Libano
2024/10/02 - 22:21
Zortzi soldadu israeldar hil dira Libanon
Israelgo Armadak jakinarazi duenez, zortzi soldadu hil dira, astearte goizaldean Hezbollah talde xiitaren aurkako lurreko erasoaldia egiteko tropak Libanon sartu zirenetik. Familiek gaur agurtu dituzte hildako soldaduak.
2024/10/02 - 18:27
Israelgo Armadak Libanon egindako lurreko operazioaren irudiak erakutsi ditu
Israelgo Armadak gaur zabaldu dituen irudiek 98. Dibisioko soldaduak Libano hegoaldean sartzen erakusten dituzte.
2024/10/02 - 15:41
Israelek Beirut eta Gaza bonbardatzen jarraitzen du, eta pertsona 'non grata' izendatu du Antonio Guterres
Iranek haren lurraldearen aurka misilekin egindako erasoa gorabehera, Israelek Libanoko bonbardaketa kanpaina gogorrarekin jarraitzen du, eta Gazako erasoei eutsi die, eskolak bonbardatzen jarraitu baitu.
2024/10/02 - 11:14
Iranen erasoari erantzungo diola agindu du Netanyahuk: "Akats larria egin du, ordaindu egingo du"
Misilekin egindako erasoa bukatutzat eman du Teheranek, baina ohartarazi Israelen errepresalien aurrean "erantzuna irmoagoa eta gogorragoa" izango dela. Bien bitartean, Tel Avivek Libano eta Palestina bonbardeatzen jarraitzen du.
2024/10/01 - 21:50
Libano Israelen erasoen biktimak hobi komunetan lurperatzen hasi da
Ain al Delb herriko erasoa joan den igandean gertatu zen. Israelen misilek bi eraikin suntsitu zituzten, eta dozenaka hildako utzi. Aste honetan, 1.000 pertsona baino gehiago hil dira Libanon, Israelen erasoen ondorioz.
2024/10/01 - 18:34
Israel ez da Libano hegoaldean sartu, Hezbollahren arabera
Zabaldutako informazioa gezurra dela adierazi du talde xiitak, eta bi herrialdeen arteko mugan "borrokarik ez" dagoela erantsi. Aurrez, Tel Avivek iragarri du "lurreko eraso mugatu, lokalizatu eta selektiboak" egiten hasi dela.
2024/10/01 - 14:55
Gatazka "hedatu" dela eta, Ekialde Hurbilean "giza hondamendia" egoteko arriskuaz ohartarazi du NBEk
Erakundeak gogorarazi duenez, azken bi asteotan 1.000 pertsona baino gehiago hil dira Libanon, eta milioika lagunek etxea utzi behar izan dute. Aldeei dei egin die "helburu militar eta zibilak argi eta garbi bereizteko".
2024/10/01 - 12:40
Israelgo Armadak Libano hegoaldea inbaditu du
Israelekin muga egiten duten Libano hegoaldeko herrixkei egin diete eraso, "Israel iparraldeko herritarrentzat mehatxu zuzena" direlakoan. Airez ere ari dira oldarraldia egiten. Erantzun gisa, Hezbollahk iragarri du lehen eraso batzuk egin dituela Israel iparraldean.
2024/10/01 - 10:06
Israelek lurreko inbasio ''mugatua eta lokalizatua'' abiatu du Libanon
Israelek bart hasi du lurreko erasoa Libanon, eta "gerraren hurrengo faseari" ekin dio. Israelgo Defentsa Indarrek ohar bidez jakinarazi dutenez, "informazio zehatza oinarri, Hezbollahk Libano hegoaldean dituen azpiegitura eta helburu terroristen kontrako lurreko eraso selektiboak" egingo ditu.
