Urtebeteko sarraskia Gazan, itxaropena galduta eta gatazka Ekialde Hurbilera zabalduta
Israelek Gazako eraso oldea areagotu zuenetik urtebete igaro denean, etorkizun iluna iragartzen du israeldarren eta palestinarren arteko gatazka historikoak. Orain arte Gazan bizitako unerik latzenean, biktimen eta kalteen uholdea etengabea da.
2023KO URRIAREN 7A: 06:30 aldera, Hamasek —beste talde armatu batzuen eta palestinar zibilen laguntzarekin— eraso "koordinatua" (Nazio Batuen eta Israelgo Armadaren hitzetan) burutu zuen Gazako Zerrendako mugan. 2.220 kohete jaurtita, 1.200 lagun hil (809 zibil eta 314 militar), 14.970 zauritu eta 252 bahitu zituen.
18:00ak aldera iritsi zen Israelen erantzuna. Gerra egoera deklaratu, eta aurrekaririk ez duen operazio militar bat abiatu zuen palestinarren kontra.
2023KO URRIAREN 8A: Hezbollahko miliziek Israel iparraldeko herrien aurkako erasoak hasi zituzten. Urriaren 27an, "eskala handiko" inbasioari ekin zion Armadak.
Aste horretan, nazioarteko bitartekaritzari esker, Israelek 250 preso palestinar askatu zituen. Trukean, bahitutako 105 zibil utzi zituen aske Hamasek. Menia adosteko bidea antzua izan zen, ordea.
Batetik, Israelek salatu zuen Hamasek ez zuela emakume eta haur guztiak askatzeko asmorik. Bestetik, mugimendu islamiarrek Israelgo Armadari aurpegiratu zion ez zuela erasoaldia eten, eta kanpotik iritsitako laguntza blokeatzen ari zela, "herritarrak itotzeko" ahaleginean.
Su-etena bukatuta, Israelek lurreko erasoak bizitu zituen, eta agerian geratu zen nazioartea ez zela asmatzen ari.
Gazatarren % 6 hil da edo zaurituta daude
Hurrengo hilabeteetan, Gaza erabat suntsitu du Israelek, eta nazioartea ez da egoera horri aurre egiteko gai izan.
Gazatarren % 6 hil da edo zaurituta daude. Guztira, 42.000 pertsona hil eta 97.000 zauritu ditu Israelek. Gainera, 10.000 herritar desagertuta daude hondakinen artean, eta 100 bat, bahituta. Zauritutako pertsonen laurdenak bizi osorako ezinduta utzi dituzte.
Gazako 516 ospitaleren kontrako erasoak egin dituzte, eta 765 gaixo eta 1.000 sendagile hil dituzte. Botika gutxi dituzte, erregairik gabe daude, eta langileen kopurua nabarmen murriztu da.
Ospitaleen % 43 partzialki ari dira lanean. 1.500 ohe daude erabiltzeko moduan (650 ohe gehiago dituzte behin-behineko ospitaleetan).
Gerra bizitu aurretik, herritarren % 20k buruko gaitzak zituzten, eta susmoa dute hamabi hilabeteko erasoaldi bortitzek okertu egin dutela egoera. Ez dago onkologia zerbitzurik, ez dute erresonantzia magnetikorik egiten, ezta kirurgia pediatriko bereziturik ere.
Laguntza humanitarioa, inoizko mailarik txikienean
Egunero dozenaka pertsona hiltzen dituzte Gazako Zerrendan, eta egunetik egunera premia humanitarioak handiagoak dira. Laguntza, aldiz, nekez iristen da, geroz eta kamioi gutxiago heltzen baitira Gazara.
Nazioarteko erakundeek salatu dute gerra areagotu zenetik Israelgo agintari politiko eta militarrek zaildu egin dutela laguntza humanitarioaren iritsiera. Gainera, muturreko taldeek zibilen kontra egin dute, kamioiei eraso eginda, eta gazatarrak jakirik eta botikarik gabe utzita.
Orain dela urtebete 500 kamioi inguru sartzen ziren egunero Gazako Zerrendara, Nazio Batuen arabera. Iragan abuztuan, berriz, 1.559 kamioi heldu ziren hilabete osoan, Kerem Shalomgo eta Rafahko pasabideak igarota, nahiz eta hainbat tokitan gosetea dagoen.
Orotara, 1,9 milioi palestinarrek (herritarren % 90ek) egin behar izan dute alde euren bizitokietatik erasoaldien ondorioz. Gazatar askok, gainera, behin baino gehiagotan aldatu dute bizilekua, toki "seguruetan" bizi baziren ere.
Gosetea, gaixotasunak, suntsiketa, osasun sistemaren gainbehera eta premia biziko produktuen gabezia nahi baino gehiago ari dira hazten.
Libano, lehen lerroan
Israelen eta Hezbollah Libanoko talde xiitaren arteko gatazka da orain arretagune. Urtebetean izan dituzten liskar gogorrenak orain ari dira bizitzen. Libanoko Osasun Ministerioaren datuen arabera, 2.000 libanoar zendu eta 9.600 zauritu dira Israelek egindako erasoetan.
Bigarren mailakoa bide zen agertoki horretan, indarkeria ziklo latza zabaldu zen irailaren 17an, Israelek Hezbollah jomugan hartu, eta Beiruten erasoak egiten hasi zenean.
Bi aste geroago, libanoarrek gertatutakoa irentsi ezinik jarraitzen dute, herrialdea erasopean dago, eta Israelgo tropak Libanon sartu dira. Esan bezala, Hezbollahk 2023ko urriaren 8an bota zuen Israelen aurkako lehen jaurtigaia.
Orduan, baina, pentsaezina zen handik urtebetera 2006ko gatazkaz geroztik bizi izan duten liskar odoltsuenean murgilduko zirenik.
Gizartea zatituta
Onarpenik ez izatetik inkesteten buru izatera igaro dira, berriro, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu eta bere koalizio gobernua, inoiz herrialdeak izan duen muturrekoena. Aldaketa nabarmenik izan ezean, Netanyahuren koalizioak berriro irabaziko lituzke hauteskundeak.
Jendearen babesa irabaziz joan bada ere, Likud alderdia gehiengo osotik oso urruti dago oraindik, eta koalizio barruko tirabirak areagotuz doaz.
Zatituta dagoen gizarte baten isla dira tentsio horiek. Besteak beste, erreforma judizialak zatitu ditu israeldarrak, baina Armadan judu ultraortodoxoak sartzeak ere izan du zerikusirik horretan, baita ekonomiaren bilakaerak ere.
Azken puntu horretan, aipatzeko modukoa da 2025eko aurrekontua ez dutela oraindik onartu, eta gerrak 20.000 milioi euroko gastua ekarri diola Israeli.
Martxoaren 31 baino lehen aurrekontua onartzen ez badute, Gobernua desegin eta bozak aurreratuko dituzte.
Geroz eta isolatuago
Netanyahuren Gobernuaren bilakaerak (Botere Judua eta Sionismo Erlijiosoa alderdi ultranazionalisten babesari eusteko beharraren gatibu) ere nazioartetik aldendu du Israel.
AEB (orain arteko aliatu diplomatiko eta militar nagusia) ere, gero eta kritikoagoa da agintari israeldarrekin. Zenbait kolono zigortu ditu Zisjordanian, eta arma gutxiago bidaltzen ari da, Gazako Zerrendan zibilek pairatzen dituzten ondorio neurrigabeak direla eta.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.