu eta homofoboa da''
Ikerketa baten arabera, Espainian, futbolarien % 6-7k homosexualak dira, baina inork ez du pauso hori ematen.
2023/02/13 - 21:37
Jakub Jankto Txekiako futbol jokalari internazionalak homosexuala dela jakinarazi du
27 urterekin, denboraldi honetan Sparta Praga taldean ari da, Getafek utzita. Europan halakorik aitortzen duen lehen mailako aurreneko gizonezko jokalaria da eta, horregatik, oihartzun handia izan du haren aitortzak. Futbolaren mundutik babesa erakutsi diote, tartean euskal futbol taldeek.
2023/02/01 - 23:27
Joan den asteburuan Barakaldon izandako eraso homofobo bat salatu dute
Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
2023/01/28 - 15:37
Naizen adingabe transexualen elkarteak eskoletan erabiltzeko bost bideo aurkeztu ditu Donostian
Naizen Euskadiko adin txikiko transexualen familien elkarteak eskoletan erabiltzeko bost grabaketa aurkeztu ditu Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Urtero egiten duen ekitaldi nagusian aurkeztu ditu elkarteak bideoak, 'Sexu identitatea eta aniztasuna' lelopean, umoretik eta ezagutzatik.
2023/01/12 - 13:17
Ongiz elkarteak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria
Genero ezberdinen artean erabateko berdintasunean eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat gisa definitzen da Ongiz.
2023/01/02 - 15:54
Manik 18 urterekin ihes egin behar izan zuen Iranetik libre izateko
Transgenero mutiko iraniar hau orain Iruñean bizi da. Berak aski ongi ezagutzen baitu moralaren poliziaren errepresioa eta jazarpena.
2022/12/22 - 17:51
Trans Legea onartu du Espainiako Kongresuak, Carmen Calvo sozialistaren abstentzioarekin
188 diputatuk alde bozkatu dute, 150ek kontra eta zazpi abstenitu egin dira. Orain, Senatuak eman beharko dio argi berdea, indarrean sartu ahal izateko. Legeak 16 urtetik aurrera genero autodeterminazioa aitortzen du.
2022/12/22 - 16:01
Trans Legea aurrera aterako da Kongresuan
Legeak 16 urtetik aurrera genero autodeterminazioa aitortzen du. Errejistro Zibilean sexu aldaketa egin ahal izango dute, txosten medikorik eta tratamendu hormonalen beharrik gabe, baita tutore edo gurasoen baimenik gabe ere.
2022/12/21 - 15:34
Trans Legea onartu bezperan, Naizen elkarteak adingabe transexualen aurkako erasoak ugaritu direla salatu du
LGTBI pertsonen eskubideak bermatu nahi dituen Trans Legea eztabaidatuko du gaur arratsaldean Kongresuak eta bihar onartuko dute. Negoziazio luzeen ondoren, hainbat taldetan ez ezik gobernuko bi alderdien artean ere eztabaida sutsua sortu du legeak.
2022/12/20 - 14:26
Zinegoak jaialdia udara mugitu da, 20. urteurrena ospatzeko
2023ko ekainaren 26tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia aurten, eta ez otsail eta martxoan, orain arte bezala.
2022/12/12 - 20:59
Kongresuko Berdintasun Batzordeak Trans Legea onartu du, eta adingabeek ez dute abal judizialik beharko
Ministroen Kontseilutik ateratako testuaren arabera, 14 urtetik beherakoen eta 12 urtetik gorakoen kasuan baino ez du epaile batek esku hartu behar; izan ere, 14 eta 16 urte bitartekoen artean baino ez du guraso edo tutoreen bertaratzea eskatzen.
2022/12/12 - 09:49
Trans legeari buruzko zuzenketak bozkatuko dituzte gaur Kongresuan, adingabeen autodeterminazioa ezbaian dela
PSOE-Unidas Podemos koalizio gobernuaren barruan arrakala sortu da adingabeen autodeterminazioa tarteko. 12 urtetik 16 urtera bitarteko adin txikikoek sexua aldatzeko baimen judiziala behar izatea nahi dute sozialistek.
2022/12/12 - 08:42
Albiste izango dira: Sagarduiren agerraldia, Nafarroako aurrekontuak eta Trans Legea Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.