Libano
2024/09/18 - 14:38
Hamabi hildako eta 1.800 zauritu Libanon, Hezbollahko kideen ehunka gailu elektronikoen eztandek eraginda
Lehen informazioen arabera, Israelek urrutitik manipulatu ditu aipatu gailu elektronikoak, eta horiek leherraraztea lortu du.
2024/09/18 - 12:09
Hezbollahk "berariazko erantzuna" emango dio "Israelen sarraskiari"
Libanoko alderdi xiitak agerraldia iragarri du ostegunerako eta adierazi du "Gazaren erresistentziari eta herriari" babesa ematen jarraituko duela. Israeli leporatzen dizkion erasootan bederatzi pertsona hil eta 2.800 zauritu dira.
2024/09/18 - 11:58
Mikel Ayestaran: ''Aurrekaririk gabeko erasoa izan da eta kolpe zuzena Hezbollah eta Iranentzat''
Mikel Ayestaran EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemailearen arabera, "kolpe gogorra" izan da, besteak beste, Israelek erakutsi duelako gaitasuna duela Hezbollahren segurtasun sisteman sartzeko eta bilagailuak manipulatzeko.
2024/09/18 - 10:54
Zer dakigu Libanoko erasoei buruz eta nola manipulatu ahal izan dituzte gailuak?
Lehen hipotesien arabera, baliteke Israelek aldez aurretik manipulatu izana gailu elektronikoak, Hezbollahko kideen eskuetara iritsi baino lehen.
2024/09/17 - 23:35
Jesus Nuñez: ''Gaur gertatutakoak Israelen eta Libanoren arteko gerra irekia eragin dezake''
Jesus Nuñez Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketa Institutuko zuzendarikidearen ustez, "Israel erasoaren atzean badago, Hezbollahk zaplazteko larria jaso du".
2024/09/17 - 20:51
11 hildako eta 4.000 zauritu Libanon, Hezbollahko kideen ehunka gailu elektronikok eztanda eginda
Lehen informazioen arabera, Israelek urrutitik manipulatu ditu aipatu gailu elektronikoak, eta horiek leherraraztea lortu du.
2024/08/26 - 17:35
30 hildakotik gora eragin ditu Israelek Gazan azken orduetan, tartean emakumeak eta haurrak
Israelgo armadak bi eskola-guneri eraso die azken orduetan, horietako batean desplazatutako pertsonak zeuden. Bien bitartean, Israel eta Libano arteko mugan, Hamaseko komandante bat larri zauritu dute drone israeldar batekin egindako eraso batean.
2024/08/26 - 10:07
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Macronen bilera sorta eta tren zerbitzua Gipuzkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/25 - 22:44
Nasrallahk (Hezbollah) arrakastatsutzat jo du erasoa, eta Israelek bi anezka baino ez dituela jo ziurtatu du
Ohartarazi duenez, "Israelek Libano musika-banda batekin inbaditu zezakeen egunak amaitu dira". Era berean, Nasrallahk populazio zibilaren aurka eraso egin izanaz Israelek esandakoa gezurtatu du, eta helburua instalazio militarrak izan direla azaldu du.
2024/08/25 - 20:05
Israelek eta Hezbollahk eskala handiko aire-erasoak egin dituzte
Gutxienez hiru lagun hil dira Israelek Libanon egin duen bonbardaketan. Israelgo Armadak "badaezpadako" eraso bat hasi du Libanoko miliziek Israelen kontra eraso handi bat egiteko asmoen aurrean. Hezbollahk amaitutzat jo du erasoa, Israel aldera droneak jaurti ostean.
2024/08/25 - 17:45
Erasoaldi bortitzak izan dira gauean Israel eta Hezbollahren artean
Israelek 100 bat hegazkinekin egin du eraso Libano hegoaldean, eta hiru hildako utzi. Prebentziozko erasoa izan dela esan du, Hezbollah Israelen aurka berehala eraso handi bat egitekoa zelakoan. Handik gutxira hasi da talde xiitaren erantzuna, eta 300 drone eta kohete jaurti ditu Israelera.
2024/08/09 - 12:57
Gutxienez bi pertsona hil dira Israelek dronez Libanoko hegoaldean egindako beste eraso batean
Gutxienez bi pertsona hil dira ostiral honetan Israelek Naqouran egindako bonbardaketan. Israel Libanoko Hezbollah talde xiitako kideen aurkako erasoak areagotzearen ari da Ekialde Hurbilean.
2024/08/07 - 21:05
Iranek "gerra ekidin" nahi du, baina Israeli erantzuteko eskubidea aldarrikatu du
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ziurtatu du bere Estatua "defentsarako zein erasorako" prest dagoela.
2024/08/06 - 22:35
Hezbollak eskala handiko gerra baztertu du, baina tentsioa erabatekoa da Ekialde Hurbilean
Eskualdeko egoerak gerra psikologikotik ere badu. Israelek Iranen erantzunaren zain jarraitzen du eta, bitartean, Hezbollako bost miliziano hil ditu eraso batean.
2024/08/06 - 22:14
Israelek Gaza, Zisjordania eta Libano erasotzen jarraitzen du, Iranen erantzunaren zain
Azken 24 orduetan, Israelek gutxienez 30 pertsona hil eta beste 66 zauritu ditu Gazan, eta beste 12 palestinar hil ditu Zisjordanian. Gainera, gutxienez bost pertsona hil dira Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batean.
2024/08/06 - 10:24
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Kataluniako bilera sorta eta burtsen egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/05 - 22:34
Israel, alerta gorenean Iranen erantzunaren zain
Israelen azken atentatuen ostean, Iranen erantzunaren beldur dira eskualdean. Erasoa ziurtzat eman dute Irango agintariek, baina noiz eta nolakoa izango den ez dago argi.
2024/08/05 - 18:00
Iranek ohartarazi du Israel "bere hilobia" zulatzen ari dela
Naser Kanani Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak ziurtzat ematen du Teheranen erantzuna, eta gehitu du ez dela tentsioaren gorakadaren erantzulea. Israelgo Defentsa ministroak "aukera guztietarako" prestatzea eskatu dio Armadari.
2024/08/05 - 10:09
Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/04 - 17:17
Libano uzteko eskatu diete hainbat herrialdek herritarrei, Iranek Israeli eraso egiteko arriskua dela eta
Espainiak, Frantziak, Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak, Suediak eta Jordaniak, besteak beste, berehalako eraso-arriskua ikusten dute. Zenbait airelineak bertan behera utzi edo atzeratu dituzte Libano abiapuntu edo jomuga dituzten hegaldiak, Ekialde Hurbilean tentsioak gora egin duelako.