2024/10/01 - 09:42
Albiste izango dira: Israelek Libano inbaditu du, oinarrizko elikagaien BEZa bueltan eta Barakaldoko tiroketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/01 - 00:07
Libanon lurreko inbasioa hastear dagoela jakinarazi dio Israelek AEBri
Israelek artilleria bidezko bonbardaketa handia egin du Libanoko Wazzani herrian, Israelgo mugatik oso gertu, eta horrek lurreko operazioa "berehalakoa" izan daitekeenaren espekulazioak piztu ditu.
2024/09/30 - 23:15
Libanon esku-hartze militarrik ez egiteko eskatu dio Europar Batasunak Israeli: "Krisia larrituko luke"
Gainera, Europako Batzordeak eta Aire Segurtasunerako Agentziak Israelen eta Libanon hegaldirik ez egitea gomendatu dute, bidaiarientzat arriskutsua izan daitekeela iritzita.
2024/09/30 - 11:42
Israelgo Armadak Beirut erdigunea bonbardatu du, lehen aldiz
Libanoko hiriburuko Cola barrutiaren aurkako erasoan, Palestinako Fronte Popularreko hiru kide hil dira, gutxienez. Israelen oldarraldia hasi zenetik, milioi bat desplazatu baino gehiago zenbatu dituzte Libanon, bertako lehen ministroaren arabera.
2024/09/30 - 11:39
Israelek Libanoko hiriburuaren bihotzaren kontra eraso du
Astelehen goiz honetan lehen aldiz jaurti ditu bonbak Beirut erdigunera, eta baieztatu dute bonbardaketa horietako batean Hamas talde armatuaren Libanoko burua hil dutela, hainbat seniderekin batera.
2024/09/29 - 18:34
Nabil Qaouk Hezbollahko buruzagia hil du Israelek Beiruten egindako beste bonbardaketa batean
Ali Karaki Hezbollahko komandante historikoa ere Hassan Nasrallahren kontrako operazioan hil zutela jakinarazi du gaur talde xiitak. Milioi bat pertsonak utzi behar izan dute euren etxea Israel Libanon egiten ari den erasoen ondorioz.
2024/09/29 - 10:24
Nasrallahren hilketak muturrera eraman du tentsioa Ekialde Hurbilean
Mendekua agindu du Iranek, eta Israelen aurka ekiteko deia egin die musulman guztiei. Israelek, bere aldetik, berretsi du Hezbollahri erasotzen jarraituko duela, miliziaren baliabideak erabat deuseztatu arte.
2024/09/28 - 23:28
Hashim Safi al-Din izan liteke Hassan Nasrallahren ordezkoa
Israelek Hezbollahko buruzagia hil ostean, ordezkoa nor izango ote den jakin behar orain, baina espekulazioak hasi dira jada, Mikel Ayestaranen hitzetan.
2024/09/28 - 23:15
Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia hil du Israelek Beiruten egindako bonbardaketan
Israelek Beirut hegoaldea bonbardatu, eraikin bat eraitsi eta gutxienez sei pertsona hil ditu. Irango presidenteak esan du "gerra krimena" direla bonbardaketak.
2024/09/28 - 20:55
Nasrallahren heriotzaren aurrean ere, txanponak bi alde
Batzuen berri onak besteen berri txarrak direlako, Jerusalemen ospatzeko motibo da Nasrallahren heriotza. Libanoarrak, berriz, jota daude, saminari hilketa horrek ekar dezakeenaren larritasuna gehitu behar baitzaio. Iranen kalera atera dira ehunka lagun, erailketa salatzera eta dolua agertzera.
2024/09/28 - 19:36
Hassan Nasrallah, Hezbollahren sortzaile eta burua 30 urtez
Beiruten 1960an jaioa, Hezbollah (Jainkoaren Alderdia) sortu zutenetako bat izan zen 1982an, eta ordutik izan da horren zuzendaritza-organoa den Zazpien Kontseiluko kidea. Alderdi-miliziaren idazkaritza 1992an hartu zuen, eta 2006tik ezkutuan bizi izan da.